Búsqueda general
Nueva búsqueda Persona: Alberdi, Uxue Lugar: "Basque Country"Concretar búsqueda
Resultados: 940
2015-03-27 Bergara Jaialdia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Iker Zubeldia
[Verso improvisado]
Nombre de la estrofa:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Ejercicio:
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto:
Zuek elkarrekin egindako hitz bakarrak eguraldiaz egiten dituzue. Igogailuan bakarrik egiten duzue topo, eta konbertsazio motz horietan horretaz aritzen zarete beti.
Iker, konturatu zara edozein eguraldi egiten duela ere Uxue beti gustura dagoela. Euria, elurra, hotza, beroa… beti bilatzen dio bere alde ona eta beti hitz egiten du pozik eguraldiaz. Nazkatuta zaude eta zerbait esatekotan zara. Oraintxe sartu da Uxue igogailuan.
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2015-08-03 Etxarri-Aranatz Jaialdia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Eneko Lazkoz
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Azken hogeita hamar urte hauetan igerilekuetako txiringitoaren jabetza eduki duzu, Uxue. Azken urteotako eguraldi kaxkarraz nazkatuta Enekori, “Boli”ri, saldu zenion negozioa. Orain txiringitoan barra ertzean zaude, hamabost minutuz kaña bat eskatu ezinda. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2015-09-10 Bermeo Jaialdia [Bertsoa] / Uxue Alberdi
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Hamalauko berdina, 7 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zazpi puntuko berdina 16 silabaz (ip) Ejercicio: Bakarka gaia-emanda Tema propuesto: Berba bat jarriko dizut gai modura, izen bat: Aylan, hondartzan hilik aurkitu duten haur errefuxiatua. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2015-09-10 Bermeo Jaialdia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Amets Arzallus, Andoni Egaña, Fredi Paia
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Launaka gaia-emanda batek besteei Tema propuesto: Demagun bertsolaritza krisi sakon batean sartu dela eta plazak hustu direla bertso eta bertsozalez. Zuk atzekoen gaitasunak ezagutzen dituzu. Eta zein da emango zeniokeen aholkua, gaitasun horren arabera, bizimodua ateratzen jarraitzeko? Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2014-03-14 Berriz Berezia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Miren Amuriza
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Kopla handia Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Bikotea zarete. Uxue denean apuntatzen da, ikastaroak, yoga... eta dena uzten du segidan. Eta hori Mirenek ezin du jasan. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2015-12-08 Markina-Xemein Jaialdia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Andoni Egaña
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Autobus batean egin duzue topo. Uxue haurdun, zazpi hilabete eta erdikoa, oro min eta goragale. Andoni, laurogei urteko agurea, oro min eta oro marmar. Autobusean eserleku bakarra geratzen da libre. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2015-12-08 Markina-Xemein Jaialdia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Maialen Lujanbio
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Maialen, zu, herriko boutique ederrenaren jabea zara. Astero, Uxue etortzen da dendara, soineko polit bat erosten du eta hurrengo astean bueltatu egiten du. Seigarren aldia da. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2014-04-25 Zumaia Jaialdia [Bertsoa] / Agin Laburu
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Ejercicio: Bakarka lehen puntua-emanda Tema propuesto: Bertsolariak denetik jakiten omen du. Ez dakigu horrela den, jakin gabe ere asmatu behar baita hortik ateratzen. Proban jarriko duzue Agin, berari puntuak jarriz. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2014-08-21 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Etxahun Lekue, Anjel Mari Peñagarikano, Julio Soto
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Launaka gaia-emanda batek besteei Tema propuesto: Eltxoa izango zara Julio, bertso saio honetan atzeko hiruren odolak probatu dituzun eltxoa. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2007-11-17 Eskoriatza Txapelketa [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Jon Martin
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, berdinaren moldekoa (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Duela hiru hilabete bukatu zen zuen arteko harremana. Gaur, parrandan topo egin eta elkarrekin oheratu zarete. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2006-12-08 Errenteria Sariketa [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Beñat Gaztelumendi
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Zu, Uxue, duela zortzi urte Beñat aztiarengana joan zinen, etorkizunean zer gertatuko zitzaizun jakin nahian; eta dena asmatu zuenez, orain ere harengana jotzea erabaki duzu. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2008-10-26 Urepele Jaialdia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Andoni Egaña
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Nola irudikatzen duzue Urepele hemendik ehun urtera? Nolakoa izango ote da? Zer izango ote da? Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-08-13 Aduna Jaialdia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Miren Amuriza
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Bada irakiar emakume bat lapidatu egingo dutena, harrika akabatuko dutena, eta eskaera bakar bat egin du: harrikatzen duten bitartean bere semeak ez daitezela bertan egon. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-03-28 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Uxue Alberdi
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Ejercicio: Bakarka gaia-emanda Tema propuesto: Aurreko batean, telebistan, Bi Errepidean programan, saharar emakume bat ikusi genuen hizketan gizonezkoen futbol talde bat entrenatzen, eta galdera bati hala erantzun zion: "Hemen gizon-emakumeak parekoak gara. Niri ez zait batere kostatzen gizonezkoei aginduak ematea". Gizonezko askok han denbora asko igarotzen dute kanpoan, eta emakumeak dira kanpamentuak eta eguneroko bizitza aurrera ateratzen dutenak. Ia dena emakumeak egiten du han. Uxue, Saharako emakume baten etorkizunak zer doinu, zer usai, zer kolore duela iruditzen zaizu? Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2009-12-29 Elgoibar Jaialdia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Maialen Lujanbio
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Uxue, hamasei urte dituzu eta ez zaude batere gustura zure itxurarekin. Gaur goizean, jaiki zarenean, Maialen amarengana joan zara, eta operatu egin nahi duzula esan diozu. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-01-21 Elgoibar Berezia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Miren Amuriza, Onintza Enbeita
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Seikoa, txikiaren moldekoa, 3 puntuz (hg) / Hiru puntukoa, txikiaren moldekoa (ip) Ejercicio: Hirunaka gaia-emanda Tema propuesto: Lankideak zarete. Fabrika berean egiten duzue lan bertsolariak fabrikatzen. Gorputzeko atal guztiak egiten dituzue zuek. Nolakoak dira? Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-02-12 Lasarte-Oria Berezia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Ane Labaka, Maialen Lujanbio
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Ejercicio: Hirunaka gai-librean puntutan Tema propuesto: Gai librean Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-06-18 Hondarribia Berezia [Bertsoa] / Amaia Agirre, Uxue Alberdi, Miren Amuriza, Maider Arregi
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip) Ejercicio: Launaka gaia-emanda Tema propuesto: Maider, Bidasoaz beste aldean dagoen herrian, 18 urte arteko ikasketa guztiak euskaraz egin arren, gazteek ezin dituzte brebeta eta baxoa azterketa ofizialak euskaraz egin, frantsesez egin behar dituzte derrigor. Maider gaur egin duzu azterketa, eta dena euskaraz idatzi duzu. Badakizu zero jarriko dizutela. Ateratzean zain dituzu Uxue, frantsesez azterketa egin duen laguna; Miren, zure zientziako irakaslea eta Amaia, zure ama. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-06-18 Hondarribia Berezia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Maider Arregi
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko berdina, 4 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Lau puntuko berdina, 16 silabaz (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Ama-alabak dira: Uxue ama eta Maider alaba. Txiki-txikitatik, zer gerta ere, amak alabaren behatzetako bati hari mutur bat lotu zion, mataza amak gordeta eskutan. Haurra hazi ahala haria askatzen joan da ama. Haurra kozkortu da dagoeneko, eta ama ohartu da azkenaldian hariari tiratuz gero haria tenkatu egiten dela. Susmoren bat izaki, haria biltzen hasi da ama; bildu eta bildu, eta azkenerako ohartu da, alabaren behatzari lotutako haria zuhaitz bati lotuta dagoela. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2016-11-04 Ermua Jaialdia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Alaia Martin
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Joseba Sarrionandia zara Uxue, eta Alaia zure irakurle finena. Aste honetan jakin dugu Etxepare Fundazioak eta Habanako Unibertsitateak ikastaro bat antolatu dutela eta bertan Joseba Sarrionandia izango dela irakasle. Euskal Herritik joan da Alaia Habanako ikastaroan parte hartzeko. Klase ordua hastear dago eta idazlea, Sarrionandia, azaldu da. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
