Recherche general
Nouvelle recherche Nom de la personne: "Barroso, Odei" Année: 2025Affiner recherche
Données: 989
2025-06-21 Markina-Xemein Sariketa [Bertsoa] / Nerea Ibarzabal
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Bakarka gaia-emanda Sujet proposé: Bizenta Mogel idazlearen irakurketa baten ondoren, zuk zenioen artikulu batean emakume batek euskaraz argitaratutako lehen liburua izan zela Bizenta Mogelena, eta seguruenik barkamena eskatzen hasten zen lehena. Zuk zertan eskatu izan duzu barkamena hasi aurretik? Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2025-06-26 Berriatua Sariketa [Bertsoa] / Kattin Madariaga Apaolaza
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamabiko berdina, 6 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Sei puntuko berdina, 16 silabaz (ip) Exercice: Bakarka gaia-emanda Sujet proposé: Berriatuara iritsi berria den etorkina zara. Zure lehen eguna da herrian; paseoan diharduzu herria ezagutuz. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2025-09-05 Zarautz Sariketa [Bertsoa] / Maddi Agirre, Janire Arrizabalaga
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Gurasoak zarete, zuen 9 urteko umeari kurtsoa errepikatzea komeni zaiola esan dizue irakasleak. Azken hitza ordea zuena dela dio. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2025-10-17 Asteasu Sariketa [Bertsoa] / Maddalen Arzallus, Etxahun Lekue
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Bederatzikoa, handiaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Amona biloba zarete; Etxahun amona eta Maddalen biloba. Azkenaldian, harrituta zaude biloba zenbat aldiz datorkizun baserrira bisitan eta zein goxo hitz egiten dizun. Gaur ea lotan geratu daitekeen galdetu dizu. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2025-10-25 Amendüze Sariketa [Bertsoa] / Elixabet Etxandi, Peio Minhondo
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Lauko handia (hg) / Bi puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Bi urepeldar zahar zarete. Harrituta zarete hurbiltzen ari den jendearekin. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2025-11-22 Zaldibia Sariketa [Bertsoa] / Eneritz Artetxe Eizagirre, Julio Soto
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Jubilatuak zarete Eneritz eta Julio. Astelehenero elkartzen zarete, izan Ordizia, Lazkao edo Beasain, tokatzen den lekuan, pentsio duinak eskatzeko. Eneritz, zuri iruditzen zaizu pentsionisten aldeko kartel eta aldarrikapenez gain, ez dagoela sobera bestelako aldarrikapenak ere bertan adieraztea, izan bandera, kartel edo oihu forman. Juliori iruditzen zaio pentsionisten elkarretaratzeetan motibo horren alde bakarrik azaldu behar zenuketela. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2025-11-22 Zaldibia Sariketa [Bertsoa] / Maider Arregi Markuleta, Aner Peritz Manterola
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Aner eta Maider, askotan entzuten ditugun bi hitz dira berdintasuna eta parekidetasuna. Baina ez dira gauza bera, are gehiago, berdintasuna versus parekidetasuna proposatu nahi dizuet. Azaltzerik edukiko al zenigukete ze diferentzia dagoen berdintasunaren eta parekidetasunaren artean? Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2025-12-08 Errenteria Sariketa [Bertsoa] / June Aiestaran, Haira Aizpurua Ibargarai
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, berdinaren moldekoa (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Lanagatik atzerrira joan behar izan zenuten. Han elkar ezagutu ostean, elkarrekin hasi zineten. Vascos por el mundo programakoak izan dituzue etxean, eta “Itzuliko al zarete sekula Euskal Herrira?” galderari erantzun desberdina eman dio zuetako bakoitzak; Hairak, baietz; Junek, ezetz. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2025-12-27 Lesaka Sariketa [Bertsoa] / Mizel Mateo, Ioar Tainta
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Ioar, alaba eta Mizel, gurasoa zarete. Ioar, lehen aldiz kartzelara gutun bat bidali nahi duzu eta Mizel zure gurasoari laguntza edo aholkua eskatzea erabaki duzu. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2025-01-03 Amurrio Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Maialen Lujanbio
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: 2006an etorri zineten lehenengoz hona. Orduko Barakaldoko olatu hori hasi eta geroztik, urtearen hasierako zita hauxe duzue Amurrio. Aurten 20. aldia, datorren urtean 21. aldia… Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2025-01-05 Oiartzun Jaialdia [Bertsoa] / Maider Arregi Markuleta
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip) Exercice: Bakarka gaia-emanda Sujet proposé: Batzuetan une, leku eta distantzia jakin batera egoteak begi bat galtzea ekar dezake. Halaxe pasa zitzaion inauterietan nire herriko gazte bati, Xuhar Pazosi. Karga polizial batek distantzia motzera eta zilegi ez den altura batera tiro egiteak atzera bueltarik ez duten ondorioan utzi dizkio lagunartean ondo pasatzera baino joan ez zen Villabonako gazte bati. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2025-01-06 Ondarroa Jaialdia [Bertsoa] / Miren Amuriza, Xabat Galletebeitia
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Hogeita hemeretzi urte dira Mikel Zabalza erail zutela. Eta 2024ko azaroaren 30ean Intxaurrondoko kuartelaren aurrean plaka bat ipini dute beraren omenez. Eta harrian bertan jartzen du: “Idatzita geratzen da Mikel kuartel honetan hil zela” Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2025-01-10 Hernani Lagun-artekoa [Bertsoa] / Unai Agirre Goia, Aitor Mendiluze
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gai-librean Sujet proposé: Gai librean Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2025-01-10 Aramaio Jaialdia [Bertsoa] / Gorka Pagonabarraga, Ane Zuazubiskar Iñarra
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Kopla handia Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Herriko ekimen guztietan parte hartzen duzuen bi gazte zarete. Santa Agedara ere apuntatu zarete, baina zuen dohaina ez da afinatzea. Kantuan hasi zarete eta korokoak begira dituzue. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2025-01-11 Baigorri Berezia [Bertsoa] / Haira Aizpurua Ibargarai, Miren Artetxe
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Laukoa, ertainaren moldekoa, 2 puntuz (hg) / Bi puntukoa, ertainaren moldekoa (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Basaizeako kideak zarete. Gaurko afaria prestatzeko IKEAra joan zarete falta zenuten materialaren erostera. Rakleta egiteko makina, ordezkatu behar diren bi aulki, eta anpula pare baten bila zabiltzate. Dendako panelak segitzen hasi zarete. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2025-01-25 Lesaka Jaialdia [Bertsoa] / Maddi Ane Txoperena
[Verse improvisé]
Nom de la strophe:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Exercice:
Bakarka lehen puntua-emanda
Sujet proposé:
Puntua: Nola definituko / zenuke Lesaka?
Puntua: Zubiak eraikiz da / herriaren lema
Puntua: Herri ttikia sarri / infernu handia
Puntua: Euskarak arnasgune / haundia du hemen
Puntua: Gaurkoan bihurtu da / bertsoaren kabi
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2025-02-01 Pasaia Jaialdia [Bertsoa] / Oihana Iguaran, Ane Labaka Mayoz
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Maria Luisa Erdozio duela 100 urte hil zen bertsolaria da. Azkaingo Herriko Etxeak herriko gune bati jarri dio bere izena. Ane, zuk Txakur Gorri kolektiboarekin beste lankidetza batekin Orainmenean idatzi zenuen, bertsolaritzaren genealogia feminista. Plazida Otañori buruzko liburua idatzi zenuen zuk, Oihana. Zuentzat zer dira aitortza hauek? Zergatik da garrantzitsua plazara ateratzea? Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2025-02-06 Iruñea Jaialdia [Bertsoa] / Ane Labaka Mayoz, Josu Sanjurjo
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Bost urte dira Zaldibarko zabortegiko hondamendia gertatu zela. Bi langile hil ziren: Alberto Soroluze eta Joakin Beltran. Soroluzeren gorpuzkinak urte eta erdi geroago aurkitu zituzten. Beltranenak oraindik ez dituzte aurkitu. Zabortegi hartako bi langile zarete eta zabortegi azpitik ari zarete pasatzen A-8tik. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2025-02-14 Portugalete Lagun-artekoa [Bertsoa] / Irune Basagoiti, Izaro Bilbao
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Lagunak eta pisukideak zarete. Bizitza kolektiboan egingo zenutela zin egin zenioten elkarri. Izaro, gaur erabaki duzu Iruneri kontatuko diozula bikotea duzula eta bikotearekin bizitzera joango zarela. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2025-02-15 Lekaroz Lagun-artekoa [Bertsoa] / Urko Gartzia, Aitor Mendiluze
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Hemen bazen kaputxinoen eraikin bat, ikastetxea zena, eta duela urte batzuk eraitsi izan zena. Beti entzun da Gipuzkoa aldeko erreboltari guztiak bidaltzen zituztela Lekarozera nonbait zuzendu nahian. Aitor, zure nahiaren kontra ikastetxera bidalitako gazte bat izango zara. Eta Urko, zu garai horretan zorrotzena zen kaputxino horietako bat izango zara. Ikastetxeko urteak eta gero, hamabortz-hogei urte pasatu dira eta kanpoan egin duzue topo; Urko, zu ja zure malda beheiti, zure azken urteetan, eta Aitor, zu hor nonbait, zuzendu zinen zerbait ere. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
