General search
New search Entity: "Vital Kutxa" Name of person: Colina, SustraiRefine your search
Found results: 2512
2025-09-01 Plentzia Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercise: Bakarka gaia-emanda Proposed topic: Hedabideek bizirik irauteko bi mundu dituzte: harpidetzak eta dirulaguntzak, gehienbat. Euskal Herrian hedabideek jasotako dirulaguntzek adierazten dute gobernuen interesa zein den. Zenbakiak argiak dira eta publikoak: El Correo, 9.237.603 euro; El Diario Vasco, 6.128.575 euro; Cadena Ser, 5.948.760 euro; Deia, 3.605.626 euro. Gara, 2.969.963 euro. Erdarazkoak zenbaki puztuak. Euskarazko hedabideek ere jasotzen dituzte dirulaguntzak: Argia, 144.970 euro; Berria, 1.802.760 euro; Bilbo Hiria Irratia, 0 euro. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2025-10-17 Usurbil Lagun-artekoa [Bertsoa] / Sustrai Colina, Eli Pagola
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Bikotea zarete. Baratza daukazue eta, zu, Eli, azken urtetan Jakoba Errekondoren jarraitzaile sutsu bihurtu zara. Haren irratsaioa entzuten duzu larunbatero; egutegi dinamikoa erosi eta zehatz mehatz jarraitzen duzu baratzeko lanak egiterakoan eta abar. Baratzarekin nahiko ez eta, orain sendabelarrekin ere emozionatuta zabiltza. Sendabelarrak topatu, bildu, lehortu, ukenduak egin… Egia esan, zure bizitza horren baitan antolatzen duzu, eta azkenaldian, beste planak uzten hasia zara… Sustrai, gaur zure etxekoekin bazkaria daukazue eta Elik esan dizu, Jakobaren egutegiaren arabera lore eguna dela eta sendabelarrak bildu behar dituela arratsaldeko 14:00etatik 16:00ak bitartean. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2025-11-21 Errezil Lagun-artekoa [Bertsoa] / Sustrai Colina, Jexux Mari Irazu Muñoa
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Bi jubilatu zarete. Egunero kafea hartzen duzue eta egunero egunkaria irakurtzen duzue. Irazu, eskelen orrira iristean, eskelak begiratzen dituzu, ezagunen bat ikusten duen edo. Sustrai, eskeletara iritsi orduko pasa egiten dituzu orriak. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2008-01-26 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina
[Extempore verse]Stanza name: Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip) Exercise: Bakarka gaia-emanda Proposed topic: Kopiak, kopiak eta kopiak. Bertze sumario bat. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2009-07-10 Iruñea Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina
[Extempore verse]Stanza name: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Exercise: Bakarka gaia-emanda Proposed topic: Uztailaren 14a da, Sanferminetako azken eguna. Etxetik atera zarenean, zure buruari "Gaurkoan bai!" erran diozu. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2009-01-25 Leitza Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Andoni Egaña
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Zu, Sustrai, Leitzako seme bat izango zara: Abel Barriola; eta zu, Andoni, Abelen lehen eta oraingoz bakarra den txapela. Aspaldian ez duzue elkar ikusi, baina gaur Abelek kajoitik atera zaitu, eta hizketan hasi zarete. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2009-07-04 Usurbil Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Sustrai Colina, Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, Jon Maia, Xabier Sukia
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Seinaka gaia-emanda Proposed topic: Krisia. Horretaz zerbait badakitenek esan berri dute gutxienez 2014 arte iraungo duela. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2009-10-25 Urruña Jaialdia [Bertsoa] / Miren Artetxe, Sustrai Colina
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Senar-emazteak zarete. Sustrairi deusik esan gabe gau eskolan eman duzu izena Miren,zure euskara freskatzeko ideiarekin. Sustrai, ordea, zure joan-jinez beldurtzen hasia da. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-04-17 Mendexa Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Jone Uria Albizuri
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Andre-gizonak zarete. Zuen semea ez da itzuli etxera, eskolatik irten eta gero. Gau guztia lo egin barik pasatu duzue. Arratsaldean aurkitu dute, borda batean gaua pasatuta. Umea ondo dago, baina gaua heldu da, ohean sartu zarete, baina ezin duzue lorik egin. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-08-13 Baliarrain Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Andoni Egaña
[Extempore verse]Stanza name: Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, berdinaren moldekoa (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Zuek bikotea zarete. Zuk, Sustrai, arratsalde osoa pasatu duzu biontzat afaria prestatzen. Andoni etxera etorri denean, zuk arratsaldez une bakarti horretan piztu duzun irratia kolpe batez itzali du, telebista piztu, eta afaltzeko gogorik ez daukala esan dizu. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-10-24 Arrasate Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Jon Maia
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Adin batetik gorako emakumeek jakingo duzue mamografia bat egitea zer mingarria den. Seguruenik gizonezko batek asmatu zuen makina hori. Ba hor dugu beste gizonezko bat, Maia, hori konpontzera etorritakoa. Azterketa bera egiten duen makina asmatu du, baina makina hau ez da mingarria, eta Osakidetzako nagusiarengana jo du. Osakidetza nagusiak, Colinak, ikusi du aurrekontua eta hitz bakarra esan du: "Garestiegia". Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-03-19 Hendaia Lagun-artekoa [Bertsoa] / Odei Barroso, Sustrai Colina
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Zuek biak parrandan zaudete. Odei, bada bi ordu Sustrai kriston txapa ematen ari zaizula, eta jada ez dakizu nola kendu gainetik. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-03-19 Hendaia Lagun-artekoa [Bertsoa] / Sustrai Colina, Maialen Lujanbio
[Extempore verse]Stanza name: Seikoa, handiaren moldekoa, 4 puntuz (hg) / Lau puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Zuek biak Euroagindu auziaren zain dagoen senide bat duzue atxilotuta Toulousen. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-04-29 Zumaia Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Maialen Lujanbio
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Zu, Maialen, Eusko Alkartasuneko militante bat zara. Zu, Sustrai, Ezker Abertzalekoa. Aspaldian asko egoten zarete elkarrekin, hainbeste Bildu, hainbeste Sortu, hainbeste bilera, hainbeste ordu; azkenean, ematen du zuen artean koalizio bat baino zerbait gehiago sortzen ari dela. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-05-07 Abadiño Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Jone Uria Albizuri
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Zuek biok Bilduko kideak edo jarraitzaileak izan zarete hasieratik, eta jakin zenuten Bildu legalizatu dela. Ospatzeko ekitaldi bat antolatu duzuen arren, Sustrai, zuk Jone ez duzu horren pozik ikusten. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-05-28 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Unai Iturriaga
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Unai, hiru aste daramatzazu indignatuta; zuk, Sustrai, hogei urte daramatzazu. Gaur, Arriaga plazan egin duzue topo. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2009-04-25 Abadiño Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Igor Elortza, Gregorio Larrañaga "Mañukorta", Xabi Paya
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Cegasa enpresako beharginak zarete. Zuen lan egoera txarra dela eta, erabaki duzue ibilaldi bat egitea Oñatitik Gasteizera. Gasteizen bizi da Cegasako nagusia. Hartu dituzue behar dituzuen gauza guztiak eta ekin diozue bideari. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2009-05-09 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Andoni Egaña
[Extempore verse]Stanza name: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Sustrai Patxi Lopez izango da, eta Andoni Montilla. Mestallako palkoan batu zarete. Montillak Esquerra Republicanarekin dauka ituna eginda, eta aste honetan esan dutenez, gaztelaniako klaseak ordubete gutxiagoz emango dira aurrerantzean, katalana gehiago bultzatuko da. Patxik, berriz, PPrekin egin berri du tratua. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-01-05 Oñati Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Sustrai Colina
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Beti-betiko lagunak zarete. Dena batera egiten duzue, bertsotan, parrandan eta zeinek daki... Gaur, merkealdietara joan zarete, eta hau da egoera: biok topo egin duzue, eta bioi gustatzen zaizuen jertseari tiraka ari zarete, alde banatatik. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2008-03-28 Zumaia Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Aitor Sarriegi
[Extempore verse]Stanza name: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Zuek biok sarri joaten zarete hondartzara uda nahiz negu izan. Eta batzuetan topo egiten duzue, baina ez zarete gauza berbera egitera joaten. Aitor pentsatzera, hausnartzera joaten da. Sustrai, berriz, kontrako intentzioarekin: ez pentsatzera, ez hausnartzera. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
