Bilaketa orokorra
Bilaketa berria Urtea: 2010 Bilaketa hitzak: BapateanBilaketa zehaztu
Emaitzak: 115
2010-03-28 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Aitor Mendiluze
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Bi emakume zarete, bi ama. Zuen semeak Parisko kartzela batean preso dauzkazue. Hendaiako tren geltokian egin duzue topo gaur ere. Hilero bezala gauez egingo duzue bidaia. Hamar ordu trenean. Ordubeteko bisita egin eta atzera beste hamar ordu. Zu, Aitor, etsitzen hasita zaude, nekatzen hasita, urte asko dira. Eta Andonik hala esan dizu: "Zoriontasuna ez da nahi dugun guztia egitea. Egiten dugun guztia nahi izatea baizik". Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-05-15 Zizurkil Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Agirre, Jon Maia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Otañoren bertsorik ospetsuenetakoak aita-semeak izenekoak dira; "Lagundurikan danoi / gugatik hil zanak" hasten da eta honelaxe amaitzen da sorta: "Iritsi da ordua / joan bihar dezuna / badakizuna aita-amak / hemen dauzkazuna / ez dezula ahaztu / gaur neri entzuna / hitz baterako hau da / eskatzen zaizuna: / izan zaitez nonahi ta / beti euskalduna". Jon eta Amaia, gurasoak zarete, eta zuen semea edo alaba agurtu behar duzue honako hiru kasu desberdinetan. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-03-28 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Unai Iturriaga, Jon Maia, Aitor Mendiluze
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Launaka gaia-emanda Jarritako gaia: Saharara janaria, arropa, eskolarako materiala eta osasun laguntza bidaltzen da Euskal Herritik ere. Saharako haurrak etxean hartzeko aukera dugu urtero. Zuek inoiz bidali al duzue ezer? Umerik hartu al duzue etxean? Zuen elkartasuna noraino iritsi da? Barru-barrutik kantatzeko eskatuko dizuet. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-08-20 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Iker Alustiza, Amets Arzallus, Sebastian Lizaso, Jone Uria Albizuri
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Launaka gaia-emanda Jarritako gaia: Donostia, 2016ko Kultur Hiriburu izateko hautagaietako bat da. Bertso batean azaldu behar duzue zergatik merezi duen hori lortzea, eta beste batean zer egin behar duen gehiago hori lortu ahal izateko. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-01-05 Oñati Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Aitor Mendiluze
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Urte hasierarekin batera dieta egiten hasi zarete; orain, jaten duzuenari kontu handiz begiratzen diozue. Berriaren harpidedunen asteroko zozketan sekulako bazkaria tokatu zaizue Arzakenean; justu oraintxe, jana zaintzen hasi zaretenean. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-05-21 Lekeitio Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Andoni Egaña
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda puntutan Jarritako gaia: Puntutan egiteko bi baldintza: hiru minutu gutxienez eta bost minutu gehienez. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-06-24 Andoain Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Anjel Mari Peñagarikano
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Hainbeste urte daramatzate elkarrekin bertsotan, matrimonio kutsua ere hartzen diot nik bikote honi. Seguru ikusten dizkiozuela elkarri maniak eta xelebrekeriak. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-12-11 Zumarraga Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Andoni Egaña, Unai Iturriaga, Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]
Neurria:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Lana:
Launaka gaia-emanda
Jarritako gaia:
Astebete da ia Xabier Lete joan zitzaigula. Berak idatzitako zenbait abestiren hasiera emango dizuegu gai gisa, bertso bana kantatzeko.
Lehenengoa Maialenentzat: "Amaren bularra, haurraren janari / haurraren negarra beti hunkigarri".
Bigarrena Unairentzat: Langile baten semea naiz / aita bezala langile".
Amets, zuretzat: "Ni naiz erreka zikinen iturri garbiak aurkitu nahi dituen poeta tristea".
Eta Andoni, zuretzat: "Aurrean papera ta / atzean papera / periodikoa leituz / ilustratzen gera".
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-04-09 Zumaia Jaialdia [Bertsoa] / Miren Amuriza, Andoni Egaña
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamaikakoa, handiaren moldekoa, 8 puntuz (hg) / Zortzi puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Lan zail bat eman behar dizuet, eta doinua ere proposatu behar dizuet: "Itsaso hori dago zatarra / nire oihua eta negarra / untzi bat horra nun azaltzen den / nik behar nuen izarra" . Ez zarete marinelak, ez zaudete itsasoan, baina zein da zuek behar edo nahi duzuen izar hori? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-07-24 Aia Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Andoni Egaña, Sebastian Lizaso, Maialen Lujanbio, Anjel Mari Peñagarikano
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Bosnaka gaia-emanda Jarritako gaia: Niri normalean ez zait gustatzen ofizioa eta afizioa nahastea, eta nik gaiak jartzen ditudanean, normalean eliza konturik-eta ez da izaten, baina disimuluan sartzen dira apaizarekin hemendik edo handik, eta hau pentsatu dut: hasieran jarriko diet gai bat, sar daitezela nirekin nahi duten dena, eta gero ni libre izango naiz eta gaiei erantzun diezaietela. Seminarioan jende gutxi dagoela-eta deialdi bat egin dute, eta bost hauek agertu dira curriculuma eskuan dutela, seminarioan sartzeko. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-07-25 Astigarraga Jaialdia [Bertsoa] / Iñaki Gurrutxaga, Jokin Labayen, Alaia Martin, Manex Mujika, Josu Oiartzabal "Xamoa", Eneritz Zabaleta
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Lauko handia (hg) / Bi puntuko handia (ip) Lana: Seinaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zu, Xamoa, 85 urteko amona zara. Astebururo-astebururo zure bost bilobei bazkaltzen ematen diezu, euren gurasoak poteoan dabiltzan bitartean. Nazkatuta zaude, eta oraingoa izango da bazkaltzen ematen diezun azken asteburua, ez baldin bazaituzte konbentzitzen behintzat. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-02-20 Lezo Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Sustrai Colina, Beñat Gaztelumendi, Jexux Mari Irazu Muñoa
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Launaka gaia-emanda Jarritako gaia: Adituen arabera, hamabost egunez behin hizkuntzaren bat galtzen omen da munduan, eta gure hizkuntza ere ez omen dago erabat salbu. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Zapia eta txapela : emakume bertsolariak tradizioarekin negoziatzen eta eredu berria sortzen : negoziazioak eta disonantziak: mututasunetik emulaziora, eta emulaziotik ahots propiora

Bertsolaria ez da bertsolari jaiotzen, izatera iristen da : emakumearen ibilbidea bertsolaritzan zehar (1980-2009)

Bertsolari Txapelketa Nagusia 2009

- Lehenengoa
- <
- 4
- 5
- 6