Bilaketa orokorra
Bilaketa berria Mota: Bat-bateko bertsoaldia Saio mota: Bat-bateko bertso saio berezia Eskuragarritasuna: Irakurri Aldizkako Ekitaldia: Plaza Biziberritzen (2020)Bilaketa zehaztu
Emaitzak: 8
2020-05-13 Online Berezia [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Bakardadea batzuetan norberak aukeratzen du baina besteetan ez. Batzuetan jendez inguratuta egonda ere bakarrik sentitzen da bat. Besteetan bakarrik egon arren, babestuak sentitzen gara. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2020-10-24 Mungia Berezia [Bertsoa] / Nerea Ibarzabal, Etxahun Lekue
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Inbidia sanoa diozu elkarri. Baina zertan? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2020-06-10 Amasa-Villabona Berezia [Bertsoa] / Haizea Arana, Oihana Arana
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Asko maite dute elkar, baina beti eztabaidan daude Ilargi eta Andrea, azkena telebistako iragarki bati begira. Pipi Galtzaluzek 70 urte bete dituela eta, Ilargi oso gustura dago bere lehen erreferentea izan baitzen. Andreari txorakeria, barregarria, iruditzen zaio horrela politizatzea umeentzako programa bat. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2020-05-22 Online Berezia (Orozkorako) [Bertsoa] / Onintza Enbeita
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip) Lana: Bakarka oinak-emanda Jarritako gaia: Oinak eman ahala bertsoa osatu behar izan zuen. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2020-06-10 Amasa-Villabona Berezia [Bertsoa] / Urko Arregi
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Egongelan zaude telebista aurrean. Iraultzak (Urkok) esan du umore saio berri bat estreinatu dutela ETB1en eta euskaraz izanda babestu behar zenuketela. Ilargik Salvame (Telecinco telebista kateko saioa). ikustea proposatzen du. ETB hilda dagoela, alferrik dela saiatzea... Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2020-06-10 Amasa-Villabona Berezia [Bertsoa] / Haizea Arana, Oihana Arana, Urko Arregi, Aitor Tatiegi
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Bederatzikoa, handiaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Lana: Launaka gaia-emanda Jarritako gaia: Andrea, (Haizea) panorama xelebrea topatu zenuen pisuan. Zure gela, egongela eta sukaldea erakutsi zizuten, baina ez gainerakoen gelak. Imajinatzen hasi zinen orduan nolakoa izango ote zen gela bakoitza. Zer zeukaten paretan itsatsita, nola ote zegoen ohea... Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2020-05-13 Online Berezia [Bertsoa] / Uxue Alberdi
[Bat-bateko bertsoaldia]
Neurria:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Lana:
Bakarka gaia-emanda
Jarritako gaia:
Esaten dugunak adina garrantzi badu esaten ez dugunak. Hiru egoera emango dizkizut. Egoera horietan, despedida bat, agurtze bat, dago. Zu izango zara norbait agurtzen duen emakumea. Eta, zutik kantatuko duzu emakume horrek esaten duena egoera horretan, gero eseri eta esango lukeena baina ausartu ez dena kantatu beharko duzu.
1. agurtze egoera: Baserriko atarian daude emakumezkoa eta gizona. Emakumea ama da eta gizona bere semea. Semea Estatu Batuetara doa artzain.
2. agurtze egoera: Emakumezkoa etxeko atean dago seme-alabekin. Eta gizonezkoa atearen beste aldean. Emakumezkoa emaztea da eta doana senarra. Senarra Australiara doa kainaberak moztera. Emaztea herrian geratzen da familiarekin.
3. agurtze egoera: Portuan ageri dira emakumea eta gizonezkoa. Gizonezkoa arrantzalea da eta Ternuara bakailaotara eramango duen barkura igotzen ari da. Emakumea bere alaba txikia da.
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2020-05-13 Online Berezia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Beñat Gaztelumendi
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Aire berria behar du munduak. Nola beteko zenukete aire berriz mundu berri hori? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa