General search
New search Name of person: Enbeita, Onintza Search terms: BapateanRefine your search
Found results: 58
2023-09-29 Loiu Jaialdia [Bertsoa] / Onintza Enbeita, Xabi Paya
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Antza denez euskaldunek oporretara joateko Grezia aukeratzen dute. Eta datuen arabera, munduan larrutan gehien egiten den lurraldea Grezia ei da. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2018-04-26 Donostia Berezia [Bertsoa] / Miren Artetxe, Onintza Enbeita
[Extempore verse]Stanza name: Kopla handia Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Miren, jarri esku-ohe honetan etzanda eta Onintza zu aldamenean zutik. Oraintxe galdetu diozu: “Prest zaude depilatzen hasteko?” (Bata etzanda eta bestea alboan zutik daudela kantatzen dute). Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-05-22 Markina-Xemein Jaialdia [Bertsoa] / Iruri Altzerreka, Miren Amuriza, Janire Arrizabalaga, Onintza Enbeita, Aissa Intxausti, Enare Muniategi
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Seinaka gaia-emanda Proposed topic: Nola aldatu zuen esperientzia bertsolaritzan hasi zinetenetik hona? Elkartzeak gauza onak eta txarrak ditu. Zer da zuentzat elkartzea? Zer da elkar topatzea? Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2023-06-17 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Onintza Enbeita
[Extempore verse]Stanza name: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Cervantesek esango lukeen moduan, bada Araban haren izena gogoratu nahi ez dudan herri bat. Arabako herri batean, preseski, Uxue alkategaia zara eta alkate izateko aukera guztiak dituzu. Baina zure buruzagiak, Onintzak, deitu dizu tongo egiteko eta zure kandidatura ez aurkezteko esanez; horrela, zure arerioa den kandidatuari alkate izaten utziz. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2023-05-19 Leitza Sariketa [Bertsoa] / Eneko Araiztegi "Korta", Onintza Enbeita, Aratz Igartzabal Bidegain "Potto", Agin Laburu, Etxahun Lekue, Millan Telleria
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Seinaka gaia-emanda Proposed topic: Zuen egunerokoan kartera gainean daramazue beti. Ohiko gauzak dituzue bertan. Halere, badakigu zerbait berezia, ohikoa ez dena, ere badaramazuela. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2019-07-16 Markina-Xemein Jaialdia [Bertsoa] / Onintza Enbeita, Nahikari Gabilondo, Lander Ibarluzea "Aitxulua", Aitor Mendiluze
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Launaka gaia-emanda Proposed topic: Jaiak ikusten ari zarete. Horretan zarete zale. Jarri terraza baten, gauzak ondo ikusten diren leku baten, eta begiratu Karmenetan Markinan zer pasatzen den. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2019-10-24 Gasteiz Jaialdia [Bertsoa] / Onintza Enbeita, Maialen Lujanbio
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Proposed topic: Harriak zarete. Onintza, ume palestinar batek eskutan duen harria zara eta, zu, Maialen, soldadu israeldar batek botatik atera berri duen harri-txintxarra Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-05-22 Markina-Xemein Jaialdia [Bertsoa] / Onintza Enbeita, Aissa Intxausti, Enare Muniategi
[Extempore verse]Stanza name: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Exercise: Hirunaka gaia-emanda Proposed topic: Gaur belaunaldikotasuna agerian da hemen. Zuek hiruok urte desberdinetan jaiotakoak zarete, belaunaldi desberdinketakoak. Zuen belaunaldian kokatuta, zer eskertzen diezue aurrekoei? Zer eskatu hurrengoari? Eta zuek belaunaldi moduan zer duzue eskaintzeko? Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-01-21 Elgoibar Berezia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Miren Amuriza, Onintza Enbeita
[Extempore verse]Stanza name: Seikoa, txikiaren moldekoa, 3 puntuz (hg) / Hiru puntukoa, txikiaren moldekoa (ip) Exercise: Hirunaka gaia-emanda Proposed topic: Lankideak zarete. Fabrika berean egiten duzue lan bertsolariak fabrikatzen. Gorputzeko atal guztiak egiten dituzue zuek. Nolakoak dira? Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2020-09-09 Atarrabia Berezia [Bertsoa] / Onintza Enbeita, Irati Majuelo
[Extempore verse]
Stanza name:
Zortziko berdina, 4 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Lau puntuko berdina, 16 silabaz (ip)
Exercise:
Binaka gaia-emanda
Proposed topic:
Onintza, duela 60 urte baserrira ezkondu zinen. Bizitza osoan zure senarraren gurasoak ez bazen, zure senarraren osaba, zure senar defuntua, gero zuen seme-alabak, zaintzen aritu izan zara. Gainera, baratza landu eta ganadua gobernatzen. Gaur zure seme-alabek zaintzarako eta konpainiarako ondoan jarri dizuten neska gazteari halaxe esan diozu: “Irati, badakizu zer? Nire etxekoek uste dutena baino askoz hobeto nago, baina nazkatu naiz beste denak zaintzen
eta trukean muturrak ikusten. Nahiago ohean irratia entzuten besteen purrustadak aguantatzen baino. Zuk ez esan inori, baina gaur bazkaltzera kanpora joango gara. Ireki armarioa eta aspaldi jantzi ez dudan soineko urdina hurbilduko didazu mesedez?
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2018-04-26 Donostia Berezia [Bertsoa] / Onintza Enbeita, Oihana Iguaran
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko berdina, 4 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Lau puntuko berdina, 16 silabaz (ip) Proposed topic: Ametsak eta ilusioak gainezka dituzuen hamasei urteko bi neska gazte zarete, Baina Onintza Euskal Herrian jaio zen eta Oihana Saharan. Zuen etorkizunari buruz hizketan hasi zarete. Izan hizkuntza, hezkuntza, ezkontza... Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-07-04 Muxika Berezia [Bertsoa] / Onintza Enbeita, Nerea Ibarzabal
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Zuek biok bertso eskola kideak izan zineten nerabetan. Zuk Onintza txapelketak irabazi zenituen eta lortu zenuen besteen begietara bertsolari izatea. Zuk Nerea utzi egin zenuen Onintzak lehen txapela irabazi zuen urtean. Oraindik lagunak zarete. Are, bera da askotan txapelketako saioetara eramaten eta laguntzen dizuna. Aurtengo Euskal Herriko Eskolartekoan, Haira Aizpurua txapeldunak eta kantukide zuen June Aiestaranek erdi bana kantatu zuten txapeldunaren agurra. Gaur kafea hartzerakoan bideoa erakutsi dizu Nereak eta “Belaunaldi batzuk lehenago jaio izan bagina” elkarrizketa hasi du Nereak. Orain arte elkarri aitortu gabeak kontatzen hasi zarete. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2019-10-27 Gernika-Lumo Berezia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Onintza Enbeita
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Egia da, atzeko seiei begiratuz gero, seguruenik ia denen etxeetan Jon Lopategik deituko balu esanaz euren semea edo alaba bertsotan hasteko ahalegina egingo duela eta entrenatzen joango dela, gehienetan pentsatzen dut jakingo zutela Jon Lopategi nor den. Gurean ez. Gurera behin deitu zuen Juan Lopategi izeneko batek, eta Mari Carmenek hartu zuen. Juanek azaldu zion Fredik bertsotan egiteko talentua zuela eta Kanpantxu deituriko leku batera joan behar zela. Mari Carmenek ordurako Frediri matrikula ordaindua zion, American School-en uda pasatzeko. Zuek ez zarete izango Mari Carmen eta Jon Lopategi. Beno, Amets, zu Jon Lopategi izango zara. Zu, Onintza, Jon Lopategi eta bertso mundua ezagutzen ez duen ama bat. Jonek deituko dizu esanaz zure seme edo alaba bertsotarako itzela dela, baina zuk ez dakizu zer den hori, eta ez daukazu garbi hori ona denik zure semearentzat. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2019-10-27 Gernika-Lumo Berezia [Bertsoa] / Onintza Enbeita, Etxahun Lekue, Fredi Paia, Jone Uria Albizuri
[Extempore verse]Stanza name: Lauko handia (hg) / Bi puntuko handia (ip) Exercise: Launaka gaia-emanda Proposed topic: Frediri Jon Lopategik oparitutako txirula ekartzeko eskatu diot. Zuk Lopategirena egingo duzu Fredi, eta ez dizuet gairik ipiniko. Honezkero ez badago dena esanda, oraintxe duzue aukera esateko. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2017-03-10 Usurbil Berezia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Onintza Enbeita, Ane Labaka Mayoz
[Extempore verse]
Stanza name:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Exercise:
Hirunaka gaia-emanda
Proposed topic:
Onintzak Berria egunkarian argitaratu duen iritzi artikulu baten zatia irakurriko dizuet:
“Eta ni bizitza guztian titiak kokatu ezinik. Hamabi urterako handiegiak ziren. Hogeita birekin erortzen hasi ziren grabitatea deitzen dioten zera nazkagarri horren erruz. Harrezkero sujetadoreetan gastatu dudanarekin, telebistako platorako nire neurriko mahaia erraz erosiko nuke. Hamasei urterekin, bertsotan paparra aterata kantatu behar dela esaten ziguten, eta nik ezin gehiago atera berez hain aterata zegoena. Hogeita seirekin Hitzetik Hortzerako irudietan txapelketako logoa baino gehiago nire titiak ikusten zirela esan zidaten. Ez dakit inoiz hain zapalduta sentitu naizen”.
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-03-09 Ermua Berezia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Onintza Enbeita
[Extempore verse]
Stanza name:
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Exercise:
Binaka gaia-emanda
Proposed topic:
Zuek biok trenean zoazte. Ez duzue elkar ezagutzen, baina elkarren aldamenean eserita zoazte. Erabat isilik orain arte, eta bat-batean Uxueri asperdura eta jakin-mina biak batera sartu zaizkio, eta aldamenean eserita daukan Onintzari galdezka hastea pentsatu du. Ondoan jarri eta, "Onintza", esan dizu "Zer, lanetik?", eta Onintzak "Zuri zer inporta zaizu?"; eta jarraitu du: "Bai eguraldi ona, giro ona", eta Onintzak "Bai, zu hizketan hasi arte bai!". Hori izan da hasiera. Gustura entzungo genuke jarraipena.
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2017-02-05 Amurrio Jaialdia [Bertsoa] / Oihana Bartra, Onintza Enbeita, Unai Iturriaga, Izar Mendiguren, Oihane Perea, Iñaki Viñaspre
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Seinaka gaia-emanda batek besteei Proposed topic: Aste honetan bost animalia berri deskubritu dira eta hori egin duena Oihana izan da. Berak azalduko digu. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2016-04-21 Gasteiz Jaialdia [Bertsoa] / Onintza Enbeita, Arkaitz Estiballes, Maialen Lujanbio, Jon Maia, Oihane Perea, Iñaki Viñaspre
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Seinaka gaia-emanda Proposed topic: “Gaztetxea guztion etxea da”. Hori izan zen orain dela urte batzuk Gaztetxeak egin zuen kanpaina. Gau batean ehunka iratxo agertu ziren Gasteizko hainbat puntu ezberdinetan. Orain berriro agertu behar zarete Gasteizko puntu ezberdinetan. Non eta zergatik aukeratu duzue puntu hori? Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa