Búsqueda general
Nueva búsqueda Persona: "Agirre, Amaia" Persona: Pagola, EliConcretar búsqueda
Resultados: 437
2024-10-26 Azkoitia Txapelketa [Bertsoa] / Unai Mendizabal, Eli Pagola
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Eli, sendabelar denda bat ireki duzu, eta Unai, herriko medikua ikusi duzu erakusleihoan begira. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-09-22 Elgoibar Txapelketa [Bertsoa] / Iñaki Apalategi Astigarraga, Eli Pagola
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Lagunak zarete. Elkarrekin afaltzen duzuenean, Iñakik, edozein egun izanda ere, beti luzatu nahi izaten du afalondoa. Elik, ordea, afaldu eta berehala alde egin nahi izaten du beti. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-09-22 Elgoibar Txapelketa [Bertsoa] / Eneko Araiztegi "Korta", Eli Pagola
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Arte modernoko museo batera joan zarete elkarrekin. Eneko, Elik ordubete darama isildu gabe zuri arte lan guztiei buruzko azalpenak ematen. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-09-22 Elgoibar Txapelketa [Bertsoa] / Libe Goenaga, Eli Pagola
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Lauko handia (hg) / Bi puntuko handia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Lankideak zarete. Ostirala da, eta astea amaitu eta lantokiko igogailuan behera zentoztela, hondatu egin da. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2023-03-10 Berriz Jaialdia [Bertsoa] / Bittor Altube, Ander Elorriaga, Erika Lagoma, Eli Pagola
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Launaka gaia-emanda batek besteei Tema propuesto: Bittor, atzeko hirurak oso musikazaleak dira, eta musikari buruz asko egiten dute berba. Erikari entzun diozu: “Entzun duzue J Martinaren Efemerideak-en bertsioa? Brutala da”. Eta segidan Elik “Ba ni Merina Grisen kontzertuan izan nintzen eta zelako esperientzia!”. Eta Anderrek “Ba ni nabil Vulk entzuten eta itzela da, itzela!”. Hori da kuadrillan egiten dituzten komentarioak. Baina denok daukagu binilozko diskoak bezala B alde bat, eta B alde hori da inork entzuten ez gaituenean entzuten dugun musika hori. Zein da hiru horien B aldea Bittor? Bakarrik daudenean ze ezkutuko musika lista entzuten dute? Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2023-08-26 Hondarribia Jaialdia [Bertsoa] / Oihana Iguaran, Eli Pagola
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Ama-alabak zarete; Eli 12 urteko alaba eta Oihana, ama. Duela gutxi eskuratu du mugikor propioa alabak, eta nahigabean edo, pornografiarekin egin du topo. Ikusitakoarekin zur eta lur geratu da alaba, eta amarengana jo du azalpen bila. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-03-23 Amasa-Villabona Lagun-artekoa [Bertsoa] / Miren Artetxe, Sustrai Colina
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: 2022ko Txapelketa Nagusian, Irungo finalaurrekoan kantatu zenuen Sustrai: “Agian ni entzutea / egingo zaizu arraro / bizkarrean daramaten / hilkutxa baten bainago” zure hiletara ez joatea erabaki zenuenaren paperean. Eta Miren, zuk txapelketa berean Amurriokoan abestu zenuen: “Hilkutxa lauso ta tinko / bera jetsi eta kitto! / Harrian kanka! Jotzen duenean / ez da beherago jetxiko / zu niri bezain hotz eta astun / bekizu lurra betiko” zianuroarekin zure senarra hil zenuenaren paperan. Bistakoa da istorio beraren bi parte direla horiek. Miren eta Sustrai, senar-emazteak zarete. Mirenek Sustrai hilko duen bezperako eguna da. Sustrai lanetik etxera heldu da. Miren ere lanetik etorri da, baina denbora eman dio afaria prestatzeko. Etxeko giroa aspaldi honetan tentsioz betetakoa da. Bi platera zerbitzatu dituzu Miren eta mahaian eseri zarete. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-11-17 Oiartzun Txapelketa [Bertsoa] / Asier Azpiroz, Eli Pagola
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Telebistako albistegietako aurkezleak zarete. Albiste bat ematekorakoan irudi gogorrak baldin badituzue, zu Asier irudi horiek ematearen aldekoa zara. Zuk, Eli, nahiago duzu horrelakorik ez eman. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-11-17 Oiartzun Txapelketa [Bertsoa] / Nerea Elustondo, Eli Pagola
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, berdinaren moldekoa (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda kartzelako-lana Tema propuesto: Bikotea zarete. Une gogorra bizi izan duzue elkarrekin, baina indartuta atera zarete. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-11-17 Oiartzun Txapelketa [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi, Eli Pagola
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda puntutan Tema propuesto: Herriko brigadako langileak zarete. Kaleetan Gabonetako argiak jartzea da zuen gaurko lana. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-11-17 Oiartzun Txapelketa [Bertsoa] / Eli Pagola
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Hamaseiko handia (hg) / Zortzi puntuko handia (ip) Ejercicio: Bakarka gaia-emanda Tema propuesto: Kirolari profesionala zara. Zure ibilbideko unerik onenean, lesio larri baten ondorioz, kirola utzi beharko duzu. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-11-17 Oiartzun Txapelketa [Bertsoa] / Eli Pagola
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Hamabiko txikia (hg) / Sei puntuko txikia (ip) Ejercicio: Bakarka bukaerako agurra Tema propuesto: Bukaerako agurra Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2019-06-16 Anoeta Jaialdia [Bertsoa] / Nerea Ibarzabal, Eli Pagola
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Seikoa, handiaren moldekoa, 3 puntuz (hg) / Hiru puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: San Juanak bertan ditugu. Erre ez zituzten sorginen alabak, bilobak... garela aldarrikatzen dugu solstizio garai honetan. Baina, nolakoak gara gaur egungo sorginak Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2019-07-12 Alegia Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Eli Pagola
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Matematikako irakaslea haugu Andoni, eta hire ikaslea Eli. Eli, Andonik hirukoa jarri zinan azken bi ebaluazioetan, baina orain esan din Ereñotzuko errekako amuarrainak ekartzearen truke gaindituko hukeela. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2023-02-03 Donostia Berezia [Bertsoa] / Unai Agirre Goia, Uxue Alberdi, Beñat Gaztelumendi, Eñaut Martikorena, Alaia Martin, Eli Pagola
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Bederatzikoa, handiaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Ejercicio: Bosnaka gaia-emanda besteak bati Tema propuesto: Unai, adinean aurrera zoaz, 50 urte betetzeko ez zaizu asko falta. Beti izan zara idealista bat, mundua aldatzeko prest dagoena. Zure azken proiektua bigarren eskuko gauzak salerosteko denda bat irekitzea izan da. Atzeko bostak lagunak dituzu, Unai, eta lagunak direlako, edo errukituta, edo… dendara etorri zaizkizu zerbait erostera. Bakoitzak esango du zeren bila etorri den, eta ea Unaik dendan baduen bakoitzak erosi nahi duena. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2020-07-02 Ereñotzu Jaialdia [Bertsoa] / Unai Iturriaga, Eli Pagola
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Oporretarako etxeen elkar trukea egitea ohikoa da orain, eta zuek aurten Euskal Herritik ez zaretela aterako eta trukatzea erabaki duzue. Eli Durangora eta Unai Fagollagara (Ereñotzu) joango zarete oporretara. Gaur elkartu zarete xehetasunez hitz egiteko. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2020-07-15 Aduna Lagun-artekoa [Bertsoa] / Unai Mendizabal, Eli Pagola
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Sagardozale batzuentzat tolaretik ateratzen den lehen muztioa omen da onena. Ia berez etortzen dena. Beste batzuen ustez, azken zanpatukoa, ederki kostatako muztiotik ateratzen dena omen da sagardorik onena. Eta bertsotan? Erraz datorrena edo kostata datorrena, zein da hobea? Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2020-07-22 Online Plaza librea [Bertsoa] / Amaia Agirre, Eli Pagola
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gai-librean Tema propuesto: Gai librean Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2021-06-20 Iurreta Jaialdia [Bertsoa] / Miren Amuriza, Unai Iturriaga, Eli Pagola
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Hirunaka gaia-emanda Tema propuesto: Albistea jakin berri dugu; gaur izango da kalean musukoaz derrigorrez ibiltzeko azken domeka. Zuen ustez ahoa berriro bistan izateak zer ekarriko digu? Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2021-06-20 Iurreta Jaialdia [Bertsoa] / Eli Pagola
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Ejercicio: Bakarka gaia-emanda Tema propuesto: Urteak daramatzan lan berean eta badun denbora bat kantsatuta habilena. Aldatzea gura dun baina ez dakin nondik hasi, zelan esan, aurrez aurre esan... Gaur domeka gaua dun eta bihar goizean hire nagusiak irakurriko daben emaila idaztea pentsatu dun. Email hori hiru bertsotan entzungo dinagu. Lehenengoa, e-maila idatzi aurreko hausnarketa izango dun; bigarrena e-maila idazten ari haizen bitartean, eta hirugarrena, e-maila bidali eta geroko hausnarketa. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
