Bilaketa orokorra
Bilaketa berria Mota: Bat-bateko bertsoaldia Mendea: XXI Doinua: Goizian goizik jeiki ninduzun I Saio mota: JaialdiaBilaketa zehaztu
Emaitzak: 16
2016-07-12 Iruñea Jaialdia [Bertsoa] / Ander "Itturri", Eneko Lazkoz
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Hor, gibelaldean “Carlos III. Etorbidea” dago. Haren bukaeran plaza bat. Aurten izena aldatu dioten arte “Rodeznoko kondea” izena zuena. Konde hau lurjabea, karlista eta politikari frankista bat zen eta haren omenez zuen izena plazak, Eta haren ondoan “Eroritakoen monumentua”. Aurten aldatu zaio izena, orain “Askatasunaren plaza” da. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-08-18 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi, Jon Maia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Bi presoren senideak izango zarete, eta gasolindegi batean egin duzue topo. Zu, Beñat, kartzelatik bueltan zatoz, eta zu, Jon, kartzelara zoaz, bisitan. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-04-21 Gasteiz Jaialdia [Bertsoa] / Manex Agirre, Uxue Alberdi
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuek bikotea zarete, eta gaur telebista ikusten zeundetela, tratu txarrak jasaten dituen emakume batek bere gizona hil duela esan dute. Zuri, Uxue, normala, ondo iruditu zaizu, baina zuri, Manex, gogorregia, gehiegizkoa, iruditu zaizu. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2008-02-09 Errenteria Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Andoni Egaña, Aitor Mendiluze, Arkaitz Oiartzabal "Xamoa"
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Launaka gaia-emanda Jarritako gaia: Akrostiko bat egitea nahi dut. Zortzi letrako hitz bat emango dizuet, eta bertso-lerro bakoitzaren lehen letra nik emandako hitz horren lehen letra izango da, eta nahi baduzue gaitzat ere har dezakezue hitz hori. Hitza da ilegalak. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2003-05-31 Arrasate Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Igor Elortza
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Andoni, nik bezala arazo bat daukazu tabakoarekin: sortzeko, sormenari etekina ateratzeko, erre egin behar duzu -zuk esana da-. Baina entzun dizut baita ere, tabakoa erretzeari utzi nahi diozula. Zu, Andoni, izango zara zure biriketako bat, arnasa hartu nahi duen biriketako bat; zu, Igor, izango zara sormena ekartzen dion ke hori. Eta hain esparru estuan uztartzen zaretenez, mikro bakarretik kantatuko duzue. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2015-11-12 Iruñea Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Aimar Karrika
[Bat-bateko bertsoaldia]
Neurria:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Lana:
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia:
Badakigu, zu, Aimar, Auritzekoa zarela, eta, zu, Amets, Hendaiakoa. Auritz eta Orbaitzeta muga herriak dira eta Hendaian itsasoratzen da Bidasoa.
1985ean Orbaitzetakoa zen Mikel Zabaltza Bidasoako uretan agertu zen hilik. Jakin duzue dokumental bat egin nahi dela, egia bilatzen duen dokumental bat.
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-03-28 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Aitor Mendiluze
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Bi emakume zarete, bi ama. Zuen semeak Parisko kartzela batean preso dauzkazue. Hendaiako tren geltokian egin duzue topo gaur ere. Hilero bezala gauez egingo duzue bidaia. Hamar ordu trenean. Ordubeteko bisita egin eta atzera beste hamar ordu. Zu, Aitor, etsitzen hasita zaude, nekatzen hasita, urte asko dira. Eta Andonik hala esan dizu: "Zoriontasuna ez da nahi dugun guztia egitea. Egiten dugun guztia nahi izatea baizik". Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-05-05 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Aitor Sarriegi
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Gaur bi grafiko ikusi ditut, eta biak igual samarrak ziren. Grafiko bat zen etxerik ez duten pertsonena eta bestea zen pertsonarik ez duten etxeena. Eta biak ziren igualak. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-01-05 Oñati Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Berria egunkarian egunero idazten duzu eta horrek lana eskatzen du. Bi mikrotatik kantatu beharko duzu. Mikro batetik alfer, nagi, dagoen Andoni. Eta bestetik produktibitatean, emankor, dagoen Andoni. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-01-13 Getaria (G) Jaialdia [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa, Alaia Martin
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Denek esaten dute garai berriak bizi ditugula Euskal Herrian, eta hala izan bitez, garai berriak. Baina bada hitz bat, asko aipatzen ari dena azkenaldian, eta da memoria. Eta zuk, Alaia, bai, benetan uste duzu garrantzitsua dela memoria garatzea; zer gertatu den, zer gertatu zaigun, zer egin dugun, zer egin diguten gogoratzea ona dela. Aldiz, zuk, Irazu, uste duzu historian zehar ahanzturak, gauzak ahazteak mesede gehiago egin duela gogoratzeak baino. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-09-07 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Julio Soto
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuen haurraren lehen eskola eguna da gaur. Esnatu orduko ja negarrez zegoen, eskolara joan behar zuelako. Bidean negarrez joan da, gelan negarrez dago. Negarrez utzi duzue gelan. Atea itxi duzue, eta joan egin zarete, umea negarrez utzita. Elkarri begiratu diozue, eta zuen begiak ere bustita daude. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2018-01-14 Getaria (G) Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Jakingo duzue gaur, hemendik hiru ordura jokatuko den Realaren eta Bartzelonaren arteko futbol partidan Maialenek ohorezko sakea egingo duela. Baina ez pentsa bertsolaritzaren Messiri erraza egin zaionik erabakia hartzea. Nahiko buruhauste eman dizkio ohorezko sakeak. Izan ere, Amets eta Maialen, zuek futbolzaleak zarete. Gozatu egiten duzue futbolarekin. Baina baita sufritu ere. Zer da futbolean gozagarri egiten zaizuena? Eta zer gorrotagarri? Zer kontraesan sortzen dizkizue eta zer daukazue esateko zuen kontraesanen alde? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-11-17 Elizondo Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]
Neurria:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Lana:
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia:
Bi emakume zarete. Zuk, Amets, oraintxe eduki duzu haurra. Zuk, Maialen, laurogeitan hogei urteko ama zaintzen duzu. Gaur, plazan, elkarren ondoan egokitu zarete, amaren gurpildun aulkia eta haurraren kotxekapota.
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2020-08-28 Gasteiz Jaialdia Zabalgana [Bertsoa] / Manex Agirre, Aroa Arrizubieta
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Kultur jarduera guztiak jendez gainezka zeudela egin dut amets. Baina esnatu egin naiz. Manexek ezkor begiratzen dio kultur arloari zer ekarriko dion pandemiak. Aroak pentsatzen du onura ere ekarriko diola. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-08-05 Gasteiz Jaialdia [Bertsoa] / Nerea Elustondo, Oihane Perea
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Aurten jaiei hasiera ematen dien suziria lanbide desberdinak dituzten 5 emakumek bota dute. Euretako batek zera zioen “Gizarte berri bat eraikitzen ari gara eta ondorioz jai berri batzuk, emakumea gizartea lekua hartzen doan seinale”. Baina gurean abuztuan, udan, oporrekin eta jaiekin lotuta, emakumearen jazarpen, eraso eta bortxaketa salaketa kopuru handia egoten da. Azken asteetan, baita bart gauean ere, ziztadak jaso dituzte emakumeek; emakumeek salaketa egin dute. Nolako jaiak eta gizartea behar ditugu? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2023-02-04 Pasaia Jaialdia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Alaia Martin
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Otsailaren 4a, Santa Ageda bezpera izateaz gain, minbiziaren nazioarteko eguna ere bada. Bularreko minbizia duten bi herritar zarete; kezkatuta eta nekatuta zaudete Onkologikoaren zerbitzuak hartu duen norabide desegokiarekin: diagnostikoa jaso aurreko honak eta harak; analitika zuen herrian; ekografia erresidentzian; biopsia onkologikoan; tratamendua hasi arteko egunak eternalak; itxaron zerrenda amaigabea. Gaur ere bazoazte kimioa hartzera eta medikuak ate aurrean protestan ari dira pankarta atzean. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa