Bilaketa orokorra
Bilaketa berria Kantu inprobisatua: "Bertsolaritza" Pertsona: Arzallus, AmetsBilaketa zehaztu
Emaitzak: 3287
2022-12-03 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Amets Arzallus, Aitor Mendiluze
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Aitor eta Amets alderdi bereko politikariak zarete. Aitor, urte luzez izan zara alkate. Udal hauteskunde hauetan, Amets izan da zerrendaburu, eta hauteskundeak irabazi dituenez, bera izango da hurrengo alkatea. Gaur deitu dizu, eskualdatzea adosteko eta abiatzeko. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-12-03 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Amets Arzallus, Maddalen Arzallus
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Amets eta Maddalen arkeologoak zarete. Euskal Herriaren historiarako garrantzitsua den aurkikuntza egin duzue Irulegiko herrixkan. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-12-18 Iruñea Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Amets Arzallus, Nerea Ibarzabal
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, berdinaren moldekoa (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Neba-arreba abeltzainak zarete. Orain arte behien esnea enpresa bati saltzen zenioten. Nerea, Ametsek proposatu dizu lan egiteko modua aldatzea, eta esnekiak zuzenean saltzen hastea. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-12-18 Iruñea Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Amets Arzallus
[Bat-bateko bertsoaldia]Lana: Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana Jarritako gaia: Irribarre konplizea egin diozue elkarri Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-01-16 Azkaine Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Xumai Murua
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Saran bizi haiz Amets, eta askotan tokatu zaik entzutea azkaindarrak harroxkoak direla. Hala ote? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-05-14 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Unai Iturriaga
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Bederatzikoa, handiaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Espioia izatea modan dago, eta zu espioi bat zara Unai. Ametsek kontratatu zaitu. Kontua da, udazkenean Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa hasten dela, eta Ametsek irabazi egin nahi du. Unai kontratatu, eta dena jakin du: ze gai mota jarriko dituzten, zertan dabiltzan gainerako bertsolariak, nortzuk biltzen diren, ze ariketatan… Ibili zara ikerketa lanetan, eta gaur da Ametsi ikertutakoa azaltzeko eguna. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-05-14 Oiartzun Lagun-artekoa [Bertsoa] / Amets Arzallus, Andoni Egaña
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Ez dakit entzun duzuen baina Ametsek Ibhaima Balderekin Miñan izeneko liburu bat idatzi du. Eta sekulako arrakasta eduki du liburuak. Aita Santuak ere leitu du eta asko gustatu omen zaio. Amets etxean dela, norbaitek atea jo du. Ireki du Ametsek atea, nor izango eta… Aita Santua bera! Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-05-22 Zestoa Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Sebastian Lizaso
[Bat-bateko bertsoaldia]
Neurria:
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Lana:
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia:
Uztapide kontu-kontari hasten zenean mahaia isildu egiten zen. Berak luze jarduten zuen. Gaur nork dauka kontaketa luzeak entzuteko pazientzia? Telebistako albisteek ere minututik gora aspertu egiten gaituzte. Gaur inork ez du gogorik inoren jardunik entzuteko. Hiztun onak entzule ona behar du eta entzulerik gabe geratu den mundu hau, hiztunik gabe geratzen ari da. Sebastian aitona eta Amets biloba zarete. Elkarrekin bizi zarete Endoiako baserrian. Gaur Amets eskolatik etorri eta zuzenean mugikorra hartzera joan da kuartora. Sebastian aitonak “Alto!” esan dio ukuiluko sarreran. “Nora hoa?
Ez al didak ezer kontatu behar? Txakurrak ere horrela sartzen dituk!”
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-12-30 Durango Jaialdia [Bertsoa] / Eneko Abasolo "Abarkas", Amets Arzallus, Maialen Lujanbio, Jon Maia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Launaka gaia-emanda Jarritako gaia: Ohitura izaten da urtearen amaieran urtearen errepaso bat egitea, baina neu ere bertsolaria izan naiz, eta badakit hori urtero tokatzen dela, eta ez zaigula gustatzen. Jakin gurako nuke zein den urte guztian zehar gehien errepikatu duzuen gezurra. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2000-06-03 Itsasondo Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Aitor Sarriegi
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Venezuelako bi ume zarete. Momentu honetan, Amets adoptatu egin dute Europa aldera ekartzeko asmoz, eta Aitor, berriz, hantxe bertan geratzen da. Zuen agurra bertsotan. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2000-06-16 Baigorri Lagun-artekoa [Bertsoa] / Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Eman dezagun zu zarela delako sorgin hura, bien sakeletan egon zara; zeinetan zara gehien gustatu? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2000-06-16 Baigorri Lagun-artekoa [Bertsoa] / Sustrai Colina
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Ametsi sorgin ttipi hori berriz itzulirik damutu zara? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2000-06-16 Baigorri Lagun-artekoa [Bertsoa] / Amets Arzallus
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Nafarroako Txapelketan bazen zerbait zortea ekarri zizuna. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2000-06-16 Baigorri Lagun-artekoa [Bertsoa] / Sustrai Colina
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Badakigu Ametsen lagun mina zarela. Erranen diguzu nor den Amets? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2000-02-06 Urruña Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Sebastian Lizaso
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Hi, Amets, Iparraldeko bertsulari gaztea haiz eta lo hagoela, ametsetan, Xalbador azaldu zaik. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2000-10-21 Urruña Lagun-artekoa [Bertsoa] / Amets Arzallus, Andoni Egaña
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Bi euskaldun zarete. Lehen aldiz Frantziako futbol selekzioan parte hartuko duzue. Ohitura den bezala Marsellesa ari da. Andoni gogotik hasi da kantuan eta Amets isilik. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2000-04-16 Goizueta Txapelketa [Bertsoa] / Amets Arzallus
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamalaukoa, txikiaren moldekoa, 9 puntuz (hg) / Bederatzi puntukoa, txikiaren moldekoa (ip) Lana: Bakarka bukaerako agurra Jarritako gaia: Bukaerako agurra Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2000-03-18 Getxo Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Fredi Paia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuek bi egoera oso desberdinetan zaudeten bi pertsona zarete. Zu, Amets, mendian zaude, libre-libre; zu, berriz, Fredi, kartzelan zaude preso. Banan-banan hiru egoera esango dizkizuet. Kanta ezazue bakoitzak bizi duzuen une honetako egoeratik. 1. Egoera: Biluzik zaudete 2. Egoera: Lehengo lekua eta egoeraz gain, maiteminduta zaudete. 3. Egoera: Loak hartzear zaudete Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2000-02-06 Urruña Jaialdia [Bertsoa] / Mixel Aire "Xalbador II", Amets Arzallus
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuk, Mixel, pastorala biziki maite duzu eta urte guziz joaten zira, bederen behin, ikusterat, eta zurekin eramaiten duzu zure seme Amets, baina egun erran dizu ez dela gehiago joanen pastoralaren ikusterat. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-01-07 Oiartzun Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Jexux Mari Irazu Muñoa, Jon Maia, Jon Martin
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Launaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuek ere, entzule guztiek bezalaxe, ikusi duzue, hor atzean Bai Euskal Herriari jartzen duela, baina nik nahi nuke zuek esaldi hori edukiz betetzea: nolako Euskal Herria nahi dugu edo nahi duzue? -kasu honetan zuek kantatu behar duzuenez-; zer daukagu ezinbesteko Euskal Herri horretan eta zer daukagu eginkizun? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa