General search
New search Bertsolari: "Lekue, Etxahun" Name of person: Agirre, AmaiaRefine your search
Found results: 1437
2011-09-09 Alkiza Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Igor Elortza
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Espainiako Itzulia martxan da egunotan, eta jakin badakit zuek biok ere oso-oso txirrindularitza zaleak zaretela. Batzuk badira pelotoian ibiltzen direnak, gehiegi nabarmendu gabe, beste batzuk esprintean dira onak, beste batzuk mendian, aldapa behera teknika ona dutenak ere badira, maillotak ere kolore desberdinetakoak dira. Jakin nahiko nuke bertsotan eta egunerokotasunean, zertan zareten onak, txirrindularitzarekin lotuz, nahi baduzue. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2005-11-06 Hendaia Txapelketa [Bertsoa] / Amaia Agirre
[Extempore verse]Stanza name: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Exercise: Bakarka gaia-emanda Proposed topic: Hamasei urte inguruko nerabeen irakaslea zara. Errieta egin diozu gaur ikasle bati eta hark ukabilez jotzeko keinua egin dizu beste ikasleen aitzinean. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2005-11-06 Hendaia Txapelketa [Bertsoa] / Amaia Agirre, Unai Iturriaga
[Extempore verse]Stanza name: Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, berdinaren moldekoa (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda kartzelako-lana Proposed topic: Zu, Amaia, obra bateko nagusia zara. Unai langilea. Etxe bat eraikitzeko lurra kentzen ari zaretela giza hezurrak aurkitu dituzue. Unaik obra geratu behar luketela esan dizu Amaia. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2005-10-09 Lekunberri (N) Txapelketa [Bertsoa] / Amaia Agirre
[Extempore verse]Stanza name: Neurri berezikoak Exercise: Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana Proposed topic: Autobus geltokira iritsi zara. Abiatu behar duen lehenbiziko autobusean sartu eta atzeko eserlekuan jarri zara. Autobusa badoa eta kristaletik begira zaude. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-08-15 Zizurkil Jaialdia [Bertsoa] / Amaia Agirre, Amets Arzallus
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Amaia, bada hilabete Ametsekin irteten hasi zinela. Ametsen etxera joaten zarenean, zein mutil txukuna den harrituta gelditzen zara. Gaur, ustekabean, joan zara bisita egitera, eta bere ama topatu duzu mopa hartuta. Astean hirutan garbitzera joaten zaiola esan dizu. Amets egongelan aurkitu duzu. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2009-10-11 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Amaia Agirre, Maddalen Arzallus
[Extempore verse]Stanza name: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Ohera sartu, eta goxo-goxo jolasean hasi zarete. Maddalen, bost minutu pasatu, eta bizkarra eman dizu Amaiak. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2007-05-04 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Amaia Agirre, Aitor Mendiluze
[Extempore verse]Stanza name: Seiko txikia (hg) / Hiru puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Hirugarren munduan garapen proiektu bat martxan jartzeko Gobernuz Kanpoko Erakunde batek hain modan dauden larru-gorritako egutegi horietako bat egiteko proposatu dizue. Amaia prest dago. Aitorrek zalantzak ditu. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2008-12-08 Markina-Xemein Jaialdia [Bertsoa] / Amaia Agirre, Jone Uria Albizuri
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Aspaldiko urteetan modan dago egutegiak egitea, batzuk exotikoak, besteak pornoagoak. Bertsozale Elkarteak agindu txiki bat eman dizue: 2009ko egutegia egitea. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2007-09-30 Urnieta Lagun-artekoa [Bertsoa] / Agin Laburu, Iñigo Mantzizidor "Mantxi"
[Extempore verse]Stanza name: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Zu, Mantxi, zirujau baten laguntzailea zara. Ebakuntza batean, arduragabekeria edo hanka-sartze baten ondorioz mahaian hil zaizue gaixoa. Gauean, Mantxi, ezin lo egin zaudela, Agin kontzientzia etorri zaizu bisitan. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-07-30 Amasa-Villabona Jaialdia [Bertsoa] / Oihana Iguaran
[Extempore verse]Stanza name: Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip) Exercise: Bakarka gaia-emanda Proposed topic: Laster, ordubete barru, urtebete da Villabonako festek lutoa jantzi zutela. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-08-13 Baliarrain Jaialdia [Bertsoa] / Aitor Sarriegi
[Extempore verse]Stanza name: Hamaseiko handia (hg) / Zortzi puntuko handia (ip) Exercise: Bakarka gaia-emanda Proposed topic: Behin, autoan nindoala, istorio moduko bat entzun nuen, eta halaxe dio istorioak: Adineko bi gizon ospitalean daude, gela bereko ohe banatan. Bata ate ondoan eta bestea leihoaren ondoan. Atearen ondokoak egunero-egunero galdetzen dio besteari ea zer dagoen kanpoan, eta hark beti istorio politak kontatzen dizkio, nola uso baten atzetik dabilen ume bat, nola bikote gazte bat musuka dabilen... Atearen ondokoa inbidiatan dago eta heriotza besterik ez dio opa leihoaren ondoan dagoenari. Azkenean, hil da leihoaren ondokoa, eta atearen ondokoa leihoaren aldamenera pasatu dute, baina konturatu da leihoak patio itxi bat besterik ez duela erakusten. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-09-11 Alkiza Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Maialen Lujanbio
[Extempore verse]Stanza name: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Maialen, Amets zure 90 urteko aitona da. Ospitalean daramatza azken bi hilabeteak, gaixorik. Elkarri eskutik helduta tertulia goxoan aritu zarete, eta agurtzerakoan hala esan dizu aitonak: "Hi, Maialen, bihar nire ezkontzako trajea ekar ezan, heriotzaren aurrean dotore egon nahi dinat eta". Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-03-28 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Uxue Alberdi
[Extempore verse]Stanza name: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Exercise: Bakarka gaia-emanda Proposed topic: Aurreko batean, telebistan, Bi Errepidean programan, saharar emakume bat ikusi genuen hizketan gizonezkoen futbol talde bat entrenatzen, eta galdera bati hala erantzun zion: "Hemen gizon-emakumeak parekoak gara. Niri ez zait batere kostatzen gizonezkoei aginduak ematea". Gizonezko askok han denbora asko igarotzen dute kanpoan, eta emakumeak dira kanpamentuak eta eguneroko bizitza aurrera ateratzen dutenak. Ia dena emakumeak egiten du han. Uxue, Saharako emakume baten etorkizunak zer doinu, zer usai, zer kolore duela iruditzen zaizu? Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-07-30 Amasa-Villabona Jaialdia [Bertsoa] / Ainhoa Agirreazaldegi, Uxue Alberdi
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Zuek ere mila arrazoi dauzkazue elkarrekin egoteko, mila arrazoi jolasean aritzeko. Bi ume koxkor zarete, Ainhoa Saharako neska koxkorra eta Uxue neska euskalduna. Ainhoa Uxueren etxean ari da uda pasatzen, eta ur pistola batekin ari zarete jolasean. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2004-03-27 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Amaia Agirre, Jexux Mari Irazu Muñoa, Sebastian Lizaso, Aitor Mendiluze, Anjel Mari Peñagarikano, Jokin Sorozabal
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Seinaka gaia-emanda Proposed topic: Andolin Eguzkitza hil berri zaigu. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2004-11-13 Amasa-Villabona Jaialdia [Bertsoa] / Amaia Agirre
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Bakarka gaia-emanda Proposed topic: Beti izan zara lagunzalea. Urteak aurrera joan ahala, ordea, lagunak hiltzen joan zaizkizu. Atzo hil zitzaizun lagun taldeko azkena. Gaur bere hiletetan zaude. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1997-09-06 Zizurkil Jaialdia [Bertsoa] / Jon Enbeita, Iñaki Murua
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Demagun, zuek biok, bi alargun zaretela. Badira bost urte zuen senarrak hil zirela, baina bion jarreran badago alderik: zu, Iñaki, urtean behin soilik joaten zara kanposantura bisitan, plastikozko loreak eskuetan dituzula; zuk, Jon, aldiz, astero-astero lore berriak jartzen dizkiozu. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2021-01-16 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Andoni Egaña
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Zuek biok iazko inauterietan Koronabirusez mozorrotu zineten. Atzeko pantailan zuen argazkia. Tolosan sekulako oihartzuna izan zenuten eta Tolosako Udalak mozorro pnenaren eta orijinalaren saria eman zizuen. Aurten inauteriak ez dira ospatuko eta zuk, Sustrai, sekulako atsekabea daukazu, besterik ezean kuadrillakoak mozorrotu eta argazki bat atera beharko duzuela pentsatzen duzu. Zu, Andoni, beldurrez zaude eta broma gutxi zurekin. Etxetik ia atera ere egin gabe daramatzazu hilabeteak, eta ez duzu inauteri eta lagun talde eta juntadizoekin ezer jakin nahi. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2018-01-20 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Beñat Iguaran
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Bideo bat jarri zieten pantailan. 1982ko Zarauzko bertso saioa, non Andoni Egaña eta Beñat Iguaranen aita, Inaxio Iguaran, elkarrekin kantari agertzen diren Lizardi Sarian. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2018-01-20 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña
[Extempore verse]Stanza name: Hamalauko berdina, 7 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zazpi puntuko berdina 16 silabaz (ip) Exercise: Bakarka gaia-emanda Proposed topic: Tolosako saioa bukatu eta parrandan jarraitu duzu. Bertsokideak joan dira. Ordu txikitan tabernan zaudela, emakume batengana hurbiltzen ari zara, eta “Zer, semearen bila?” galdetu dizu. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
