Aldizkako Ekitaldiak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
Bizkaiko Bertsolari Txapelketa (17. 2018)
Oinarrizko informazioa
- Ekitaldi mota
- Txapelketa
- Lekua
- Bizkaia
- Hasiera data
- 2018-10-06
- Bukaera data
- 2018-12-15
- Hedadura lekua
- Bizkaia
- Hedadura-mota
- Herrialde mailakoa
- Webgunea
- https://www.bertsozale.eus/eu/bizkaia/bizkaiko-bertsolari-txapelketa-2018
Parte hartzaileak
- Antolatzaileak
Bizkaiko Bertsozale Elkartea - Talde antolatzailea
- Parte-hartzaileak
- Gai-jartzaile taldea
Anzorandia, Idoia Berriozabal, Maite Enbeita, Zihara Garatxena, Leire Iturralde, Oier Juaristi, Itxaro Larrinaga, Olatz Olabarria, Begoñe Olabarria, Belate Sainz de la Maza, Xabier Ugalde, Amaia - Epai-mahaia
- Txapelduna
Enbeita, Onintza
Deskribapena
- Oinarriak
- Finalera heldu aurretik ibilbide luzea egin du Bizkaiko Txapelketak. Apirilean eta maiatzean jokatu zen Udabarriko Fasea: 13 saio jokatu ziren eta 78 bertsolarik parte hartu zuten.
Udagoienean kanporaketen fasearekin hasi zen Txapelketa. 5 kanporaketa jokatu ziren eta 30 bertsolarik parte hartu zuten horietan. Finalaurrekoetan 8 bertsolari zeuden zain, eta kanporaketetatik sailkatutako 10ekin batu ziren, 18 bertsolari guztira hiru finalaurrekotan. Horietatik, zortzi heldu dira finalera.
IRUDIA
Aurten ere Txapelketako Komunikazio Taldeak sortu du irudia eta Lanku Kultur Zerbitzuak izan da garatzeko arduraduna. Irudia baso edo oihan bat da, kolore desberdinetako baso bat.
Basoa leku bizia da: ekosistemaren ziklo osoa betetzen du. Eta berdin gertatzen da bertsolaritzan. Oinarria badago, bertso eskolak sustraituta daude, baita, hezkuntza arautuan ari direnak ere. Eta hazten eta hazten doaz, enbor eta oinarri sendoaren bueltan. Basoa anitza da: denetariko bizidunak daude bertan. Arriskua, abentura, baina batez ere, babesa da basoa. Eta irudimena. Lotura eta askatasuna.
Txapelketan basoaren zati bat bakarrik ikusten da: bertsolarien lana. Baina badakigu, arbola horiek egoteko sustrai indartsuak eta bizi handia dagoela basoan.
TALDE HANDIA
Txapelketa urte osoko beharraren emaitza da. Behar horren atzean, jende asko dago. Horregatik, Bizkaiko Bertsozale Elkarteak eskerrak eman gura dizkie Txapelketan beharrean ibili diren guztiei, banan-banan: bertsolariei, Talde Antolatzaileko kideei, Komunikazio Taldeko kideei, gai-jartzaile taldeari, epaile taldeari, bertso eskolei, eta borondatezko beharrean astez aste ibili diren guztiei. Baita ere, zelan ez, astero areto eta frontoiak bete dituzten bertsozale guztiei ere, eurak barik ezingo litzatekelako Txapelketarik egin.
TXAPEL JARTZAILEA: JON ENBEITA
Jon Enbeita Ealo bertsolariak jantziko dio txapela 2018ko Bizkaiko Bertsolari Txapeldunari. Horrela erabaki du Txapelketaren Talde Antolatzaileak.
1950ean jaio zen Jon Muxikan. 3 urtegaz aita Balendin Enbeitak zuzendutako antzerki baten kopla bat kantatu zuen lehenengoz. Han hasi zuen ibilbide oparoa: bost bider kantatu du Txapelketa Nagusiko finalean (1980 –bigarren egin zuen-, 1982, 1986, 1989, 1993); beste bost bider izan da Bizkaiko finaletan, eta horietatik bi bider izan da Araba-Bizkaiko Txapeldun (1987, 1990 –txapeldun-, 1992 –txapeldun-, 1994, 1996). Bertso idatzietan ere sari ugari jaso ditu Jonek.
Musikaren munduan ere ibilbide oparoa eduki du bere gitarra eskutan. 17-18 urtegaz hasi zen bere kontura gitarra ikasten, eta Euskal Herri osoan ibili da bakarlari moduan. Hainbat diska ere grabatu ditu, azkena, iaz.
Bizkaiko Bertsozale Elkarteak omenaldi txiki hau egin gura izan dio Joni: aurtengo txapeldunari txapela jaztea.
Faseak
- Bizkaiko Bertsolari Txapelketa (17. 2018) Udabarriko fasea
- Bizkaiko Bertsolari Txapelketa (17. 2018) Kanporaketak
- Bizkaiko Bertsolari Txapelketa (17. 2018) Finalaurreak
- Bizkaiko Bertsolari Txapelketa (17. 2018) Finala
- Saioak
- Sailkapena
1. Onintza Enbeita Maguregi 843,5
2. Etxahun Lekue Etxebaria 814,5
3. Xabat Galletebeitia Abaroa 493
4. Jone Uria Albizuri 489
5. Nerea Ibarzabal Salegi 489
6. Miren Amuriza Plaza 486,5
7. Eneko Abasolo Txabarri 'Abarkas' 463,5
8. Aitor Bizkarra Ruiz 461,5
- Txapelduna
Enbeita, Onintza