Bilaketa orokorra
Bilaketa berria Lana: Binaka gaia-emanda Mota: Bat-bateko bertsoaldia Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Bilaketa hitzak: IzugarriaBilaketa zehaztu
Emaitzak: 20
2004-06-08 Biarritz Jaialdia [Bertsoa] / Asier Otamendi, Xabier Silveira
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Palestinar eta israeldar gaztetxoak zarete. Elkarrekin jostatzen ari zaretela, sirena hotsa entzun duzue. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-06-04 Lasarte-Oria Jaialdia [Bertsoa] / Ane Labaka Mayoz, Andoni Otamendi
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Urte asko pasatu ditu Ezker Abertzaleak legez kanpo. Aurten, beste bi alderdirekin batera, Bildu markarekin, lortu dute hauteskundeetan egotea. Hego Euskal Herrian emaitza ederrak lortu dituzte, eta Gipuzkoan uholde bat izan da, eta Lasarten ere bai. Eta, gainera, aukera egon badago alkate berri bat izateko. Gerta daiteke, zergatik ez? Nik jakin nahi dut zuen ustez zer aldatuko litzatekeen Lasarten, aldaketa hori gertatuko balitz. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2000-06-03 Itsasondo Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Agirre, Jokin Sorozabal
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zu, Agirre, baserrian lanean jo eta fuego ari zarela, zeure alaba etorri zaizu esanez hau, Sorozabal, duela mutil-laguna. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2003-09-13 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Gizon puska dugu Sebastian, baina gizon puska honi puska bat falta zaio, izan ere, besamotza dugu; eta akonplejatu samarrik bizi izan da urteetan. Emakumeekin harreman gutxi izan du horregatik. Maialenen lagun, eta beraien arteko adiskidetasun harremana sakondu eta halako maitasun harreman zintzoa sortu da beraien artean. Azkenean, heldu dira logela gozo batera; Sebastian lotsatuta, besamotza da, Maialenek kendu dio alkandora. Bularra agerian, orban izugarria ageriago, eta laztan egin dio orbanean Maialenek Sebastiani. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2003-09-05 Alkiza Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Anjel Mari Peñagarikano
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuek biok bi pertsona ezagun zarete: zu, Andoni, Jose Maria Aznar, eta zu, Peña, Mariano Rajoy. Badakigu Rajoy, zu izango zarela PPko buru hemendik aurrera. Hala ere, badituzu zalantzak Euskal Herriarekin nola jokatu erabakitzeko orduan. Aznar laguntzeko prest daukazu. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2002-07-31 Altzo Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Aitor Sarriegi
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Gurasoak zarete eta alaba bana duzue etxean. Arrazoi ezberdinengatik, baina kezkaturik zaudete oso: Amets, zure alaba asteburuetan etxetik irteten ez delako, eta zu, Sarriegi, berriz, zure alaba asteburuetan etxera sartzen ez delako. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1995-09-13 Bermeo Jaialdia [Bertsoa] / Juan Mari Areitio, Unai Iturriaga
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuek biok bi anaia zarete. Juan Mari anaia zaharrak ez du ikasketarik baina aberasturik dago. Unai anaia gazteak berriz, sekulako karrera ikasi du baina ez du lanik. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1965-01-01 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Txomin Garmendia, Andres Narbarte "Xalto"
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Domingo Garmendia, zu zera kamion baten jabea, eta Andres Narbarte berdin kamion baten jabea zu ere. Zuren kamionakin Donostian barrena zoaztela, txoke bat egin dezute, oso gogorra. Ez dezute miñik artu, baña bi kamionak txikituta gelditu dira. Batak besteari errua, kulpa, botatzen diozute. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-04-01 Zegama Jaialdia [Bertsoa] / Aitor Sarriegi, Iker Zubeldia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Udaletxean egiten duzue lana. Biok zarete talde berekoak eta lanean ari zarete udaletxean. Ari zarete begiratzen udaletxeak urteetan izan dituen kontuak, eta ohartu zarete badirela langile batzuk izugarrizko soldata dutenak urteetan zehar. Horietako bat zuen laguna. Baduzue lagun komun bat sekulako soldata duena, garai batean agintzen zuen taldeak hala jarri ziolako. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1988-03-20 Iruñea Txapelketa [Bertsoa] / Pablo Joxe Aristorena, Manolo Arozena
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Aristorena eta Arozena. Aristorena hiritarra pozik da aurten zerrikia eta bildoskia merke direlako. Arozena abeltzaina da. Hasi Aristorena. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1998-04-05 Elizondo Txapelketa [Bertsoa] / Estitxu Fernandez, Iñigo Olaetxea
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zu Estitxu, herriko aspaldiko medikua zara eta Iñigo, zure semea Medikuntza karrera bukatu berria duena. Iñigo semeak, herrian bertan bertze kontsultategi bat ireki du, kontsultategi naturista. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1997-10-17 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Jexux Mari Irazu Muñoa
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Andoni, txikitan, izugarrizko ilusioz etortzen zen Donostiara Igeldoko parkera joateko. Orain, semeak Igeldora eramateko kapritxoa dauka, baina semeak esaten dio hori ez dela parkea, parkeak Port Aventura, Eurodisney eta horiek direla. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2008-10-26 Urepele Jaialdia [Bertsoa] / Jon Enbeita, Txomin Ezponda
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Xalbador egunak urtero lelo bat izaten du, aurten Xalbador eta orain ehun urteko Urepele. Nola irudikatzen duzue orain ehun urteko Urepele? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1992-04-05 Iruñea Txapelketa [Bertsoa] / Mixel Aire "Xalbador II", Ernest Alkhat
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zu, Alkat, Iruñeko uso bat zara eta oraintxe joan zara Xalbador, Iruñeko alkatearen leihora; alkate honek erran duelako ez emateko jatekorik usoei, 40.000 direlako eta izugarrizko buruhausteak ematen dituztelako. Hiruna bertso zortziko haundian Alkat hasita. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2007-07-27 Berango Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Beñat Ugartetxea
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Karabana luzea, kilometrikoa, eta hortxe dago Beñat auto barruan, gogaituta, hondartzara heltzeko gogoz; Berangon dago, semaforo parean geldituta, eta Andoni kristal-garbitzailea hurbildu zaio. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1999-11-20 Donibane Lohizune Lagun-artekoa [Bertsoa] / Igor Elortza, Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Iduri du herri eta jende xumeek jasaiten dituztela naturaren ezbeharrak. Zu, Igor, Mexikoko herri ttiki bateko laborari indiar bat zara eta zu, Maialen, Miamiko herri aberats batekoa. Zein dira zuen gogoetak jakitean izugarrizko tifoia hurbiltzen ari dela? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1994-02-27 Irurita Jaialdia [Bertsoa] / Manolo Arozena, Gregorio Larrañaga "Mañukorta"
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Osaba-ilobak zarete zuek, Mañu osaba eta Manolo iloba. Azken hamar urteotan osaba zaintzen egon zara zu, Manolo, aberatsa zelakoan. Gaur jakin duzu zentimorik ere ez duela. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1992-08-01 Altzo Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Anjel Mari Peñagarikano
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Oraindik ere Tour-eko kontuak gori-gori daudenean, bi hauen jarrerak oso desberdinak dira. Peñak, zaletasun haundia du eta egunero jarraitu du Tour-a. Sebastiani, berriz, izugarrizko montajea iruditzen zaio guztia eta oso kritiko agertzen da Tour-arekiko. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1993-12-19 Donostia Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Anjel Mari Peñagarikano
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Urtegi bat egiteko langileak behar zirela eta izenak eman dituzue zuek biok. Haruntz joan eta bertako liskarrak ikusi ondoren, Sebastian Lizasok, zuk, etxera itzultzea erabaki duzu. Peñagarikanok bertan gelditzea. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1994-06-11 Errezil Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Anjel Mari Peñagarikano
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Hauek biak elkarren inbiritan bizi omen dira eta momentu batez gustora egoteko aukera emango diet. Hi Andoni momentu honetan Peña izango haiz eta hi Peña, momentu honetan Egaña. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa