Bilaketa orokorra
Bilaketa berria Pertsona: "Igartzabal, Euxebio" Pertsona: Martin, AlaiaBilaketa zehaztu
Emaitzak: 1691
2023-06-15 Zarautz Berezia [Bertsoa] / Miren Amuriza, Alaia Martin
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: [Iñaxi Etxabe eta Basarriren arteko bertsozko tirabirak aipatu ditu gai-emaileak]. Zuek irakaskuntzan, bertsolaritzan, komunikabideetan, lagun artean, gau giroan zer da sumatzen duzuena? Uste duzue lehengo mendeko inertziak eta erresistentziak baretu direla? Zein norabidetan goazela uste duzue? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2023-08-15 Zizurkil Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, Alaia Martin, Unai Mendizabal, Iker Zubeldia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Bederatzikoa, handiaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Lana: Seinaka gaia-emanda besteak bati Jarritako gaia: Etxebizitza alokatzea ez da ahuntzaren gauerdiko eztula. Galtzak bete lan jartzen dizkiete askotan etxea alokatu nahi duten horiei etxejabeek. Curriculuma, irabaziak eta gauza asko eskatzen dituzte etxejabeek etxea alokairuan uzterakoan. Ikerrek Zegamako etxea alokairuan jarri du, eta beste bostok adierazi duzue alokatzeko interesa. Bakoitzak arrazoitu dezala Ikerrek zergatik hautatu behar duen norbera. Eta Ikerrek ea bakoitzak konbentzitu duen ala ez. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2020-03-07 Irun Lagun-artekoa [Bertsoa] / Andoni Egaña, Alaia Martin
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortzikoa, handiaren moldekoa, 4 puntuz (hg) / Lau puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Andoni, Zaldibarko zabortegian luizia igaro zenetik, protesta berezi bat hasi zenuen. Gauero-gauero egunean zehar, etxean batutako zaborra hartu eta zure herriko arduradun politikoen etxe atarira joan eta han hustutzen hasi zara, argi duzulako beraien alderdiak direla halako zabortegiak baimentzen eta ahalbidetzen dituztenak. Gaur gauean ere eguneko zaborra bildu, joan zara zure herriko arduradun politiko baten etxera eta hustutzen ari zinela, bat-batean atea ireki eta hamar urteko neskatoa, Alaia, agertu da. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2020-03-07 Irun Lagun-artekoa [Bertsoa] / Alaia Martin
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Hamaika dira kalera atera eta borrokari eusteko motiboak. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2021-02-25 Arrasate Berezia [Bertsoa] / Maider Arregi Markuleta, Alaia Martin, Ane Zuazubiskar Iñarra
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Lauko berdina, 2 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Bi puntuko berdina, 16 silabaz (ip) Lana: Hirunaka gaia-emanda Jarritako gaia: 2061ean, hemen bertan egongo bagina… Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2015-02-22 Andoain Jaialdia [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi, Alaia Martin
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Jarritako gaia: Saharari laguntzeko janari-karabanak antolatzen aritu zarete biok. Bukatu duzue, bidali dituzue, eta Alaia oso gustura dago. Beñatek, ordea, ez du oso argi hori ote den elkartasuna adierazteko biderik egokiena. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2015-06-24 Andoain Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Alaia Martin
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Elkarrekin bizitzera joaten zareten bikotea zarete Alaia eta Andoni. Bazkaltzeko garaia iritsi da, eta lentejak jartzeko asmoa duzue. Andoni lenteja zorroa eskuetan eta Alaia patata eskuetan elkarri begira geratu zarete. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2015-07-08 Getxo Jaialdia [Bertsoa] / Alaia Martin, Jone Uria Albizuri
[Bat-bateko bertsoaldia]
Neurria:
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Lana:
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia:
2013an ipuinak moldatzen ibili ginen. Besteak beste Edurne Zurirena. Edurne Zuriren amaordeak bazuen ispilu bat, eta ispilu bizidunari galderak egiten zizkion eta hark egia erantzuten zuen beti. Egia gordina bazen ere.
Jarri markoaren atzean, eta zu hasi galdezka, Jone.
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2019-11-24 Oiartzun Txapelketa [Bertsoa] / Alaia Martin
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarrekoa, handiaren moldekoa, 10 puntuz (hg) / Hamar puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Lana: Bakarka hasierako agurra Jarritako gaia: Hasierako agurra Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2019-11-24 Oiartzun Txapelketa [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi, Alaia Martin
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Bi gizonezko zarete. Badakizue zuen lantegian zuen lan bera eginagatik, emakumezkoek baino soldata handiagoa jasotzen duzuela. Protestan hasi dira emakumeak, baina zuek ez duzue bat egin protestarekin. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2019-11-24 Oiartzun Txapelketa [Bertsoa] / Asier Azpiroz Iztueta, Alaia Martin
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuek bizilagunak zarete, eta txandaka garbitzen dituzue eraikineko eskailerak. Zuk, Asier, dagokizunean, hiru orduko garbiketa sakona egiten duzu. Alaiak, ordea, ordu laurdenean egiten du. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2019-11-24 Oiartzun Txapelketa [Bertsoa] / Iñigo Mantzizidor "Mantxi", Alaia Martin
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, berdinaren moldekoa (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Historiako irakasleak zarete. Zuri, Alaia Mantxik leporatu dizu zure ideia politikoen araberako kontakizuna egiten diezula ikasleei. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2019-12-14 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Alaia Martin
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamahirukoa, handiaren moldekoa, 8 puntuz (hg) / Zortzi puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Lana: Bakarka hasierako agurra Jarritako gaia: Hasierako agurra Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2019-12-14 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Nerea Elustondo, Alaia Martin
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Haurdun zaudete biok. Zuk, Nerea, haurdunaldiari eta haurrei buruzko liburu eta aldizkariak irakurri eta irakurri daramatzazu azken hilabeteak. Alaiak ez du bakar bat ere irakurri. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2019-12-14 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Jon Maia, Alaia Martin
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zu, Alaia, okina zara. Iluntzero, ixteko ordua hurbiltzen denean, oparitu egiten dituzu sobran geratutako ogiak. Azkenaldian, Jon bezeroa zortziak bost gutxian sartzen da okindegian egunero. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2019-12-14 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Alaia Martin
[Bat-bateko bertsoaldia]
Neurria:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Lana:
Bakarka lehen puntua-emanda
Jarritako gaia:
Tabernak
Puntua: Etxepeko tabernan / nolako zarata
Puntua: Pozik joaten gara / juergan gabiltzala
Puntua: Auzoari ematen / diote bizitza
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2019-12-14 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Agin Laburu, Alaia Martin
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Duela egun batzuk zuen lagun batek bere buruaz beste egin zuen. Zuen inguruan, gertatutakoa ezkutatu nahian sumatzen duzue jendea. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2019-12-14 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Alaia Martin
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamahirukoa, handiaren moldekoa, 8 puntuz (hg) / Zortzi puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Askotan agertzen duzu zure iritzia publikoki. Zure jarduna dela eta, zure kontrako pintadak agertu dira. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2019-12-14 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Alaia Martin
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamalauko berdina, 7 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zazpi puntuko berdina 16 silabaz (ip) Lana: Bakarka bukaerako agurra Jarritako gaia: Bukaerako agurra Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2019-10-27 Azpeitia Txapelketa [Bertsoa] / Iñigo Mantzizidor "Mantxi", Alaia Martin
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Kimioterapiaren ondorioz, ilea galdu duzue biok. Zuk, Mantxi, ileordea janzten duzu kalera ateratzeko. Alaiak, ordea, nahiago du ileorderik ez erabili. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
