Bilaketa orokorra
Bilaketa berria Eskuragarritasuna: Irakurri Lana: Bakarka gaia-emanda Mota: Bat-bateko bertsoaldia Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)Bilaketa zehaztu
Emaitzak: 28
2022-03-05 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Saioa Alkaiza
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Hemen ikusten duzuen obra hau, Mari Puri Herreroren Sobresalto a los campistas da. Euskal Herriko bilduma publiko guztietan lanak dituen arren eta izen ezaguneko artista izanda ere, aurten ospatzen da Mari Puri Herrerok museo batean egindako azken banakako erakusketaren hogeita hamabosgarren urtemuga. Hain zuzen ere, 1986an egin zuen Bilboko Arte Ederretako Museoan. Euskal artearen berrikuspen historikoa behar dela aldarrikatzen da. Birpentsatu egin behar dira museoetako erakusketak. Programazioa berrikusi egin behar da. Zergatik ez egin Txillidaren ordez Mari Puri Herreroren obrak erakutsiko dituen erakusketa bat? Zu amarekin etorri zara gaurko erakusketa ikustera. Zure ama etxean gogoratzen duzu umetatik margotzen. Beti arteaz interesatuta eta denbora tarte bat zuen bakoitzean, pintzelarekin hara eta hona ideiak hartuz, margotuz. Eta berak izan zuen erakusketaren berri eta esan zizun “Saioa joango gara? Lagunduko didazu? Ikusiko dugu?” Eta sartu zarete erakusketan eta badaramazue 40 minutu. Zu pixka bat nekatu zara eta eseri zara ertz batean eta zure amak obraz obra, ertzez ertz, testuz testu, jarraitzen du erakusketa ikusten. Eta hortxe zaude zu apur bat nekatuta, ertz batean eserita, zure amari begira. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-07-29 Garai Jaialdia [Bertsoa] / Sarai Robles
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Uda zerbait bada, juerga sasoia da. Gehienok ezagutzen ditugu parrandaren alderdi onak. Baina gizartearen erdiak baino ez ditu ezagutzen juergaren alde txarrak edo ilunak. Zeintzuk dira juergaren alde txar horiek? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1993-05-08 Elizondo Jaialdia [Bertsoa] / Anjel Mari Peñagarikano
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Badakizue bertsolariok bertso saioaren aurretik beti izaten degu halako urduritasun bat, geldi egon ezin bat, komunera joan behar bat eta abar. Peñak ere izan du halako bat saio honen hasieran eta hor joan da Intzara, baita komunean sartu ere. Une hontan hantxen dago komunean eseri eta ateari begira. Zer jartzen du atean? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-12-18 Barakaldo Txapelketa [Bertsoa] / Arkaitz Estiballes, Etxahun Lekue
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Lamia eta tartalo zarie. Etxahun, lamia eta Arkaitz, tartalo. Euskal mitologiako ederra eta piztia. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1983-01-09 Zarautz Jaialdia [Bertsoa] / Imanol Lazkano
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Heure gaztetako lagun batek, neskatxa noski, telefonoz hots egin dik urteberritan, zorionak emateko, eta bertatik musu handi bat eman dik. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1981-02-07 Zestoa Jaialdia [Bertsoa] / Imanol Lazkano
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Urola aldean ere erregea izan dugu bisitan, eta Imanol Lazkano harekin hizketan ikusi nuen. Erregeari zer esan zenion jakin nahi nuke. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1981-12-07 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Imanol Lazkano
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Imanol Lazkano Goierriko neska gazte bat da, Donostiara neskame joan berria. Hara joan eta, lehenengo egunean, etxekoandreak txakurra paseatzera Kontxa aldera bidali du. Eguraldiraldi ederra-eta itsasoari begira dagoela, txakurra ere ze asma, hanka jaso eta bere hankari pisa egin dio. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1975-03-02 Leitza Jaialdia [Bertsoa] / Imanol Lazkano
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Udazken txarra izan dugu eta negu ona. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2020-06-13 Senpere Jaialdia [Bertsoa] / Aitor Servier
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Egoera larria da. Lehergailua zartatuko da. Hari gorria mozten baduzu, horrek zu hilko zaitu, baina mila pertsona salbatuko dituzu. Hari urdinarekin kontrakoa gertatuko da. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2021-07-01 Barañain Jaialdia [Bertsoa] / Josu Sanjurjo
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Ohiko gaia jarri beharrean helmuga bat emanen dizut; egoera bat zeinean “Eskerrak eguzkia atera den” diozun. Nahi beste bertso bota ditzakezu. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2023-06-17 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Uxue Alberdi
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Zure lagun baten mezua jaso duzu, datorren hilabetean elizan ezkonduko dela eta gonbidatuta zaudela esanez. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2019-12-26 Elgoibar Jaialdia [Bertsoa] / Uxue Alberdi
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Bi mikrotatik kantatuko duzu, batean amaren paperetik eta bestean alabarenetik. Ama zara Uxue, eta gaur alaba gerturatu eta esan dizu:“Ama, konturatu naiz aita eta anaia gizonak direla. Ez digute ezer egingo ezta?”. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2023-07-07 Lesaka Jaialdia [Bertsoa] / Saioa Alkaiza
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Iruñeko Herriko tabernak San Ferminetarako urtero prestatu ohi du egitarau bat. Aurten prestatua zuen egitaraua bertan behera utzi behar izan du. Izan ere, uztailaren 5ean jakinarazi zion Iruñeko Udalak Herriko Tabernari, ostatu parean oholtza antolatu eta bertan ekitaldirik gauzatuz gero, ekitaldi bakoitzarengatik 6.000 eta 60.000 arteko isuna ezarriko ziola. Iruindar bezala nola bizi duzu egoera? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1990-03-03 Lesaka Txapelketa [Bertsoa] / Anjel Martikorena
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Martikorena ehiztaria zara. Ehizean zabiltzala zerbait mugitu da sasi artean. Basurdea ote dan edo hiru tiro bota dituzu eta zeure zakurra hil duzu. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1990-04-01 Lekunberri (N) Txapelketa [Bertsoa] / Anjel Martikorena
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Pakete bat hartu duzu etxean, eta "tik-tak" egiten duela entzun duzu. Hiru bertso nahi duzun doinu eta neurrian. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1998-08-01 Zornotza Jaialdia [Bertsoa] / Gregorio Larrañaga "Mañukorta"
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Abiadura Handiko Trena dela eta gaur goizean telegrama bat hartu duzu, hauxe dinoena: "Zu bizi zaren baserripetik pasatuko da trena; alegazinorik badaukazu, erdu diputazinora." Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2002-09-11 Bermeo Jaialdia [Bertsoa] / Gregorio Larrañaga "Mañukorta"
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Bakarrik ere badakigu ondo zaudela, baina laguntza izatea ere ez dela txarra izango eta, laguntza topatzea erabaki duzu, eta gainera Internet bidez. Interneten orria jarri duzu esanez nor zaren, zelakoa zaren eta zelakoa gura zenukeen zeure lagungarri izateko. Esaizkiguzu datu horien zehaztasunak. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-04-30 Abadiño Jaialdia [Bertsoa] / Xabier Zeberio "Zeberio I"
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Neskea ez dakigu nor dan, baina pentsatzen dot justue dala neskieri bere hitza emotie, eta ointxe jakingo dugu nor dan, eh Zeberio! Hauxe da neskie ibili dana eurekin. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-02-10 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Gregorio Larrañaga "Mañukorta"
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Mañukorta izango da etxepe hortako atezaina, porteroa, sarreran egoten dena. Mañu, zergatik uste duzu atezain papera zuri eman dizugula? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1997-01-18 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Imanol Lazkano
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Aurkeztu belaunaldirik zaharrena. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa