Búsqueda general
Nueva búsqueda ileordea": Año: 2024Concretar búsqueda
Resultados: 1459
2024-07-04 Muxika Berezia [Bertsoa] / Onintza Enbeita, Nerea Ibarzabal
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Zuek biok bertso eskola kideak izan zineten nerabetan. Zuk Onintza txapelketak irabazi zenituen eta lortu zenuen besteen begietara bertsolari izatea. Zuk Nerea utzi egin zenuen Onintzak lehen txapela irabazi zuen urtean. Oraindik lagunak zarete. Are, bera da askotan txapelketako saioetara eramaten eta laguntzen dizuna. Aurtengo Euskal Herriko Eskolartekoan, Haira Aizpurua txapeldunak eta kantukide zuen June Aiestaranek erdi bana kantatu zuten txapeldunaren agurra. Gaur kafea hartzerakoan bideoa erakutsi dizu Nereak eta “Belaunaldi batzuk lehenago jaio izan bagina” elkarrizketa hasi du Nereak. Orain arte elkarri aitortu gabeak kontatzen hasi zarete. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-07-04 Muxika Berezia [Bertsoa] / Nerea Ibarzabal
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip) Ejercicio: Bakarka gaia-emanda Tema propuesto: Literatura oro har, eta poesia bereziki, tristurarekin lotzen da, nostalgiarekin. Eta nik kontrakoa eskatuko dizut. Deskribatuko al dizkiguzu poema baterako modukoak diren une zoriontsuak? Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-07-07 Lesaka Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Kattin Madariaga Apaolaza
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Herri txikietako egoera ez da erraza izaten. Gazte anitzek herritik joan behar izaten dute ikastera edo lanera; hori izan da Kattin zure egoera, kanpora joan behar izan duzu lan bila. Lesakara tarteka bueltatzen zara, ez nahi bezainbertze. Kattin, ez zenuen uste San Ferminetan Lesakara itzultzeko aukera edukiko zenuenik, baina bueltatu zara sorpresaz. Uste zenuen denek pozez hartuko zintuztela sorpresa horrekin, baina, Maialen ama, ez da hainbertze harritu San Ferminetan itzuli zarela ikusita. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-07-18 Zornotza Plaza librea [Bertsoa] / Miren Amuriza, Igor Elortza
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gai-librean Tema propuesto: Gai librean Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-07-27 Arano Jaialdia [Bertsoa] / Maider Arregi Markuleta, Joanes Illarregi, Agin Laburu
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Seiko txikia (hg) / Hiru puntuko txikia (ip) Ejercicio: Hirunaka gaia-emanda Tema propuesto: Sustraik kontatu dizue bere bidaia. Bi orduz isil-isilik egon zarete. Sustraik alde egin du eta minutu pare batez ez duzue hitzik egin. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-08-05 Gasteiz Jaialdia [Bertsoa] / Aroa Arrizubieta, Unai Iturriaga
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Hurrengo gaia Zaballako espetxetik helarazi diguten eskutitz bat da: “Aupa lagunak! Hauxe duzue Zaballatik biok kantatzeko bidalitako gaia: Zaballako bertso eskolan egon zarete duela ez asko. Badakigu bertan trebatu eta gauza on asko ikasi dituzuela. Kanta iezaiezue entzuleei zer ikasi duzuen Zaballako meriendetan. Besarkada handi bana guztiei eta ondo pasa jaiak. Zaballako bertso eskolako kideak.”. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-08-07 Etxarri-Aranatz Jaialdia [Bertsoa] / Miren Artetxe, Aitor Sarriegi
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Ez dakit nik gero eta droga gehiago kontsumitzen den, garai batean zenbat kontsumitzen zen, eta orain… Batzuek diote drogak normalizatu behar direla, beste batzuek oso arriskutsuak direla… Ariko al zarete drogei buruz hizketan? Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-08-15 Gernika-Lumo Jaialdia [Bertsoa] / Alaia Martin
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Hamalauko berdina, 7 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zazpi puntuko berdina 16 silabaz (ip) Ejercicio: Bakarka gaia-emanda Tema propuesto: 20 urte egon zara kartzelan; urteetan sakabanatuta eta dispertsatuta, azken biak Euskal Herrian. Azken hilabeteetan erdi-askatasunean eroan duzun pultsera uztera joan zara gaur Basauriko kartzelara. Zigorra amaitu duzu; azken egunera arte eduki zaituzte. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-08-29 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Nerea Elustondo, Oihana Iguaran, Jon Maia
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Kopla handia Ejercicio: Hirunaka gaia-emanda Tema propuesto: Udaro Donostiako Udalak turismo kanpaina bat egin nahi izaten du zein baino zein lema hobea asmatu eta ahal den turista gehiena erakarri nahian. Aurten agentzia bati esan beharrean, bertsolariei enkargatzea pentsatu dute. Eta hiru bertsolari hauei eskatu die Udalak turismo kanpaina berrirako lelo proposamenak egiteko. Elkarrekin bildu zarete eta pentsatu duzue, turistak erakartzeko ez, uxatzeko leloak egin behar dituzuela. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-08-31 Hernani Lagun-artekoa [Bertsoa] / Eneko Araiztegi "Korta", Nerea Elustondo
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Belaunaldi desberdinetakoak izan arren gauza jakina da eskolako patioan futbolean ari ez ziren mutilak ez zirela ondo ikusiak. Nor izatekotan, lagun artean estatus bat irabaztekotan futbolean aritu behar izaten zuten, eta gainera onena izan edo ona gutxienez. Aldatu ote dira gauzak ordutik? Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-08-31 Hernani Lagun-artekoa [Bertsoa] / Nerea Elustondo, Ekhiñe Zapiain Arlegi
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Gaur bertan abuztua agurtu eta bihar hasiko zaigu iraila; hau izaten da askorenetzat hasieren hilabetea. Ikasturte berri baten hasiera izango da, baina zuentzat zeren hasiera markatuko du irailak? Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-12-14 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Aner Peritz Manterola, Andoni Rekondo Izagirre
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortzikoa, handiaren moldekoa, 5 puntuz (hg) / Bost puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Adiskideak zarete, eta jubilatuta zaudete biok. Biloba txikiak dauzkazue. Zuk, Andoni, haiek zaintzen pasatzen duzu eguna. Anerrek ez. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-12-14 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Nerea Elustondo, Oihana Iguaran
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Suhiltzaileak zarete. Zu, Nerea, etengabe ahalegintzen zara zure lanarekin zerikusia duten ikastaroak egiten zure denbora librean; Oihanak ez du ikastarorik egiten behartuta ez bada. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-12-14 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi, Alaia Martin
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Zuek biok lokal berean ensaiatzen duzue bakoitzak bere antzerki-taldearekin. Beñat, Alaiaren taldeak ensaiatu badu lehenago, beti dena hankaz gora topatzen duzu. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-12-14 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Eneritz Artetxe Eizagirre, Ane Labaka Mayoz
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Bikotea zarete. Eneritz, etxe berria erosi duzue, eta, badaezpada, Aneren gurasoei giltzen kopia bat eman zenieten larrialdietarako. Orain, Aneren gurasoak edozein momentutan sartzen dira etxera. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-12-14 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Nerea Elustondo, Aner Peritz Manterola
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Lagunak zarete. Herriko merkatariek gabonetako saskia zozketatzen dute. Zuk, Aner, dozena bat txartel erosi zenituen, eta haietako bat Nereari oparitu zenion. Berari tokatu zaio saskia. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-12-14 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Oihana Iguaran, Andoni Rekondo Izagirre
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Kuadrillakoak zarete. Oihana, elkarrekin jatetxeren batean otordua egiten duzuen aldiro, Andonik kexa ugari izaten ditu. Gaur ere, otordua hasi orduko, protestan ari da. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-12-14 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Ane Labaka Mayoz
[Verso improvisado]
Nombre de la estrofa:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Ejercicio:
Bakarka lehen puntua-emanda
Tema propuesto:
Gaia: Lehiakortasuna
Puntua: Arlo askotan dago / lehiakortasuna
Puntua: Lehiak berez ez dauka / zertan izan txarra
Puntua: Gaur ez geundeke hemen / lehiarik ezean
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-12-14 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi
[Verso improvisado]
Nombre de la estrofa:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Ejercicio:
Bakarka lehen puntua-emanda
Tema propuesto:
Gaia: Bakardadea
Puntua: Bakardadea ez da / beti hautatua
Puntua: Jendez inguratu ta / bakarrik sentitu
Puntua: Noizbait jardun al zara / bakardade bila?
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-12-14 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Alaia Martin
[Verso improvisado]
Nombre de la estrofa:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Ejercicio:
Bakarka lehen puntua-emanda
Tema propuesto:
Gaia: Etxeko lanak
Puntua: Nola moldatzen zara / etxeko lanetan?
Puntua: Emakumeen lana / zen iraganean
Puntua: Ezkutuko lan hori / ordaindu ezkero
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
