Bertsos - View details To know more about this section
1995-01-08 Oiartzun Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Agirre, Estitxu Arozena, Andoni Egaña, Gregorio Larrañaga "Mañukorta", Sebastian Lizaso, Juan Mari Lopez, Anjel Mari Peñagarikano, Jon Sarasua
Bertsoa entzun |
1995-01-08 Oiartzun Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Agirre, Estitxu Arozena, Andoni Egaña, Gregorio Larrañaga "Mañukorta", Sebastian Lizaso, Juan Mari Lopez, Anjel Mari Peñagarikano, Jon Sarasua
Stanza name:
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Mañukorta
Neurria: 8ko nag.
Doinua: Gure herriko bikariuak
Honen galdera hementxe gendun
gauza hor zer eta nori?
Konfiantzakin bildurrik gabe
esango'izutet danori:
maiteminekin gainezka nago,
hemen ez nago urduri,
krabelina bat eskeini diot
nere emaztegaiari.
J.Agirre
Nerria: 8ko nag.
Doinua:
Neri oraindik ez baitit ez jo
maitasunan agonia,
ta andreari eraman nion
bikaina zan kolonia;
poz askorikan gelditua da
gure amona Apolonia,
ia isiltzen detan pixka bat
nik etxeko armonia.
E.Arozena
Neurria: 10eko nag.
Doinua: Aita izena kanta beharrak
Irakasleak falta zaizkigu
ugari bataz besteko,
eta dirua behar omen da
horiek kontratatzeko.
Gogorik ez den lekuan beraz,
dena guretzat kalteko,
eskubidea badaukagunez
guk euskaraz ikasteko,
Buesa jaunari betaurrekoak
arazoa ikusteko. (bis)
S.Lizaso
Neurria: 10eko nag.
Doinua: Bizia ez da nehoiz egoiten
Oparitxo bat ta bera nori?
Kezka dut nere senean,
erabakia nik ez dut hartu
unerik errezenean.
Sentimentuak ditudalako
bihotzan almazenean,
nere argazki bat nik etxerako
hautatu det zuzenean,
haurrak aitakin oroi daitezen
etxean ez naizenean. (bis)
J.M.Lopez
Neurria: 10eko nag.
Doinua: Mutil koxkor bat itsuaurreko
Neure neskari ezertxo ere
ez emanda ezin etsi,
lanetik nintzan berandu irten
eta denda denak itxi.
Haruntz joanda eman nizkala
musu bat ta bi igurtzi,
nahiz ta opari tajuzkorikan
nik ez nion erakutsi,
neure bihotza eskeini nion
eta hori ez da gutxi. (bis)
Egaña
Neurria: 10eko nag.
Doinua: Aita izena kanta beharrak
Urtezaharretan eskean nintzen
ni Zamalbiden barrena,
gero afaia eta parranda,
hori izan zen txarrena;
Ordiziara urteberritan
ta Lasaora hurrena.
Ohian etzanda igaro nuen
heraineungo egun dena,
nere buruai ein niezaiokeen
erregalorik onena. (bis)
J.Sarasua
Neurria: 10eko txikia
Doinua: Espainian behera
Juan da noraeza,
juan da iluna;
badator konpromezu
eta maitasuna;
gauak aldegin du ta
badator eguna;
zuri eskeintzen dizut,
oh Peña laguna!
Andoni Egañak sobran
daukan eraztuna.
Peñagarikano
Neurria: 10eko txikia
Doinua: Antton eta Maria
Nere fletxazoari
bitxi eta joiak;
Josei ilusioa
ein dio bastoiak;
Lizasori puruak,
Txikiai takoiak;
besteai ez dakit zer,
agian turroiak;
ta Juan Mari ta Mañu
zuentzat kondoiak. (bis)