General search
New search Place: "Alkiza" Year: 2022Refine your search
Found results: 1622
2022-07-16 Alegia Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Unai Mendizabal
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Erabakitzeko gaitasuna aldarrikatzen den zerbait da baina ez da beti norbere esku egoten. Donostiako Udalak ezingo omen du Loiolako kuartel militarra bota Vox-ek jarritako helegitearen harira. Udalaren asmoa kuartela bota eta 2.000 etxebizitza egitekoa zen. Orain ondaretzat jotzen omen dute leku hori. Zuek Loiolako bi gazte zarete. Unai etxe okupatu batean bizi dena eta Maialen unibertsitaterako kuartel horretan gertatua ikertzen ari den gaztea. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-07-16 Markina-Xemein Jaialdia [Bertsoa] / Maddalen Arzallus
[Extempore verse]Stanza name: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Exercise: Bakarka gaia-emanda Proposed topic: Duela gutxi futbolari bat sexu abusuengatik kartzelan sartu zuten. Gerora titular hau irakurri nuen nik. “La noche que arruinó la carrera de Santi Mina” [Santi Minaren ibilbidea suntsitu zuen gaua]. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-07-29 Garai Jaialdia [Bertsoa] / Iruri Altzerreka, Oihana Arana
[Extempore verse]Stanza name: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Laurogeita bost urteko alargun bi zarete. Harreman bat hastea erabaki duzue. Gaur afari bat egingo duzue zuen seme-alaba eta ilobei harremanaren berri emateko. Afaria prestatzen zabiltzate. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-07-29 Garai Jaialdia [Bertsoa] / Sarai Robles
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercise: Bakarka gaia-emanda Proposed topic: Uda zerbait bada, juerga sasoia da. Gehienok ezagutzen ditugu parrandaren alderdi onak. Baina gizartearen erdiak baino ez ditu ezagutzen juergaren alde txarrak edo ilunak. Zeintzuk dira juergaren alde txar horiek? Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-08-03 Etxarri-Aranatz Jaialdia [Bertsoa] / Oihana Iguaran, Iker Zubeldia
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Ur gutxi dagoela eta Etxarri-Aranatzeko Udalak duela aste batzuk ohar bat zabaldu zuen herrian. Bertan eskatzen zitzaigun herritarroi argi ibiltzeko ur kontsumoarekin. Zuk, Iker, muturreko erabakia hartu duzu: euria egin bitartean ez zara dutxatuko. Kalera irten zara eta hor ikusi duzu Oihana bere autoa garbitzen. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-08-03 Etxarri-Aranatz Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Eneko Lazkoz
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Aita-semeak zarete. Eneko semeak egunero egin du gaupasa, baita egunero eraman ere aitari txurro dozena erdi bat eta egunkaria. Lehen egunean Andoniri lasaitua eman zion; gaur Eneko semearekin hitz egitera dator. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-08-05 Gasteiz Jaialdia [Bertsoa] / Nerea Elustondo, Oihane Perea
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Aurten jaiei hasiera ematen dien suziria lanbide desberdinak dituzten 5 emakumek bota dute. Euretako batek zera zioen “Gizarte berri bat eraikitzen ari gara eta ondorioz jai berri batzuk, emakumea gizartea lekua hartzen doan seinale”. Baina gurean abuztuan, udan, oporrekin eta jaiekin lotuta, emakumearen jazarpen, eraso eta bortxaketa salaketa kopuru handia egoten da. Azken asteetan, baita bart gauean ere, ziztadak jaso dituzte emakumeek; emakumeek salaketa egin dute. Nolako jaiak eta gizartea behar ditugu? Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-08-15 Arantza Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Bakarka gaia-emanda Proposed topic: Aurten Bertsolari Txapelketa Nagusia jokatuko da. 80ko eta 90ko hamarkadetan olatuaren gailurrean ibili hintzen Sebastian. Hiru mikrofono ditiagu eta bakoitzetik bertso bana kantatzea eskatuko diat. Lehenengotik garai hura nola bizitu huen erranen diguk; bigarrengotik txapelketa eta bertso kideen lana nola bizi dituan kontatzeko eskatuko diat; eta hirugarrengotik, txapelketei buruz gazte bati zer aholku emango hiokeen. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-08-15 Arantza Jaialdia [Bertsoa] / Amaia Agirre, Sustrai Colina, Nerea Ibarzabal, Sebastian Lizaso
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Launaka gaia-emanda Proposed topic: 25 urte dira Arantza Rock jaialdia antolatzen hasi zirela Arantzan. Duela 25 urte Sebastianek eta Nereak elkar ezagutu zuten Arantzan. Bikotea osatu zuten baina apurtu ere egin zen bikotea. 25 urte pasatu eta gero topo egin duzue Arantzan. Baina oraingo Sebastian eta Nerea, Sustrai eta Amaia izanen dira. Lehengoa nola bizitu zenuten eta oraingo egoera nola bizi duzuen kantatu behar duzue. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-01-16 Azkaine Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Xumai Murua
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Saran bizi haiz Amets, eta askotan tokatu zaik entzutea azkaindarrak harroxkoak direla. Hala ote? Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-01-21 Elgoibar Berezia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Miren Amuriza, Onintza Enbeita
[Extempore verse]Stanza name: Seikoa, txikiaren moldekoa, 3 puntuz (hg) / Hiru puntukoa, txikiaren moldekoa (ip) Exercise: Hirunaka gaia-emanda Proposed topic: Lankideak zarete. Fabrika berean egiten duzue lan bertsolariak fabrikatzen. Gorputzeko atal guztiak egiten dituzue zuek. Nolakoak dira? Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-01-22 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Iker Zubeldia
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Guraso batek beti egiten ditu aurreikuspenak seme-alabak nolakoak izango diren. Zuek ama-semeak zarete. Maialen, nolakoa irudikatzen zenuen izango zela zure semea? 40 urte ditu eta, espektatibak bete al dira? Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-01-22 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Nerea Ibarzabal
[Extempore verse]Stanza name: Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip) Exercise: Bakarka gaia-emanda Proposed topic: Zuk jarri Nerea, pantailako argazkiari oin oharrak. (Movistar txirrindulari taldeko argazkia agertu da pantailan; bertan ageri dira eserita gizon eta emakume txirrindulariak. Gizonezkoek hankak zabal-zabalik dituztela, eta emakumeak, berriz, hankak itxita). Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-02-06 Etxarri-Aranatz Jaialdia [Bertsoa] / Oihana Iguaran, Eneko Lazkoz, Alaia Martin, Aitor Sarriegi, Julio Soto
[Extempore verse]Stanza name: Zortzikoa, handiaren moldekoa, 4 puntuz (hg) / Lau puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Exercise: Bosnaka gaia-emanda Proposed topic: Txinatarrek urte berria hasi dute: Tigrearen urtea. Zuek ze animaliarekin lotzen duzue 2022a? Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-02-11 Ordizia Lagun-artekoa [Bertsoa] / Nerea Ibarzabal, Iker Zubeldia
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Orain hilabete batzuk euskarari eta bertsolaritzari egindako ekarpenagatik eta Emaneurre taldearen iniziatibaz, Ordiziako Andra Mari kalean, tabernen aurrean, Lazkao Txikiren irudia edo murala egin zen. Baina, badakigu historiak bere bueltak dituela eta egin beharreko bueltak gainera, eta Ordiziako Koordinakunde Feministak eskaera egin du. Lazkao Txikiren irudia dagoen bezala, Nerearena ere aurreko paretan jartzeko. Irudi hori pareko horman jarriko dela pentsatuz, aurrez aurre jarriko ditugu Nerea eta Lazkao Txiki. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-02-12 Lasarte-Oria Berezia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Ane Labaka Mayoz, Maialen Lujanbio
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercise: Hirunaka gai-librean puntutan Proposed topic: Gai librean Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-02-19 Lezo Jaialdia [Bertsoa] / Onintza Enbeita, Oihana Iguaran
[Extempore verse]Stanza name: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Oihana musikaria zara. Kantatzen duzu, Youtubera igotzen dituzu kantuak, badituzu jarraitzaileak... Baina zure lanarengatik oso utzia duzu hori. Ez duzu denborarik zure pasioa aurrera eramateko. Ordenagailutik begia kendu ezinik zaude, bi metrotara Onintza gitarra duzula. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-02-20 Zornotza Berezia [Bertsoa] / Anjel Mari Peñagarikano, Jone Uria Albizuri
[Extempore verse]Stanza name: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Eli Ibarra izango zara zu, Jone, eta Erika Vazquez Anjel Mari. Athleticen partida gehien jokatu duten neska zen orain arte Eli Ibarra, eta Erika Vazquezek lortu du errekor hori gainditzea. San Mamesen elkartu zarete Erikaren omenaldian. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-03-05 Baigorri Berezia [Bertsoa] / Patxi Iriart, Mizel Mateo
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gai-librean Proposed topic: Gai librean Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-03-05 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Saioa Alkaiza
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercise: Bakarka gaia-emanda Proposed topic: Hemen ikusten duzuen obra hau, Mari Puri Herreroren Sobresalto a los campistas da. Euskal Herriko bilduma publiko guztietan lanak dituen arren eta izen ezaguneko artista izanda ere, aurten ospatzen da Mari Puri Herrerok museo batean egindako azken banakako erakusketaren hogeita hamabosgarren urtemuga. Hain zuzen ere, 1986an egin zuen Bilboko Arte Ederretako Museoan. Euskal artearen berrikuspen historikoa behar dela aldarrikatzen da. Birpentsatu egin behar dira museoetako erakusketak. Programazioa berrikusi egin behar da. Zergatik ez egin Txillidaren ordez Mari Puri Herreroren obrak erakutsiko dituen erakusketa bat? Zu amarekin etorri zara gaurko erakusketa ikustera. Zure ama etxean gogoratzen duzu umetatik margotzen. Beti arteaz interesatuta eta denbora tarte bat zuen bakoitzean, pintzelarekin hara eta hona ideiak hartuz, margotuz. Eta berak izan zuen erakusketaren berri eta esan zizun “Saioa joango gara? Lagunduko didazu? Ikusiko dugu?” Eta sartu zarete erakusketan eta badaramazue 40 minutu. Zu pixka bat nekatu zara eta eseri zara ertz batean eta zure amak obraz obra, ertzez ertz, testuz testu, jarraitzen du erakusketa ikusten. Eta hortxe zaude zu apur bat nekatuta, ertz batean eserita, zure amari begira. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa