Búsqueda general
Nueva búsqueda ileordea": Tipo de actuación : JaialdiaConcretar búsqueda
Resultados: 10169
2024-04-19 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Hamabiko ertaina (hg) / Sei puntuko ertaina (ip) Ejercicio: Bakarka gaia-emanda Tema propuesto: "Horra zer den gure Donostia” dio gure kantu ezagun batek. Eta zuretzat, zer da Donostia? Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-05-21 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Aissa Intxausti, Sarai Robles
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Alaine Agirreren aipu bat horra: “Gaur egun ikasleek lehenago ikasten dute fotosintesia zer den klitoria baino”. Pertsona bat eta bere klitoria zarete, gaur topatu zarete lehenengoz; Sarai, pertsona eta Aissa bere klitoria. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-06-07 Amasa-Villabona Jaialdia [Bertsoa] / Nerea Ibarzabal, Oihana Iguaran, Alaia Martin
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Lauko handia (hg) / Bi puntuko handia (ip) Tema propuesto: Maria Angeles Quintanak, Subijanako langile izanak, kontatzen zuen astero ordaintzen zitzaiela. Sobre marroi batean jasotzen omen zuten asteko jornala. Eta sobrearen gainazalean adierazten omen zitzaien jornala soilik zen edo ordu estrak ere hor sartuta zeuden. Sobrea hartu, eta etxera iritsi orduko amari ematen omen zioten, eurentzat xentimo bakar bat ere hartu gabe. Baina ondo gogoan du Mari Angelesek ezkontza bidaiatik etorri ondorengo lehenengo soldata. Nola ahaztu! A ze poza, amari eman beharrik ez sobre marroi hura. Lehenengo aldiz, berarentzat zen dirua. Zuek hiru neska zarete. Hiru emakume. Era berean elkarren lagun ere bai. Bakoitza bere bikotekidearekin bizi zarete, baina bakoitzak zuen elkarbizitza modu batera duzue antolatuta arlo ekonomikoari dagokionez. Zuk, Alaia, zure bikotearekin erdibana duzu kontu korrontea; irabazten duzuen guztia kontu bakar batera doa. Zuk, Nerea, hasieratik izan zenuen argi bakoitzak bere kontua izango zuela. Zuek, Oihana, hiru kontu dituzue. Zuk zurea, zure bikotekideak berea, eta hirugarren kontu bat bion izenean, gastu partekatuetarako. Hilabete hasiera da, badator uda, eta lagunartean, taberna bateko terrazan zaudetela, gaia atera eta aho bizarrik gabe ari zarete hizketan. Izan ere, aukera bakoitzari ikusten dizkiozue argi-ilunak. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-06-16 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Unai Mendizabal
[Verso improvisado]
Nombre de la estrofa:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Ejercicio:
Bakarka lehen puntua-emanda
Tema propuesto:
Irakasle haugu eta horren harira puntu batzuk:
Puntua: Hogeita piko ume / gela bakarrean
Puntua: Bakoitzak bere etxetik / dakarren motxila
Puntua: Nekagarria bezain / gozagarri ote?
Puntua: Hasteko zein egun duk / denetan zailena?
Puntua: Antz ematen al zaiek / kurtso amaiera?
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-06-28 Doneztebe (N) Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Julio Soto
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Gaur LGTBIQ+ harrotasun eguna da. Askotariko errealitate eta identitateen ikusgarritasunean aurrerapausoak ematen diren arren, hemen, Donezteben, bi pankarta erre zituzten jarritako egunean; Arizkun Rocken duela hilabete, kontrako pintada batzuk egin zituzten… Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-06-29 Lasarte-Oria Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Lierni Rekondo
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Amona bilobak zarete. Zu Lierni ez zara fededuna, baina amona bai. Amonak dio zuk ere izango duzula zerbaitetan sinisteko premia. Sanpedrotan, udaleko ordezkari eta agintariekin batera, meza nagusia sakratua izaten da zuen etxean. Amonak, zurekin joan nahi izaten du. Egoerak barregura ematen dizu Lierni, ezin duzu isilik egon eta amona haserretu egiten da. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-06-29 Lasarte-Oria Jaialdia [Bertsoa] / Ane Labaka Mayoz, Lierni Rekondo
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Lourdes Iriondoren kantu batek dio: “Isilik daude harriak, isilik isilik berriz gauzak udazkenean”. Jokoan da Gipuzkoako txapelketa. Kanporaketa batzuk jokatu dira eta bertsolari batzuk isiltzera kondenatuta geratu dira. Horietako bat zara zu Lierni. Beste kolpe bat, isilune bat, beste eten bat… Ane zu oraindik isilik zaude. Aurre-sailkatuta zaude eta udazkenean helduko diozu txapelketari. Elkarrekin trago bat hartzen ari zaretela gaia atera duzue mahai gainera. Hainbeste isiltasun…Eta hainbeste hizketa gai sortzen dituen ditxosozko txapelketak. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-06-30 Usurbil Jaialdia [Bertsoa] / Xabat Galletebeitia, Beñat Gaztelumendi
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Beñat aita eta Xabat semea zarete. Aita osasunez eskas dabilela eta bere etxera joaten zara Xabat laguntzera. Oso festa zale izan zarete beti, herritar sutsu, baina aurten ezin atera. Bata gaixo, bestea zaintzen. Usurbilgo festak dira eta etxean zaudete, telebista jarrita eta kaleko zarata entzuten da. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-06-30 Usurbil Jaialdia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Beñat Gaztelumendi
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Herri berekoak, kuadrillakoak zarete. Baina bakoitzak bere bidea egin du. Beñat, zu beti herri bueltan. Zuk, Uxue, beste ardura batzuk izan dituzu, ikasketak, oposaketak, familia, umeak… Baina azkenean heldu da berriro zuretzat Beñatekin elkartzeko unea. Deitu eta esan zenion: “Aurten festetan bazterrak erreko ditugu. Plaza eman didate, banatu naiz, zaintza partekatuta daukat… asteburua libre daukat”. Eta horrela elkartu zarete; Beñat sekula utzi gabeko lekuan, eta Uxue, hamar urte eta gero inguratu da. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-07-07 Lesaka Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Kattin Madariaga Apaolaza
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Herri txikietako egoera ez da erraza izaten. Gazte anitzek herritik joan behar izaten dute ikastera edo lanera; hori izan da Kattin zure egoera, kanpora joan behar izan duzu lan bila. Lesakara tarteka bueltatzen zara, ez nahi bezainbertze. Kattin, ez zenuen uste San Ferminetan Lesakara itzultzeko aukera edukiko zenuenik, baina bueltatu zara sorpresaz. Uste zenuen denek pozez hartuko zintuztela sorpresa horrekin, baina, Maialen ama, ez da hainbertze harritu San Ferminetan itzuli zarela ikusita. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-07-27 Arano Jaialdia [Bertsoa] / Maider Arregi Markuleta, Joanes Illarregi, Agin Laburu
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Seiko txikia (hg) / Hiru puntuko txikia (ip) Ejercicio: Hirunaka gaia-emanda Tema propuesto: Sustraik kontatu dizue bere bidaia. Bi orduz isil-isilik egon zarete. Sustraik alde egin du eta minutu pare batez ez duzue hitzik egin. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-08-05 Gasteiz Jaialdia [Bertsoa] / Aroa Arrizubieta, Unai Iturriaga
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Hurrengo gaia Zaballako espetxetik helarazi diguten eskutitz bat da: “Aupa lagunak! Hauxe duzue Zaballatik biok kantatzeko bidalitako gaia: Zaballako bertso eskolan egon zarete duela ez asko. Badakigu bertan trebatu eta gauza on asko ikasi dituzuela. Kanta iezaiezue entzuleei zer ikasi duzuen Zaballako meriendetan. Besarkada handi bana guztiei eta ondo pasa jaiak. Zaballako bertso eskolako kideak.”. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-08-07 Etxarri-Aranatz Jaialdia [Bertsoa] / Miren Artetxe, Aitor Sarriegi
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Ez dakit nik gero eta droga gehiago kontsumitzen den, garai batean zenbat kontsumitzen zen, eta orain… Batzuek diote drogak normalizatu behar direla, beste batzuek oso arriskutsuak direla… Ariko al zarete drogei buruz hizketan? Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-08-15 Gernika-Lumo Jaialdia [Bertsoa] / Alaia Martin
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Hamalauko berdina, 7 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zazpi puntuko berdina 16 silabaz (ip) Ejercicio: Bakarka gaia-emanda Tema propuesto: 20 urte egon zara kartzelan; urteetan sakabanatuta eta dispertsatuta, azken biak Euskal Herrian. Azken hilabeteetan erdi-askatasunean eroan duzun pultsera uztera joan zara gaur Basauriko kartzelara. Zigorra amaitu duzu; azken egunera arte eduki zaituzte. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-08-29 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Nerea Elustondo, Oihana Iguaran, Jon Maia
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Kopla handia Ejercicio: Hirunaka gaia-emanda Tema propuesto: Udaro Donostiako Udalak turismo kanpaina bat egin nahi izaten du zein baino zein lema hobea asmatu eta ahal den turista gehiena erakarri nahian. Aurten agentzia bati esan beharrean, bertsolariei enkargatzea pentsatu dute. Eta hiru bertsolari hauei eskatu die Udalak turismo kanpaina berrirako lelo proposamenak egiteko. Elkarrekin bildu zarete eta pentsatu duzue, turistak erakartzeko ez, uxatzeko leloak egin behar dituzuela. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-09-01 Plentzia Jaialdia [Bertsoa] / Aroa Arrizubieta, Julio Soto
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Julio, aspaldi ari zara saltzaile jazarleen deiak jasotzen. Erantzuterakoan gozoa eta adeitsua izan zara beti, baina pazientzia agortzear duzu. Ordu txikietan ere hortxe, telefonoak dar-dar, kontuak saltzen eta eskaintzen. Berriro ere jo du telefonoak, Aroa komertziala duzu beste aldean. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-09-01 Plentzia Jaialdia [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Ejercicio: Bakarka gaia-emanda Tema propuesto: Ogasunak ere dena kontrolatu nahi, eta aurten hasi da zenbait tokitan txosna eta herrietako jaietako ekonomia kontrolatu nahian. Gasteizen herriko txosnei Ticket bai sistema ezarri nahi izan die, eta hurrengo urtean helduko omen da Bizkaia eta Gipuzkoara. Beñat, ticket bai ala ticket ez? Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-09-13 Alkiza Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Maialen Lujanbio
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Maialen, arropa eta oinetako denda bateko langilea zaitugu. Gaur atetik, ezagutzen ez duzun bezero bat sartu da, Andoni, eta sartu orduko hasi zaizu bere historia kontatzen. Bertsolaria dela, saio batetan oholtza batetik erori eta humeroa hautsi duela eta oinetako eta arropa erosoa behar dituela. Gauza jakina da, bistakoa, zergatik. Atera dizkiozu bata eta bestea. Jantzi, erantzi, probatu. Hau bai, hau ez, hau izan liteke. Ordu bete dagoeneko. Zer moduz doa? Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-09-15 Galdakao Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Nerea Ibarzabal
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Zuek biok bikotea zarete eta Sustraik ingurugiroarekiko ardura handia dauka. Nerea, zuk esaten zenion ez zela ideia ona, baina auto elektrikoa erosi zuen maiatzean. Abuztuan gaude eta urtero bezala, Cadizera, Conilera, bidaiatu behar zenuten. Goizean atera zarete etxetik. Hamasei ordu pasa dira eta laugarren geldialdia egin duzue Sevilla parean, autoa kargatzeko. Nerea, ezin duzu gehiago. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-09-27 Loiu Jaialdia [Bertsoa] / Aitor Etxebarriazarraga
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Ejercicio: Bakarka gaia-emanda Tema propuesto: Lauroetan kantatzea ez da erraza. Froga bat pasa behar duzu. Adibidez Frediri asko kosta zitzaion froga hau pasatzea. Kontua da zuk nahi duzun doinu eta neurrian hasiko zarela kantatzen. Publiko artean bertso jakitun bat dago eta berak txintxarri bat dauka, arran bat. Uste duenean ondo egin duzula jo egingo du. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
