Búsqueda general
Nueva búsqueda Lugar: "Baxenabarre" Tipo: Verso improvisadoConcretar búsqueda
Resultados: 10490
2025-05-04 Oiartzun Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Igor Elortza, Aitor Etxebarriazarraga, Nerea Ibarzabal, Maialen Lujanbio, Alaia Martin
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Bederatzikoa, handiaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Ejercicio: Seinaka gaia-emanda batek besteei Tema propuesto: Atsedenaldian dago derbia. Zelaian jokoa gertatu bitartean, harmailetan beste zerbait ari da gertatzen. Igor, kuadrillako beste bost horiekin etorri haiz. Denek ekarri ditek zeozer afaltzeko baina hiri, Igor, jo eta ahaztu! Eta begira ari haiz, ea bakoitzak zer ekarri duen, eta pentsatzen ari haiz zeini eskatuko dioan mokadu bat. Hori bai, eskatzea libre duk eta ematea ere bai; ea zer erantzuten diaten besteek. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2025-05-04 Oiartzun Jaialdia [Bertsoa] / Nerea Ibarzabal, Maialen Lujanbio, Alaia Martin
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Hirunaka gaia-emanda Tema propuesto: [1990-91 futbol denboraldiko argazkiak dituen bideo bat erakutsi da; orduko Oiartzun Kirol Elkarteko emakumeen futbol taldeak agertu dira]. Oiartzun eta Añorgako Kirol Elkarteak aitzindariak izan ziren emakumeen futbolean, Espainiako Estatuko Ligan parte hartuta. 1990/91 denboraldiko liga Oiartzungo emakumeek irabazi zuten. Lehenago ordea, 1986-87 ta 1987-88 denboraldietan Erreginaren kopa irabazia zuten. Talde irabazle haien erretratuak dira ikusi ditugunak. Zuek hiruak, hain juxtu, argazki horietan agertutako hiru jokalari zarete. 30 urte pasatu dira dagoeneko. Aldatu al dira kontuak? Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2025-05-03 Gernika-Lumo Sariketa [Bertsoa] / Maddi Aiestaran Iparragirre, June Aiestaran, Unax Aizpurua Ibargarai, Aroa Arrizubieta
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Bederatzikoa, handiaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Ejercicio: Launaka gaia-emanda Tema propuesto: Iparragirre abila dela doinuan arituko zarete. Unaxek eta Maddik puntu luzeak kantatuko dituzue. Zuek, makro kontzertuak antolatu dituzten abeslariak zarete: Unax, Pello Reparaz, Zetak taldekoa; eta Maddi, Iñigo Etxezarreta ETSko abeslaria. Euskal kulturak denbora luzean izan ez dituen ekitaldi ikaragarriak izan dira, eta hori zabaldu nahi duzue. Puntu motzetan, aldiz, Aroak eta Junek, gauzak pentsatzen eta gertatzen diren bezala esango dituzte. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2025-04-26 Gabiria Sariketa [Bertsoa] / June Aiestaran, Aitor Tatiegi
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Aita alabak zarete. Aitor aitarentzat langile ona izatea da garrantzitsuena. Alaba beti dantzan edo musika jotzen aritzen da. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2025-04-26 Gabiria Sariketa [Bertsoa] / Haira Aizpurua Ibargarai
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Ejercicio: Bakarka gaia-emanda Tema propuesto: Kuadrillako denak mendian korrika hasi dira. Inork ez dizu parrandara laguntzen. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2025-04-26 Gabiria Sariketa [Bertsoa] / Libe Goenaga
[Verso improvisado]
Nombre de la estrofa:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Ejercicio:
Bakarka lehen puntua-emanda
Tema propuesto:
Puntua: Pobreak pobretzea / al dute helburu?
Puntua: Gutxik asko du eta / askok ezer gutxi
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2025-04-12 Laudio Jaialdia [Bertsoa] / Jone Uria Albizuri
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Hamalauko berdina, 7 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zazpi puntuko berdina 16 silabaz (ip) Ejercicio: Bakarka gaia-emanda Tema propuesto: Aner Peritzek elkarrizketa batetan esandakoa irakurriko dizut: “Iruditzen zait bertsolaritzaren erronka dela ikustea nolakoa den, nolakoa izan nahi duen pentsatzea eta horretarako zer egin behar duen zehaztea. Ez zait iruditzen bertsolaritzaren erronka nagusia denik teknikoki errima estuak bilatzea edo ez dakit zer mobida. Arte disziplina orok komunitate bat osatzen du, eta horretan, komunitate horren egitura da inportantea. Zer gauza neutralizatu dituen. Betiko gauzak dira baina uste dut nahiko abandonatuta dauzkagula batzuk”. Jone, zuk zein beste erronka ikusten dituzu bertsolaritzan? Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2025-04-11 Bergara Jaialdia [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi, Nerea Ibarzabal
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Umetan ezkutaketan jolastea gustatzen zitzaizuen. Orain ere eguneroko gauzetatik ezkutatuko zinatekete, baina helduak zarete eta ezin duzue. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2025-04-05 Bergara Lagun-artekoa [Bertsoa] / Unai Iturriaga, Aitor Sarriegi
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Lauko txikia (hg) / Bi puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Bertso munduan dirua falta da; hori beti pasa izan da, baina dirua zelan lortu metodo berriak daude: Bertsozale Elkarteak pentsatu du kalendario erotikoak ateratzea: bonberoak bezala kamiseta barik eta hola, baina bertso batez lagunduta. Zuek lasai zeundeten zuengana etorriko ez zirelakoan, baina ez, denerako gustuak eta publikoak omen daude, eta zuengana jo dute. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2025-04-05 Biriatu Jaialdia [Bertsoa] / Miren Artetxe, Amets Arzallus, Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, Alaia Martin
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Bosnaka gaia-emanda Tema propuesto: Pablo Nerudaren esaldi batek hala dio: “Lore guztiak moztuko dituzten arren udaberriak ezingo dio loratzeari utzi”. Munduaren dekadentzia honetan non topatzen duzue argitasuna? Non alderdi positiboak? Dena ilun dagoen garaiotan, maila pertsonalean zein globalean, zeintzuk dira argi izpiak? Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2025-04-05 Biriatu Jaialdia [Bertsoa] / Miren Artetxe, Andoni Egaña
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Zuen urrezko eztei eguna da. Ez zenuten ospatzeko asmorik, baina seme-alabek antolatu dute eta joan egin behar. Eta antolatu badute izugarrizko banketea da. Biak ezagunak izanda jende asko etorri da: kultura arlokoa, politikariak, familia eta mundu mailako izarren bat ere bai. Ez zenuten asmo handirik baina behin hasiz gero, aperitifan ardo txuri freskoa, bazkaritan beltza goxoa, eta txanpainaren txinpartari nork erran ezetz. Andoni, horrek isilik egoteko ezintasun handia eragin dizu eta dena zoragarria iruditzen zaizu. Zuri ordea ezinegona areagotu baino ez dizu egin. Ez duzu inor soportatzen. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2025-04-05 Bergara Lagun-artekoa [Bertsoa] / Unai Iturriaga
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Hamalauko berdina, 7 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zazpi puntuko berdina 16 silabaz (ip) Ejercicio: Bakarka gaia-emanda Tema propuesto: Telebista eta irrati kate gehienak gazteleraz, egunkariak ere bai, Netflix ingeleraz eta gazteleraz… eta gainera entzun behar dugu gu garela euskara inposatzen dugunak. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2025-03-30 Oiartzun Berezia [Bertsoa] / Alaia Martin
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Ejercicio: Bakarka gaia-emanda Tema propuesto: Orainaldian eta norberarengan zentratuko gara. Alaia, badakizu genealogia pertsonalek badutela kolektibotik eta alderantziz. Ezin gaurko zu, atzoko zu gabe ulertu. Noraino luzatzen dira zure sustraiak eta zu nola iritsi zara orain zauden lekuraino? Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2025-03-30 Itsasu Lagun-artekoa [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Nerea Ibarzabal
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gai-librean Tema propuesto: Gai librean Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2025-03-28 Ataun Jaialdia [Bertsoa] / Aratz Igartzabal Bidegain "Potto"
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Ejercicio: Bakarka gaia-emanda Tema propuesto: Badira esaldi mota batzuk, askotan entzun arren mingarri izaten direnak: “Hezur eta azal hago motel!”, “Kilo batzuk galduta guapago egongo zinateke”, “Zaintzen hasi beharko duzu ba”, “Pena! Aurpegiz polita da ba!” eta horrelakoak. Zuk sumatu duzu zure inguruan horrelako komentarioak ugaritzen ari direla; mundu erdiak duela beste erdiaren gorputzez iritzi bat eta hura emateko beharra gainera. Orain arte isilik entzun dituzu horrelako komentario guztiak, baina aspertu zara; gaur erantzun egingo diezu. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2025-03-28 Ataun Jaialdia [Bertsoa] / Eneko Araiztegi "Korta", Naia Arrizabalaga, Mikel Etxezarreta, Aratz Igartzabal Bidegain "Potto", Iban Urdangarin, Iker Zubeldia
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Bederatzikoa, handiaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Ejercicio: Seinaka gaia-emanda besteak bati Tema propuesto: Eneko Aita Santua da. Esan dutenez Vatikanon denetik probatu dute zu sendatzeko, munduko mediku ta tratamendu mota guztiak. Antza denez ez dute emaitzarik eman. Azken saiakera egiteko azken bost petrikiloak ekarri dituzte; metodo kuriosoak omen dituzte baina munduko onenak omen dira. Bakoitzak konta dezala nola sendatuko lukeen Aita Santua. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2025-03-14 Mendaro Jaialdia [Bertsoa] / Julio Soto
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Hamabiko txikia (hg) / Sei puntuko txikia (ip) Ejercicio: Bakarka gaia-emanda Tema propuesto: Orain mutil gazte dotore eta lerdena bazara ere, nola irudikatzen duzu zure zahartzaroa? Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2025-03-14 Leitza Sariketa [Bertsoa] / Oihana Iguaran, Jon Maia
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda puntutan Tema propuesto: Mundua bukatzera doa. Ikerlariek ikerketa sakonak egin dituzte eta gauza segurua da lau egun barru planeta lehertuko dela. Zer egingo duzue lau egun hauetan? Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2025-03-09 Andoain Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Rekondo Izagirre, Aitor Sarriegi
[Verso improvisado]
Nombre de la estrofa:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Ejercicio:
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto:
Lagunak zarete. Biek duzue kontzientzia handia Saharako errefuxiatu kanpamenduan gertatzen denaz. Eta biak saiatzen zarete ahal den neurrian laguntzen. Aitor, urtero ekartzen du zure familiak Saharako haur bat uda pasatzera. Horretaz gain, elkartasun ekintzetan ere parte hartzen duzu eta aktiboki antolatzen dituzu elikagai bilketak zure herrian. Andoni, zure familiak ere urtero hartzen du Saharako haur bat etxean, eta Hurria-Sahara elkarteko kidea zara. Baina elikagai bilketetan parte hartzeari uko egiten diozu, apurrak ematea dela sentitzen duzu, pobreak pobreagoari laguntzen jartzea.
Sahararen aldeko bertso saioaren amaieran topo egin duzue eta eztabaidan hasi zarete.
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2025-02-28 Hazparne Sariketa [Bertsoa] / Irantzu Idoate Funosas, Kattin Madariaga Apaolaza
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Inauteriak direnez, karrikara mozorroturik ateratzeko hitzordua duzue gaur. Kattin, biziki ongi landuriko mozorroarekin agertu zara; Irantzu, berriz, beti bezala jantzirik. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
