Bilaketa orokorra
Bilaketa berria Saio mota: "Prentsaurrekoa" Pertsona: Iturriaga, UnaiBilaketa zehaztu
Emaitzak: 2755
2001-01-21 Mungia Jaialdia [Bertsoa] / Unai Iturriaga
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamabiko ertaina (hg) / Sei puntuko ertaina (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Meliton Manzanas kondekoratu egin dabe. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-03-04 Hondarribia Jaialdia [Bertsoa] / Ainhoa Agirreazaldegi, Unai Iturriaga
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuek biok arrantzaleen emazteak zarete. Une honetan Hondarribiko kaian zaudete. Zuen senarrei agur egiten ari zarete. Unai ohitura bihurtu den agurra egiten, barrutik kalbarioa, kanpotik patxara; Ainhoa lehendabiziko aldiz agur egiten, negar zotinei eutsi ezinik. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-07-16 Markina-Xemein Jaialdia [Bertsoa] / Xabier Amuriza, Unai Iturriaga
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Seiko txikia (hg) / Hiru puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuek bixok ezker abertzaleko gizon ezagun bi zarie, gaur arte norabide bardinien eta alkarrekin ibili zarienak: Xabier, zu, Patxi Zabaleta, eta Unai, Arnaldo Otegi. Azkenaldiko ezberdintasun txiki batzuk direla-ta Xabierren edo Patxin taldiek, Aralarrek, erabaki dau Batasunatik urtetie. Guk komunikabideetan entzun doguzenak-eta badakiguz, baina jakin nahi geunke zeuen artien zer esaten dozuen. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-09-11 Bermeo Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Unai Iturriaga, Aritz Lopategi
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Hirunaka gaia-emanda Jarritako gaia: Gaurko gertakizunek ikusita, derrigortuta gagoz azkenengo informazinoa eta komentarioa zelanbait bertsotan ere azaltzea. Gaur Estatu Batuetan izan dan gertakizunari buruz bueltatxo bat. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-02-10 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Unai Iturriaga
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Liburu-saltzailea kezkati baldin badabil, AEK-ko irakaslea ere kezkati dabil ba! Ezkontzeko presioak, Garzonekin arazoak, juxtu-juxtuko soldata... Ez da erreza hogeta hamar urtebete eta iraultzaile segitzen! Itxura, behintzat, zaindu nahi luke. Eta bizarra egiten hasiko da goiz batez, ispiluaren aurrean. Ispiluaren aurrean azaleratuko ditu bere barruko kezkak. Ondo ari al naiz? Merezi al du? Ze etorkizun daukat? Herri ostia hau hain herri ostia al da? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-02-17 Legazpi Lagun-artekoa [Bertsoa] / Nerea Elustondo, Unai Iturriaga
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gai-librean Jarritako gaia: Gai librean Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-02-10 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Unai Iturriaga
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Unai AEK-ko irakaslea izango da, etxepe hortan gela bat alokairuan hartuta daukan AEK-ko irakaslea, eta Oihanerekin, etxeko alabarekin liatuta dago. Zergatik uste duzu zuri AEK-ko irakasle papera eman dizugula? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-06-02 Elorrio Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Igor Elortza
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: KOPLEN MULTZOA Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Igor Elortzak garai baten Unairen itzalean ibili behar izan zuen, harik eta gailurra hartu zuen arte, eta Sustrai Colinak ere badauka Ametsekin halakoxe arazotxo bat, eta hori nola egin ote zuen jakin nahiko luke. Nik uste sekretuak kontatuko dizkiola. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2002-01-05 Oñati Jaialdia [Bertsoa] / Unai Iturriaga, Sebastian Lizaso, Jon Maia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Hirunaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuek hirurok drogazaleak zarete. Zuen egoera tamalgarriaz kontzientziatuta, desintoxikazio zentro batera jo duzue sendatzeko asmoz. Gaur gauean, zentroa kokatuta dagoen auzoko biztanleak kalera irten dira zentroa itxi dezaten eskatzera. Kanpoko oihu eta zaratak entzuten dira zuen logelatik. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2002-01-06 Oiartzun Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Unai Iturriaga
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Ametsek bere lagunen argazkiak aterako ditu, eta Unaik erradiografiak. Ea biotatik nork erakusten digun gehiago. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2002-02-23 Zegama Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Igor Elortza, Unai Iturriaga, Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Launaka gaia-emanda Jarritako gaia: Gizartean arazo bihurtu dela uste al duzue litrotara joatea? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-12-16 Donostia Txapelketa 16:30 [Bertsoa] / Unai Iturriaga
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Bakarka bukaerako agurra Jarritako gaia: Bukaerako agurra Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-12-01 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Unai Iturriaga, Aitor Mendiluze
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zu, Aitor, aktorea zara eta egunero telebistaz ematen den telesail batean gaiztoarena egiten duzu. Etxerakoan, Unai zure auzokoak haserre bizian eraso dizu. Launa bertso, zortziko txikian, Aitor hasita. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-11-18 Orozko Lagun-artekoa [Bertsoa] / Unai Iturriaga, Jon Maia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gai-librean Jarritako gaia: Gai librean Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-12-23 Galdakao Jaialdia [Bertsoa] / Unai Iturriaga
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Lehen zure moduko asko ikusten ziren, baina gero eta gutxiago gelditzen zarete. Zu zara herriko plazan, han bakar-bakarrik tente dagoen telefono kabina zaharra. Orain dela berrogei urte-edo ipinia. Lehen jende asko ibiltzen zen; orain, gero eta gutxiago, eta gero eta gutxiago ikusten dira beste herrietan ere. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-12-16 Donostia Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Unai Iturriaga
[Bat-bateko bertsoaldia]
Neurria:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Lana:
Bakarka lehen puntua-emanda
Jarritako gaia:
Puntua: Geroak sortzen digu / makina bat kezka!
Puntua: Zer eskatzen diozu / etorkizunari
Puntua: Norberak nahi duena / lortu ahal baleza...
Puntua: Baina arriskatzeak / ez al du merezi?
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-07-31 Altzo Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Unai Iturriaga, Maialen Lujanbio, Anjel Mari Peñagarikano, Julio Soto, Iker Zubeldia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamabikoa, handiaren moldekoa, 7 puntuz (hg) / Zazpi puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Lana: Seinaka gaia-emanda Jarritako gaia: Askotan entzun dugu, izaeraren arabera, gizakiok baikorren eta ezkorren artean bana edo sailka gaitezkeela. Lehengo batean irakurtzen nuen, ez dakit zuek ados egongo zareten edo ez, ondo informatutako pertsona baikorra ezkor bihurtzen dela. Alegia, pertsona ezkorra ondo informatutako baikorra dela. Bertso bana kantatu behar duzue, sei puntukoa edo gehiagokoa. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-11-18 Markina-Xemein Txapelketa [Bertsoa] / Unai Iturriaga
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka hasierako agurra Jarritako gaia: Hasierako agurra Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-12-01 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Unai Iturriaga
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Neurri berezikoak Lana: Bakarka hasierako agurra Jarritako gaia: Hasierako agurra Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-12-01 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Unai Iturriaga, Jon Maia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: KOPLEN MULTZOA Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Bizilagunak zarete. Joan den larunbatean manifestaziora joan zineten biok: Unai Beasaingo manifestaziora * eta Jon Baionakora **. Astebete pasa da, eta hizketan hasi zarete. Hiruna bertso, seiko motzean, Unai hasita. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa