Recherche general
Nouvelle recherche Compilatrice/eur: "Peñagarikano, Anjel Mari" Nom de la personne: Agirre, AmaiaAffiner recherche
Données: 1412
2011-01-22 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Arkaitz Estiballes
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamarrekoa, handiaren moldekoa, 10 puntuz (hg) / Hamar puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Exercice: Bakarka gaia-emanda Sujet proposé: Urteak daramatzazu preso. Gaur, bost urteko zure alabaren bisita izan duzu, eta begietara begira, halaxe esan dizu: “Aita, ikastolan diote kartzelan gaiztoak sartzen dituztela. Zu ez zara gaiztoa, ezetz?”. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2003-07-30 Amasa-Villabona Jaialdia [Bertsoa] / Amaia Agirre, Amets Arzallus
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Maitasun gutun batean, sarritan, pentsatzen dena eta idazten dena ez dira berdinak izaten. Zuk, Amaia, esango diguzu zer pentsatzen duzun; eta zuk, Amets, zer idatzi duzun. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2003-11-15 Amasa-Villabona Jaialdia [Bertsoa] / Amaia Agirre, Joxe Agirre
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Zuk, Amaia, orain arte saio askorik izan ez baduzu ere, azken boladan saio mordoxka dauzkazu. Joxek, berriz, gero eta saio gutxiago dauzka. Hala ere, gaur saio berean egin duzue topo. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2004-08-15 Zizurkil Jaialdia [Bertsoa] / Amaia Agirre, Sustrai Colina
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Lauko handia (hg) / Bi puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Bikote hasi-berri bat zarete. Amaia neskak Sustrai mutilari piercing erotiko bat daukazula esan diozu. Gaur, hondartza nudista batera joan zarete, eta hor non ikusten duzun Sustrai alde guztietara begira, zure piercing-a aurkitu ezinik. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2004-11-19 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Amaia Agirre, Andoni Egaña, Jon Martin, Aitor Mendiluze
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Seiko txikia (hg) / Hiru puntuko txikia (ip) Exercice: Launaka gaia-emanda Sujet proposé: Zuek lau animalia zarete: txakurra, katua, sagua, txoria. Zuek jakingo duzue zein den bakoitza. Zer moduz konpontzen zarete? Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2002-10-05 Urnieta Jaialdia [Bertsoa] / Amaia Agirre
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Exercice: Bakarka gaia-emanda Sujet proposé: Azken urteotan bertso eskolako irakaslea zaitugu. Bertso eskolen egoera zer nola dagoen guk baino hobeto jakingo duzu. Konta iezaguzu nola dagoen bertsoen harrobia. Gerora begira lasai egoterik bai al dugu? Edo bai al dago kezkatzeko arrazoirik? Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2002-05-25 Irura Lagun-artekoa [Bertsoa] / Amaia Agirre, Nerea Elustondo, Aitor Mendiluze
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Hirunaka gai-librean Sujet proposé: Gai librean Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-02-17 Amasa-Villabona Jaialdia [Bertsoa] / Amaia Agirre
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip) Exercice: Bakarka gaia-emanda Sujet proposé: Badira sei hilabete zure etxearen hipoteka ordaintzen ez duzula. Zenbait jakinarazpenen ostean, duela zenbait egun jaso zenuen behin betikoa: "Bihar goizeko hamarretan etorriko da Batzorde Judiziala zu etxetik botatzera". Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-02-23 Amasa-Villabona Berezia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Alaia Martin
[Verse improvisé]
Nom de la strophe:
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Exercice:
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé:
Ez dakit badakizuen, baina Uxue eta Alaia oso-oso-oso futbolzaleak dira. Arratsalde ederra eman digute gaur Athleticen gol ederra izan zela, besteak, berriz, zuri-gorrien defentsan zulo izugarria dagoela, De la Bella ezinbestekoa dela Realean...
Abiapuntu hori hartuta eskatu nahi dizuet zuek bizitzako zer arlotan zareten zentralak, zer arlotan jokatzen duzuen defentsa modura eta noiz jokatu behar den edo jokatu ohi duzuen aurrelari. Alaiak esango du Uxueren kasua eta Uxuek Alaiarena. Nahi baduzue, erabil dezakezue futbolaz dakizuen hori guztia.
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-03-08 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Alaia Martin
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Bikotea zarete, eta gaur ere eztabaida beroa izan duzue zuen artean, jelosia kontuengatik. Aspaldi honetan, Uxue etxetik kanpo dabil desorduetan, gero eta bertso saio gehiago dituelako, bereziki martxoaren zortziaren jiran. Jeloskor zaude, Alaia. Elkarri gaur ere ahotsa altxatu diozue. Nazkatuta, Uxue, balkoira atera zara zigarro bat erretzera. Eseri Uxue, hori da zure balkoia. Alaia, beregana hurbildu nahi duzu, baina urguiluak ez dizu uzten. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-03-09 Ermua Berezia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Onintza Enbeita
[Verse improvisé]
Nom de la strophe:
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Exercice:
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé:
Zuek biok trenean zoazte. Ez duzue elkar ezagutzen, baina elkarren aldamenean eserita zoazte. Erabat isilik orain arte, eta bat-batean Uxueri asperdura eta jakin-mina biak batera sartu zaizkio, eta aldamenean eserita daukan Onintzari galdezka hastea pentsatu du. Ondoan jarri eta, "Onintza", esan dizu "Zer, lanetik?", eta Onintzak "Zuri zer inporta zaizu?"; eta jarraitu du: "Bai eguraldi ona, giro ona", eta Onintzak "Bai, zu hizketan hasi arte bai!". Hori izan da hasiera. Gustura entzungo genuke jarraipena.
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2014-01-18 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Andoni Egaña
[Verse improvisé]
Nom de la strophe:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Exercice:
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé:
Andoni, zuk lehenengo txapela irabazi zenuenean, Ametsek 10 urte zituen. Eta Ametsek jantzi duenean, Andonik 52 urte. Biek adin beretsuan jantzi zenuten. Ametsek 30ekin eta Andonik 32rekin. Bertsolaritzak zer eman eta zer kendu dizue? Elkarri zer eman eta zer kendu diozue? Zein da zuen arteko batura?
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2014-01-18 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Andoni Egaña, Igor Elortza, Jexux Mari Irazu Muñoa, Maialen Lujanbio, Jon Maia
[Verse improvisé]
Nom de la strophe:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Exercice:
Seinaka gai-librean puntutan
Sujet proposé:
Gai librean
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2014-03-06 Usurbil Lagun-artekoa [Bertsoa] / Miren Amuriza, Ane Labaka Mayoz, Alaia Martin
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Hirunaka gaia-emanda Sujet proposé: Emakume baten egunerokoa osatzen dute. Mirenek, 14 urterekin idazten zuena. Alaiak, ezkondu, etxea erosi eta haurrak izan zituenekoa. Anek, jubilatuta 60 urtetik gorakoa. Beti hasten ziren idazten “Atzo gauean...”. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2014-06-20 Anoeta Jaialdia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Alaia Martin
[Verse improvisé]
Nom de la strophe:
Zortziko berdina, 4 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Lau puntuko berdina, 16 silabaz (ip)
Exercice:
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé:
Doinu berezian eskatu nahi dizuet. Joaquin Sabinaren kantu bat da “Calle Melancolia” delakoa. Ibili ere egin izan duzue saio musikatuetan. Eta hau da gaia:
Zuek biok ama alabak zaituztegu. Uxue ama eta Alaia 26 urteko alaba. Saiatu zara etxetik alde egiten, baina sekula ez duzu pausu hori aurrera eraman. Gaur erabat konbentzituta maleta egiten ari zarela gelan, ate ertzetik begira duzu Uxue ama.
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2014-06-24 Andoain Jaialdia [Bertsoa] / Amaia Agirre, Iker Zubeldia
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Hamalau urte zenituztenean, bikote izan zineten. Gaur txosnetako turnoa izan duzue elkarrekin. Txosna itxi eta bakarrik geratu zarete barruan. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2014-06-29 Lasarte-Oria Jaialdia [Bertsoa] / Patxi Etxeberria
[Verse improvisé]
Nom de la strophe:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Exercice:
Bakarka lehen puntua-emanda
Sujet proposé:
Puntua: Antieju modernokin / oso guapo zaude.
Puntua: Beti etortzen zera / dotore jantzita
Puntua: Gaur parrandan gurekin / geratzen al zera?
Puntua: Gaur`e zeorri zatoz / ondona orraztuta
Puntua: Hola kantatu nahi det / zahartzen naizenean
Puntua: Pozik joaten al zera / bertso eskolara?
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2014-08-07 Aia Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Iker Zubeldia
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Sebastian Aiako baserritarra. Zarauzko eskolatik baserriko berri jakitera umeak etorri dira, eta tartean Iker umea galderak egin eta egin eta ahal duen dena ukituz. Hasieran grazia egin dio Sebastiani, baina azkenean nazka-nazka eginda dago. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2014-08-29 Laudio Berezia [Bertsoa] / Oihana Bartra, Jone Uria Albizuri
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Bizkaiko txapelketa martxan da eta udazkenean izango du jarraipena. Kontua da, Jone inoiz baino hobeto prestatua joango dela, gogoz… eta finalean sorpresa izatea du helburu. Oihanari, bost txapelketak! Ez dio lorik kenduko. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2014-09-15 Lezo Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Aitor Mendiluze
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Pare bat urteko mutil koskor baten gurasoak zarete. Eskolara eraman duzue semea. Baina hasi denetik, mamuak, goizetan gosaldu nahi ez, zuekin inoiz baino baino lehorrago dabil. Biok zaudete lanean. Hizketan hasi zarete biotako batek jornada pixka bat murriztu beharko ote duen. Baina biok segitu nahi duzue orain arte bezala zortzi orduz lanean. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa