General search
New search Type: Extempore verse Bapatean collection: 2016 Exercise: Binaka gaia-emandaRefine your search
Found results: 45
2016-12-30 Aramaio Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Iker Zubeldia
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Sustrai aita izan berri da, eta Iker esperientziaduna da horretan. Sustrai aholku eske etorri da Ikerrengana. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2016-12-10 Getxo Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Fredi Paia
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Bi txapeldun. Fredik, hala adierazi zuen, ez zela aurtengo Bizkaiko Txapelketara joango, txapel batekin aski zuela bere egoa asetzeko. Ametsek irakurri zituen deklarazio horiek eta irribarre bat loratu zitzaion. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2016-12-08 Errenteria Sariketa [Bertsoa] / Maialen Akizu, German Urteaga Garmendia
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Itsua eta bere txakur-gidaria zarete. Zu, Maialen, itsua, eta, zu, Gemma, txakurra. Azken minutuetan Maialen behin eta berriz tupust egiten ari da. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2016-12-08 Markina-Xemein Jaialdia [Bertsoa] / Etxahun Lekue, Sebastian Lizaso
[Extempore verse]Stanza name: Seiko txikia (hg) / Hiru puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Etxahun, zuk Sebastian gosez ikusi duzu, eta esaera txinatarra gogoratu duzu: “Emaiozu arrain bat norbaiti eta eguneko gosea kenduko diozu. Irakatsi arrantzan eta bizi osorako kenduko du gosea”. Kanabera eman diozu Sebastiani, baina gose izateaz aparte, Sebastian alferra da. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2016-11-10 Iruñea Jaialdia [Bertsoa] / Agin Laburu, Julio Soto
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Agin tabernaria zara eta zu Julio futbolzalea. Aurten zorionekoak zarete. gizonezkoen lehen mailan derbi pila dagoelako. Iruñean lau derbi pasa dira. Julio lan eta lan eta Agin festaz festa. Hori bai, derbi bakoitzean kamiseta desberdina: beti kanpokoena. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2016-11-10 Iruñea Jaialdia [Bertsoa] / Saioa Alkaiza, Julio Soto
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Mola eta Sanjurjo zarete. Zuen hilobietan urte pila bat eman dituzue lasai-lasai. Bukatu da lasaitasuna. Badatoz zuen bila. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2016-11-04 Ermua Jaialdia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Alaia Martin
[Extempore verse]Stanza name: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Joseba Sarrionandia zara Uxue, eta Alaia zure irakurle finena. Aste honetan jakin dugu Etxepare Fundazioak eta Habanako Unibertsitateak ikastaro bat antolatu dutela eta bertan Joseba Sarrionandia izango dela irakasle. Euskal Herritik joan da Alaia Habanako ikastaroan parte hartzeko. Klase ordua hastear dago eta idazlea, Sarrionandia, azaldu da. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2016-10-28 Ondarroa Berezia [Bertsoa] / Nerea Elustondo, Eli Pagola
[Extempore verse]
Stanza name:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Exercise:
Binaka gaia-emanda
Proposed topic:
Bizenta Mogelen alegia bat irakurriko dizuet.
ANDRA ALARGUNA TA OLLOA
Andra alargunak etxean
zedukan zori onean
ollo arrautzaria
egunoro ipintzea
utzi gabe arrautzea.
Dio pozez bere artean:
-Ematen diodanean
aldi batez artoa
arrautza egunekoa
badit beti ipintzen,
zer baldin eramaten
badiot nik bi bider?
Arrautza bat ez da ezer
emanik jan aldi bi
egingo ere nau ni
andi biren jabe.
Nola asmatu ez dube
gauza onelakorik?
Eta ala, ero erorik
gizendu zan olloa,
ta arrautza batekoa
alpertu zan guzia.
Beti izan da egia:
Geiegi billatzea
ezer gabe gelditzea.
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2016-10-20 Iruñea Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Julen Zelaieta
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Gaur, Sustrai, zure urtebetetzea da. Denok badakigu, Julen zure adiskide minak izan ezik. Trago bat hartzeko geratu zarete, baino Julen ez da gogoratzen zure urtebetetzea denik. Disimuluan, baina Juleni hori jakinarazi nahi diozu. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2016-10-15 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza, Aitor Sarriegi
[Extempore verse]
Stanza name:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Exercise:
Binaka gaia-emanda
Proposed topic:
Matematikarion lana, behin adostasunak definituta, gertaeren propietateen bidez egiak demostratzea edo ukatzea da. Estrategia ezberdinak daude horretarako; hau da, egia edo gezurra den jakiteko: bat, gezurra dela frogatzea eta bi, egia dela frogatzeko absurdura eramatea. Lehenengoan, (Igorrek demostratu beharko du) adibide bat nahikoa da araua bertan behera botatzeko. Eszepzioak araua baieztatzen duela dioen esaeraren kontrakoa egin, alegia. Eta bigarrenean, absurdura eramatea. Estrategia da esaldi horren kontrakoa egia dela suposatu, eta beraz esaldi hori gezurra da. Eta Aitorrek horrela demostratu beharko ditu esaldiak.
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2016-10-15 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Maialen Lujanbio
[Extempore verse]
Stanza name:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Exercise:
Binaka gaia-emanda
Proposed topic:
Matematikan, behin arauak adostuta daudenean, gauzak definitzen hasi behar gara. Anbiguotasunik gabeko definizioak izan behar dute matematikoak izateko.
Gaur, lau hitz azaltzen joango dira pantailan, eta zuk, Andoni, emandako hitzaren definizio matematikoa egin beharko duzu, eta Maialen, zuk definizio ez-matematikoa, esaterako, poetikoa.
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2016-09-29 Loiu Jaialdia [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa, Etxahun Lekue
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Aste honetan notizia izan da Kolonbiako bake prozesuaren amaiera. Gurean, ostera, berrogeita hamar urte Txiki eta Otaegi fusilatu zituztela. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2016-09-11 Heleta Lagun-artekoa [Bertsoa] / Amets Arzallus, Odei Barroso
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Hor gibelean da Baigura, eta leku paregabea da parapentea egiteko. Zuek bi plaza edo bi lekutako parapentea egin duzue. Oraintxe jarri dituzue hankak lurrean. Odeik bikain pasa du eta Ametsek sabela hustu du airean. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2016-09-08 Alkiza Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Sebastian Lizaso
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: (Biak aulki banatan eserita jartzen ditu, makil edo bastoi batekin eta txapela jantzita.) Alkizako bi aiton zarete bakoitza bere etxeko atarian eserita. Esker eskuin begiratu, eta tarteka hitz bat edo beste esan ere bai. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2016-08-09 Gasteiz Jaialdia [Bertsoa] / Oihane Perea, Julen Zelaieta
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Ama-semeak zarete. Gaur sei urteko Julen semea hurbildu da amarengana eta esan dio: “Zergatik esaten didazu txarra dela edatea eta erretzea, Zeledonek hala egiten badu? Nik ere gizona izan dut”. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2016-07-25 Elizondo Jaialdia [Bertsoa] / Oihana Iguaran, Jexux Mari Irazu Muñoa
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Gaur, herri kirol saioa zegoen eta ondoren bertso saioa. Zuek herri kirolzale eta bertsozale zarete, eta bietara abiatu aurretik, txosnetatik pasa zarete. Han, zuen haridurarako, apustuak daude. Bietarako. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2016-07-12 Iruñea Jaialdia [Bertsoa] / Ander "Itturri", Eneko Lazkoz
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Hor, gibelaldean “Carlos III. Etorbidea” dago. Haren bukaeran plaza bat. Aurten izena aldatu dioten arte “Rodeznoko kondea” izena zuena. Konde hau lurjabea, karlista eta politikari frankista bat zen eta haren omenez zuen izena plazak, Eta haren ondoan “Eroritakoen monumentua”. Aurten aldatu zaio izena, orain “Askatasunaren plaza” da. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2016-07-02 Sopela Jaialdia [Bertsoa] / Unai Agirre Goia, Julio Soto
[Extempore verse]Stanza name: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Ibarrako eta Irungo eraso sexisten ondoren, ekimen berriak jarri dituzte martxan. Whatsapp taldeak sortu dituzte neskek, ez daitezen etxera bakarrik joan. Parrandan norbaitek etxera joan behar badu, Whatsapp taldean idazten du eta beste norbaitek joan nahi duen eta horrela elkarrekin joaten dira. Zuek herri berekoak zarete, baina ez duzue elkar ezagutzen. Parranda ostean Whatsappean idatzi eta elkarrekin joateko geratu zarete. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2016-06-29 Mungia Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Arkaitz Estiballes
[Extempore verse]Stanza name: Seiko txikia (hg) / Hiru puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Urteak joan eta urteak etorri, beti aurkezle bera Mungiako saioan. Ez al zaudete aspertzen hasiak? Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2016-06-10 Bergara Berezia [Bertsoa] / Oihana Bartra, Onintza Enbeita
[Extempore verse]Stanza name: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Gaztetxe hau garai batean kartzela izan zen. Michele Angiolillo kazetari eta anarkista italiarrak hemen eman zituen bere azken orduak eta iaz RIPeko gitarristak ere hemen aurkitu zuen heriotza. Zer pentsatua eman dizue. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa