Bilaketa orokorra
Bilaketa berria Bertsolaria: "Alberdi, Uxue" Pertsona: Murua, IñakiBilaketa zehaztu
Emaitzak: 1628
2005-02-04 Mutiloa (G) Lagun-artekoa [Bertsoa] / Andoni Egaña, Iñaki Murua
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Biak elkarren osagarri zarete. Murua itsua da eta Egaña gorra. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2005-02-25 Elgeta Jaialdia [Bertsoa] / Unai Agirre Goia, Iñaki Murua
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Elgetara pakistandar asko etorri dira, eta Murua da horietako bat. Unairen arropa dendara joan da euskaldundu egin nahi duela eta horretarako jantzietatik hasi nahi duela esanez. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1982-05-22 Lesaka Txapelketa [Bertsoa] / Iñaki Lasa, Iñaki Murua, Kepa Urain
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Hirunaka gaia-emanda Jarritako gaia: Lasa itsua, Urain mutua eta Murua gorra. Hiruak elkar maxiatzen. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2000-04-15 Gabiria Sariketa [Bertsoa] / Ekaitz Goikoetxea, Iker Zubeldia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Gabirin bada aharizale ezagun bat Noare baserrikoa, guk Noare hots egiten diogu berari ere, eta ahariak entrenatzeko nahiko inbentu bitxia dauka: bera kotxean joaten da eta aharia sokatik lotu eta korrikan atzetik. Zu, Iker, Noare zara eta Ekaitz aharia. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-04-07 Gabiria Sariketa [Bertsoa] / Iñaki Apalategi Astigarraga
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Hiretzako gaia hirekin bertso eskolan dabilen gazte bati eskatu zioagu, baina ez ziguk ezer ekarri. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-03-04 Hondarribia Jaialdia [Bertsoa] / Ainhoa Agirreazaldegi, Unai Iturriaga
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuek biok arrantzaleen emazteak zarete. Une honetan Hondarribiko kaian zaudete. Zuen senarrei agur egiten ari zarete. Unai ohitura bihurtu den agurra egiten, barrutik kalbarioa, kanpotik patxara; Ainhoa lehendabiziko aldiz agur egiten, negar zotinei eutsi ezinik. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-04-07 Gabiria Sariketa [Bertsoa] / Iñaki Apalategi Astigarraga, Ixiar Eizagirre
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda kartzelako-lana Jarritako gaia: Interneten bidez ezagutu zarete, elkarren lagun egin ere bai, baina hau da elkar ikusten dezuen lehenengo aldia. Ze inpresio izan dezue edo? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-04-07 Gabiria Sariketa [Bertsoa] / Ainhoa Agirreazaldegi, Alaitz Sarasola
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zu, Ainhoa, sagarrondoei pestizidak edo xomorroak akabatzeko bitarteko hoiek botatzen ari zaren baserritarra zara. Zu, berriz, Alaitz, sagar-loreetan dabilen erlea. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-02-23 Mutiloa (G) Lagun-artekoa [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Iñaki Murua
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Kasu honetan, Murua jubilatua izango da, eta jubilatu den egunean zer egingo eta despertadorea utzi du bere semearen logelan, Sebastianen logelan. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-04-07 Gabiria Sariketa [Bertsoa] / Gorka Ostolaza "Potxis"
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Bakarka lehen puntua-emanda Jarritako gaia: Puntua: Zenbat ibili zera / aurten elurretan? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2009-06-06 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Iñaki Murua, Xabi Paya
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Paya, zu, bidaia agentzia bateko nagusia zara. Murua bezeroa sartu da oraintxe zure agentzian. Murua da azkenaldian asko ugaritu den bezero mota horietako bat: beste urtetan adina bidaiatu nahi du, ahal den urrutiena, baina merke, ahalik eta merkeen. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-04-07 Gabiria Sariketa [Bertsoa] / Ainhoa Agirreazaldegi
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Gaur hemen, Osinalde elkartean, Osinalde saria dela-ta, besteak beste, hemen ditugu Kataluniako TV3 telebistakoak ere, Euskal Herriak Espainian duen irudia aldatu edo hobetu nahian, antza. Esaiezu zuk nolakoak garen euskaldunak. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2002-11-30 Zaldibar Jaialdia [Bertsoa] / Jon Maia, Iñaki Murua
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Jon, zu Olentzero zara. Ez dakit nik zergatik, iazkoa jendearentzat lan egiten zenuen azkenengo aldia izango zela egin zenuen zin. Gaur, hor zaude zure bordatxoan, arrautzatxoak jan dituzu, kapoia daukazu zain, eta halako batean hotsa sentitu duzu. Eta baten bat ate joka hasi da. Hemen daukazu abendua. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2000-01-22 Zegama Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Agirre, Iñaki Murua
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Senar-emazte jarriko ditugu; Joxe Agirre Joxe Agirre izango da eta Murua emaztea. Merkealdia aprobetxatuz Donostiara joan dira erosketak egitera. Arratsaldea pasatu dute eta gustukorik andreak ez dio ikusi probatu dituen arropa guztietan. Ez dakit nola etorri izango zareten etxera. Konta ezazue arratsaldeko ibilera. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2000-04-15 Gabiria Sariketa [Bertsoa] / Eñaut Agirre, Estitxu Eizagirre
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuk, Estitxu, Gabonetan zure kanpin-denda utzi zenion Eñauti eta orain, Aste Santurako behar duzula eta eskatuta itzuli dizunean, konturatu zara ez dagoela erabiltzeko moduan. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2004-07-19 Zornotza Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Iñaki Murua
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Hauek ere edadeko pertsonen paperean jarriko ditut, baina gozo jarduteko eskatuko diet. Aspaldi, orain dela berrogeita hamar urte inguru, Andonik, mutil gaztea orduan, maitasun gutunak bidaltzen zizkion Iñaki neska pinpirinari. Baina Iñakik beste mutil bat maite zuen, eta berarekin ezkondu zen. Berrogeita hamar urte igaro dira, Iñaki alargundu egin da, gizona hil zaio, eta hiletetan, gorpua oraindino fresko-fresko zegoela, han agertu zaio Andoni bere maitasuna oraindino bere borborka, sutan, dagoela esateko. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2004-05-21 Donostia Lagun-artekoa [Bertsoa] / Iñaki Murua, Anjel Mari Peñagarikano
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zer egiten zenuten haurtzaroan, nola jolasten zineten? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2004-01-24 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Iñaki Murua
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Iruñeko Foruen monumentua duzue hori. Bertan inskripzio hau dago idatzia: "Gu gaurko euskaldunok gure aitasoen illezkorren oroipenean bildu gera emen gure legea gorde nai degula erakusteko." Maialen da Iruñeko monumentua. Murua da Iruñeko kaleetan doana, eta inskripzio hori irakurri duena. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1999-04-24 Gabiria Sariketa [Bertsoa] / Arkaitz Goikoetxea
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Halabeharrez, denboraldi luze bat egon haiz gurpil-aulki batean, baina orain heure kasa ibiltzeko gai haiz. Hor hago, lehen hire azpian egondako gurpil-aulki hutsari begira. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2003-05-24 Alaitza Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Iñaki Murua
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Hona hemen, zuen aurrean, egia eta gezurra. Andoni egia, eta Iñaki gezurra. Batzutan elkarri egundoko amorrua diozuela eta elkar gorrotatzen duzuela dirudi. Eta bestetan oso lagun zaretela. Elkarrekin oheratzen zaretela ere egingo genuke apustu. Argi ezazue zuen harremana mesedez. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa