Bilaketa orokorra
Bilaketa berria Kantu inprobisatua: "Bertsolaritza" Pertsona: Colina, SustraiBilaketa zehaztu
Emaitzak: 2514
2024-02-28 Iruñea Jaialdia [Bertsoa] / Miren Amuriza, Sustrai Colina
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Gaur egun Tinderra erabiltzen da. Mundua geroz eta bakartuago dago eta behar dugu topatzea benetan gustuko izango dugun pertsona bat. Ordubetean bada ere eta ordubete eraginkorra. Miren jarri zenuen jendea ezagutzea gustatzen zitzaizula. Sustrai zuri jendea ez zaizu gustatzen eta denbora daramazu asmatu ezinik. Bi hilabete pasa dituzu zain, eta aplikazioak bidali dizkizu lekua eta ordua, eta Miren egongo dela bertan zain. Miren zure bizilaguna da. Sekula ez duzue elkarrekin hitz egin. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-03-23 Amasa-Villabona Lagun-artekoa [Bertsoa] / Miren Artetxe, Sustrai Colina
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: 2022ko Txapelketa Nagusian, Irungo finalaurrekoan kantatu zenuen Sustrai: “Agian ni entzutea / egingo zaizu arraro / bizkarrean daramaten / hilkutxa baten bainago” zure hiletara ez joatea erabaki zenuenaren paperean. Eta Miren, zuk txapelketa berean Amurriokoan abestu zenuen: “Hilkutxa lauso ta tinko / bera jetsi eta kitto! / Harrian kanka! Jotzen duenean / ez da beherago jetxiko / zu niri bezain hotz eta astun / bekizu lurra betiko” zianuroarekin zure senarra hil zenuenaren paperan. Bistakoa da istorio beraren bi parte direla horiek. Miren eta Sustrai, senar-emazteak zarete. Mirenek Sustrai hilko duen bezperako eguna da. Sustrai lanetik etxera heldu da. Miren ere lanetik etorri da, baina denbora eman dio afaria prestatzeko. Etxeko giroa aspaldi honetan tentsioz betetakoa da. Bi platera zerbitzatu dituzu Miren eta mahaian eseri zarete. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-12-18 Iruñea Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Sustrai Colina
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamalaukoa, txikiaren moldekoa, 9 puntuz (hg) / Bederatzi puntukoa, txikiaren moldekoa (ip) Lana: Bakarka hasierako agurra Jarritako gaia: Hasierako agurra Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-12-18 Iruñea Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Sustrai Colina, Beñat Gaztelumendi
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Sustrai eta Beñat bi nerabe zarete, eta astean zehar apustu makinetan jokatzeko ohitura duzue. Gaur, ikastetxean, ludopatiari buruzko hitzaldi bat eman dizuete. Zu, Sustrai, identifikatuta sentitu zara; Beñat, ez. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-12-18 Iruñea Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Sustrai Colina, Alaia Martin
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Alaia eta Sustrai, Iruñeko erraldoiak dantzatzera animatu zineten, eta gaur da kalejiran aterako zareten lehenengo eguna. Alaia, elkarren aurrean dantzan ari zaretela, gero eta okertuago ikusten duzu Sustrai. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-12-18 Iruñea Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Sustrai Colina
[Bat-bateko bertsoaldia]
Neurria:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Lana:
Bakarka lehen puntua-emanda
Jarritako gaia:
Gai orokorra: Gaztetxeak
Puntua: Hamarkada askotan / egin da borroka
Puntua: Herriari ematen / diote bizitza
Puntua: Zein da gaztetxeekin / duzun harremana?
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-03-26 Izpura Berezia [Bertsoa] / Sustrai Colina
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamalauko berdina, 7 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zazpi puntuko berdina 16 silabaz (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Bakarkako gai bat emango dizut, baina gai beraren aurrean hiru bakarkako egitea eskatuko dizut; hiru bakarkakoen lehen bertsoa bakarrik kantatuko duzu. Hauxe da gaia: Leku horretan sartzen zaren aldiro orduko bizipen hura heldu zaizu gogora. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-08-15 Arantza Jaialdia [Bertsoa] / Amaia Agirre, Sustrai Colina, Nerea Ibarzabal, Sebastian Lizaso
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Launaka gaia-emanda Jarritako gaia: 25 urte dira Arantza Rock jaialdia antolatzen hasi zirela Arantzan. Duela 25 urte Sebastianek eta Nereak elkar ezagutu zuten Arantzan. Bikotea osatu zuten baina apurtu ere egin zen bikotea. 25 urte pasatu eta gero topo egin duzue Arantzan. Baina oraingo Sebastian eta Nerea, Sustrai eta Amaia izanen dira. Lehengoa nola bizitu zenuten eta oraingo egoera nola bizi duzuen kantatu behar duzue. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-12-15 Barakaldo Txapelketa 16:15 [Bertsoa] / Sustrai Colina
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamabikoa, handiaren moldekoa, 7 puntuz (hg) / Zazpi puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Lana: Bakarka bukaerako agurra Jarritako gaia: Bukaerako agurra Argitalpenaren izenburua: Bertsolari Txapelketa Nagusia 2013 [Liburua] Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-07-19 Zumaia Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Anjel Mari Peñagarikano
[Bat-bateko bertsoaldia]Lana: Binaka gaia-emanda
2013-07-19 Zumaia Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Anjel Mari Peñagarikano
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Lehen azaldu dut zergatik gauden hemen bertsolariak, baina jendeak ez du seguruenik historia guztia jakingo. Hain zuzen ere, nondik datorren azken hamabi urteotan bertsolariak Zumaiara arraunera etortzeko ohitura, zer motibo dauden hor: gida-baimen bat dago tartean, Peña ere arraunlaria izana da Tolosan... Bertsolariak hemen ibili izan gara bai Erribera kalean zipriztinak ateratzen, bai errioan. Kontatu ezazue bertsotan gaur hona ekarri gaitun motiboaren historia. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-09-07 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Unai Iturriaga
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Gaur zen entsegu orokorra. Gaur elkartu zarete milaka lagun, ia laurehun kilometrotan zehar giza-kate bat eginez, Mediterraneo iparraldeko lurralde horretan, Katalunian, alegia. Zuek biok zarete azkeneko bi katebegiak, giza-kateko bi muturretan zaudetenak. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-11-17 Murgia Txapelketa [Bertsoa] / Unai Agirre Goia, Sustrai Colina
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Gurasoak zarete. Zuen haurrak ikasgela berean dabiltza. Unai, lehengo astean Sustrai larri zebilela eta, bere haurra zuk hartzeko eskatu zizun. Ordutik Sustrai berandu etortzen da beti haurraren bila. Argitalpenaren izenburua: Bertsolari Txapelketa Nagusia 2013 [Liburua] Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-11-17 Murgia Txapelketa [Bertsoa] / Sustrai Colina
[Bat-bateko bertsoaldia]
Neurria:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Lana:
Bakarka lehen puntua-emanda
Jarritako gaia:
Puntua: Cabacasen hilketa / argitzeke dago
Puntua: Gomazko pilota bat / botatzen denean
Puntua: Agintaria ez da / inoiz erruduna
Argitalpenaren izenburua:
Bertsolari Txapelketa Nagusia 2013 [Liburua]
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-11-17 Murgia Txapelketa [Bertsoa] / Sustrai Colina, Xabier Silveira
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, berdinaren moldekoa (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Bikotea zarete. Xabier, Sustraik proposatu dizu orain arte zenuten ohe handia kendu eta haren lekuan bi ohe txiki jartzea. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-11-30 Maule-Lextarre Txapelketa [Bertsoa] / Sustrai Colina, Jone Uria
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Emazteen kontrako indarkeria salatzeko elkarretaratzean bildu zarete. Bertan, nehoiz baino gazte gehiago ikusten duzue. Argitalpenaren izenburua: Bertsolari Txapelketa Nagusia 2013 [Liburua] Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-11-30 Maule-Lextarre Txapelketa [Bertsoa] / Unai Agirre Goia, Sustrai Colina
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda puntutan Jarritako gaia: Elgarrekin bizitzen hasi berri zarete. Biak ordenarekin muturreraino itsutuak zaudete. Argitalpenaren izenburua: Bertsolari Txapelketa Nagusia 2013 [Liburua] Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-11-30 Maule-Lextarre Txapelketa [Bertsoa] / Sustrai Colina
[Bat-bateko bertsoaldia]
Neurria:
Hamalauko berdina, 7 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zazpi puntuko berdina 16 silabaz (ip)
Lana:
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Jarritako gaia:
Nehork ez zuen espero baina lortu egin duzu.
Argitalpenaren izenburua:
Bertsolari Txapelketa Nagusia 2013 [Liburua]
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-11-30 Maule-Lextarre Txapelketa [Bertsoa] / Sustrai Colina
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Bederatzikoa, handiaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Lana: Bakarka bukaerako agurra Jarritako gaia: Bukaerako agurra Argitalpenaren izenburua: Bertsolari Txapelketa Nagusia 2013 [Liburua] Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-12-15 Barakaldo Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Sustrai Colina
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamaseiko handia (hg) / Zortzi puntuko handia (ip) Lana: Bakarka hasierako agurra Jarritako gaia: Hasierako agurra Argitalpenaren izenburua: Bertsolari Txapelketa Nagusia 2013 [Liburua] Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
