Búsqueda general
Nueva búsqueda Canto improvisado: "Reggae (Toasting)" Persona: Martin, AlaiaConcretar búsqueda
Resultados: 1690
2017-09-16 Altzo Jaialdia [Bertsoa] / Alaia Martin
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Ejercicio: Bakarka gaia-emanda Tema propuesto: Mugaz ari gara eta askotan muga izan daiteke zubia. Alaia, zuk egiten duzu irratian Artzen Letonarekin batera Zubia izeneko irrati saio bat. Zubiak hitza, esan izan duzue, “zu” eta “biak”en batura izan daitekeela. Banatuta dauden zein “zu” eta “biak” batu nahi lituzke Alaiak? Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2017-09-16 Altzo Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Iñigo Gorostarzu "Etxorde", Maialen Lujanbio, Alaia Martin, Julio Soto
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Bederatzikoa, handiaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Tema propuesto: Badator Euskal Herriko Txapelketa. Amets, txapela zure etxean dago. Atzeko lau hauek saiatu dira egun ezberdinetan zure etxera joan eta zurea den txapela lapurtzen. Baina denak harrapatu dituzu. Kontaiguzu bakoitza zertan eta nola harrapatu zenuen. Eta Ametsen bertsioa entzuten hasita, beste aldeko bertsioa ere konta ezazue segidan. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2017-07-25 Elizondo Jaialdia [Bertsoa] / Alaia Martin, Julio Soto
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Julio, Alaiaren seme nerabea zara. Gaur parrandara atera da eta hitzordutakoan, goizeko lauretan, Alaia, ama, joan zara autoan bere bila. Bueltakoan alkoholemian geratu eta positibo eman duzu Alaia. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2017-07-31 Altzo Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Alaia Martin, Anjel Mari Peñagarikano
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Hirunaka gaia-emanda Tema propuesto: Andoni Egañaren bi aurpegi dira Alaia eta Anjel Mari. Aurpegi ezkorra Peñagarikano eta baikorra Martin. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2017-01-15 Zeanuri Jaialdia [Bertsoa] / Alaia Martin
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Hamalauko berdina, 7 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zazpi puntuko berdina 16 silabaz (ip) Ejercicio: Bakarka gaia-emanda Tema propuesto: Aspaldi igarri duzue etxean amaren burua ez doala ondo. Medikuarekin egon zarete eta esan dizuete alzheimerra daukala. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2017-02-11 Lezo Jaialdia [Bertsoa] / Alaia Martin, Aitor Mendiluze
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Zuk, Aitor, egunero ikusten duzu zure semea oso berandu arte etxeko lanak egiten, ikasten, beti zerbait egiten. Eta gaur, nazkatuta, Alaia irakaslearengana joan zara Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2017-07-31 Altzo Jaialdia [Bertsoa] / Unai Agirre Goia, Amets Arzallus, Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, Alaia Martin, Anjel Mari Peñagarikano
[Verso improvisado]Tema propuesto: Txapelketa Nagusia hasten da, eta hemengo batzuek parte hartzen dute. Anjel Mari jarriko dugu parte hartuko duten horien prestaketa lanetan. Zuek moldatu. Eta ondoren Andonik emango du entrenamenduaren iritzi kritikoa. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2018-07-11 Getxo Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Unai Iturriaga, Jon Maia, Alaia Martin, Fredi Paia, Jone Uria Albizuri
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Ejercicio: Bosnaka gaia-emanda batek besteei Tema propuesto: Fredi, zu, sommelierra zara, eta atzeko bost ardo horiek dastatu behar dituzu. Deskriba itzazu, eta, zuek, ardook, zuengandik gehiegi edateak zer eragin dakarren azaldu. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2018-07-25 Elizondo Berezia [Bertsoa] / Alaia Martin, Egoitz Zelaia
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Alaiak atzo gauean esan zion Egoitzi: “Bihar joango gara bizikletan ibiltzera?” Alaiak ez zuen alarma jarri, eta Egoitz goizeko bederatzietan joan zaio tinbre-joka. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2018-11-25 Eibar Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Alaia Martin
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Lauko txikia (hg) / Bi puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Bi lagun zarete. Alaia pelma samarra dela pentsatzen du Maialenek, beti planak proposatzen, eta Maialen beti aitzakiak bilatzen. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2018-11-25 Eibar Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, Alaia Martin, Unai Mendizabal
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Launaka gaia-emanda batek besteei Tema propuesto: Andoni, supermerkatu bateko kutxazaina zara. Erosketak egiten dituzten bezeroen produktuak ikusi eta nolakoa den beren bizitza asmatuz jolasten duzu beti. Hiru bezero pasako zaizkizu kajatik. Zer erosiko duten esan eta gero zuk asmatu beharko duzu nolakoa den beraien bizitza. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2023-05-21 Portugalete Lagun-artekoa [Bertsoa] / Maddalen Arzallus, Alaia Martin
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Binaka gai-librean Tema propuesto: Gai librean Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2023-06-15 Zarautz Berezia [Bertsoa] / Miren Amuriza, Alaia Martin
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: [Iñaxi Etxabe eta Basarriren arteko bertsozko tirabirak aipatu ditu gai-emaileak]. Zuek irakaskuntzan, bertsolaritzan, komunikabideetan, lagun artean, gau giroan zer da sumatzen duzuena? Uste duzue lehengo mendeko inertziak eta erresistentziak baretu direla? Zein norabidetan goazela uste duzue? Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2023-08-15 Zizurkil Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, Alaia Martin, Unai Mendizabal, Iker Zubeldia
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Bederatzikoa, handiaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Ejercicio: Seinaka gaia-emanda besteak bati Tema propuesto: Etxebizitza alokatzea ez da ahuntzaren gauerdiko eztula. Galtzak bete lan jartzen dizkiete askotan etxea alokatu nahi duten horiei etxejabeek. Curriculuma, irabaziak eta gauza asko eskatzen dituzte etxejabeek etxea alokairuan uzterakoan. Ikerrek Zegamako etxea alokairuan jarri du, eta beste bostok adierazi duzue alokatzeko interesa. Bakoitzak arrazoitu dezala Ikerrek zergatik hautatu behar duen norbera. Eta Ikerrek ea bakoitzak konbentzitu duen ala ez. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2021-08-24 Amezketa Jaialdia [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi, Alaia Martin
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Gaurkoa bezalako egun eguzkitsuetan, eta batez ere beroagoetan, zeinen ondo sartzen den izozki bat! Bada zuek, izozki on baten bi osagai printzipalak zarete: Alaia kukurutxoa eta Beñat izozkia. Oraintxe elkarrarazi zaituzte. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2021-08-28 Hondarribia Jaialdia [Bertsoa] / Alaia Martin, Aitor Mendiluze
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Alaia ama eta Aitor semea zarete. Era berean, Alaia da zure semearen amona, Aitor. Amona alarguna beti ibili izan da bilobaren zaintzan. Oraintxe esan dizu aurrerantzean ezingo duela bilobarik zaindu, bikote berria baitu. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2021-08-28 Hondarribia Jaialdia [Bertsoa] / Oihana Iguaran, Alaia Martin
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Zuek biak duela gutxi izan zarete ama. Zoragarria, ezta? Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2023-01-21 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Alaia Martin
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Sustrai, mutil galai eta erromantikorik inor bada, hura zu zara. Duela gutxi ezagutu zenuen Alaia, eta argi daukazu lehenengo zita bezain garrantzitsua dela bigarrena ere. Larunbat arratsaldea da Alaia, eta gaur ere begiak itxita zaramatza Sustraik bere auto garbitu berrian. “Zabaldu begiak pitxin, iritsi gara.”. Alaia, zure aurrean golf zelai eder bat dago, eta esmokina daraman morroi bat zure oinetako, traje eta makilak eskuan zure zerbitzura. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2023-02-03 Donostia Berezia [Bertsoa] / Unai Agirre Goia, Uxue Alberdi, Beñat Gaztelumendi, Eñaut Martikorena Lizaso, Alaia Martin, Eli Pagola
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Bederatzikoa, handiaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Ejercicio: Bosnaka gaia-emanda besteak bati Tema propuesto: Unai, adinean aurrera zoaz, 50 urte betetzeko ez zaizu asko falta. Beti izan zara idealista bat, mundua aldatzeko prest dagoena. Zure azken proiektua bigarren eskuko gauzak salerosteko denda bat irekitzea izan da. Atzeko bostak lagunak dituzu, Unai, eta lagunak direlako, edo errukituta, edo… dendara etorri zaizkizu zerbait erostera. Bakoitzak esango du zeren bila etorri den, eta ea Unaik dendan baduen bakoitzak erosi nahi duena. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2023-02-04 Pasaia Jaialdia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Alaia Martin
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Otsailaren 4a, Santa Ageda bezpera izateaz gain, minbiziaren nazioarteko eguna ere bada. Bularreko minbizia duten bi herritar zarete; kezkatuta eta nekatuta zaudete Onkologikoaren zerbitzuak hartu duen norabide desegokiarekin: diagnostikoa jaso aurreko honak eta harak; analitika zuen herrian; ekografia erresidentzian; biopsia onkologikoan; tratamendua hasi arteko egunak eternalak; itxaron zerrenda amaigabea. Gaur ere bazoazte kimioa hartzera eta medikuak ate aurrean protestan ari dira pankarta atzean. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
