Bilaketa orokorra
Bilaketa berria Bertsolaria: "Egaña, Andoni" Lekua: HondarribiaBilaketa zehaztu
Emaitzak: 177
2024-09-28 Hondarribia Txapelketa [Bertsoa] / Maddi Aiestaran Iparragirre, Oier Aizpurua Olaizola
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Aspaldiko partez kirol pixka bat egitea erabaki duzue, eta palan jokatzeko geratu zarete. Inguruan dituzuen sei pilotaleku pasa dituzue, eta denak okupatuta daude. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-09-28 Hondarribia Txapelketa [Bertsoa] / Ane Beloki, Unai Gaztelumendi Arandia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Lagunak zarete. Zuk, Ane, askotan laga diozu zure kotxea Unairi. Orain dela gutxi, Unaik kotxea erosi du, eta, eskatu izan diozunean, ez uzteko aitzakiak baino ez dituzu jaso. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-09-28 Hondarribia Txapelketa [Bertsoa] / Oier Aizpurua Olaizola
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana Jarritako gaia: Bukatu duzu. Eskuak odolez blai dituzu. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-09-28 Hondarribia Txapelketa [Bertsoa] / Maddi Aiestaran Iparragirre, Aratz Igartzabal Bidegain "Potto"
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Lauko handia (hg) / Bi puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Bikotea aurkitzeko telebista-programa batean ezagutu zenuten elkar. Elkarrekin bizi zarete orain. Gaur berriro emititu dute ezagutu zineteneko zita. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2025-08-30 Hondarribia Jaialdia [Bertsoa] / Oihana Iguaran, Jone Uria Albizuri
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Ama-alabak zarete; Jone ama eta Oihana alaba nerabea. Herriko festak dira eta biak atera zarete festa egitera. Alaba goizeko ordu txikietan etxeratzerakoan, etxe atariko atea ireki eta hara non topatu duen ama, aita ez den ezezagun batekin, gerritik helduta edo. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2025-08-30 Hondarribia Jaialdia [Bertsoa] / Jone Uria Albizuri
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamalauko berdina, 7 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zazpi puntuko berdina 16 silabaz (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Hondarribiko festetara ere iritsi zara. San Pedro kaleko bide bazterrean jarri zara, zure tapiza edo manta zabaldu, eta poliki-poliki kamisetak, plaierak eta abarrak bertan kokatzen zabiltza. Baina aldi berean, eskuin, ezker eta urrunera begiratzen duzu, so urduri batez. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2025-08-30 Hondarribia Jaialdia [Bertsoa] / Oihana Iguaran
[Bat-bateko bertsoaldia]
Neurria:
Hamabiko berdina, 6 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Sei puntuko berdina, 16 silabaz (ip)
Lana:
Bakarka gaia-emanda
Jarritako gaia:
Alberto Lasarentzat izan da Hondarribiko urrezko intsignia. Zorionak Alberto! Harekin batera Sorotan Bele taldea eta Maria Jesus Berrotaran izan dira finalistak. 75 urteko hondarribiarra da Maria Jesus, Hondarribiko bertso eskolaren sortzaileetako bat dela esateaz gain, gauza asko esan daitezke berari buruz, baina pasadizu bat besterik ez dizut kontatuko. 1979an Hondarribiko udaltzain izateko deialdira aurkeztu zen, eta emakumea izanik izena ere ez ziotela hartuko esan zioten. 1980ko deialdira ere aurkeztu zen, eta izena hartuko ziotela baina emakumea izanik ez ziotela deituko esan zioten.
1980ko bigarren deialdira ere aurkeztu zen eta hartu egin zuten; jubilatu arteko 35 urteak pasa zituen lan horretan. Oihana, gaurko entzuleen artean dago Maria Jesus, zer esan nahi diozu?
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-06-18 Hondarribia Berezia [Bertsoa] / Amaia Agirre, Uxue Alberdi, Miren Amuriza, Maider Arregi Markuleta
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip) Lana: Launaka gaia-emanda Jarritako gaia: Maider, Bidasoaz beste aldean dagoen herrian, 18 urte arteko ikasketa guztiak euskaraz egin arren, gazteek ezin dituzte brebeta eta baxoa azterketa ofizialak euskaraz egin, frantsesez egin behar dituzte derrigor. Maider gaur egin duzu azterketa, eta dena euskaraz idatzi duzu. Badakizu zero jarriko dizutela. Ateratzean zain dituzu Uxue, frantsesez azterketa egin duen laguna; Miren, zure zientziako irakaslea eta Amaia, zure ama. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-06-18 Hondarribia Berezia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Maider Arregi Markuleta
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko berdina, 4 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Lau puntuko berdina, 16 silabaz (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Ama-alabak dira: Uxue ama eta Maider alaba. Txiki-txikitatik, zer gerta ere, amak alabaren behatzetako bati hari mutur bat lotu zion, mataza amak gordeta eskutan. Haurra hazi ahala haria askatzen joan da ama. Haurra kozkortu da dagoeneko, eta ama ohartu da azkenaldian hariari tiratuz gero haria tenkatu egiten dela. Susmoren bat izaki, haria biltzen hasi da ama; bildu eta bildu, eta azkenerako ohartu da, alabaren behatzari lotutako haria zuhaitz bati lotuta dagoela. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-08-27 Hondarribia Jaialdia [Bertsoa] / Jon Maia, Eli Pagola
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Jon aita eta Eli alaba. Jon EH Bilduko zinegotzia da herrian. Jon, etxerako bidean “Bildu kapitalista” dioen pintada ikusi duk, gorriz idatzita. Etxera sartu orduko bi esprai poto gorri ikusi dituk sukaldeko mahaian eta Eli alaba eskuak garbitzen. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-08-27 Hondarribia Jaialdia [Bertsoa] / Jon Maia, Anjel Mari Peñagarikano
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Badakigu Jon eta Anjel Mari bi Athletic zale sutsu eta fin zaretela, Athleticen filosofiarekin bat datozenak. Tira, Jon duela gutxi arte zetorren bat taldea euskal jokalariekin bakarrik osatzeko filosofiarekin. Azkenaldian zalantza sortu zaio Joni, batez ere Realaren azken kopa eta Europako sailkapenak ikusita. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-08-27 Hondarribia Jaialdia [Bertsoa] / Oihana Iguaran
[Bat-bateko bertsoaldia]
Neurria:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Lana:
Bakarka lehen puntua-emanda
Jarritako gaia:
Puntua: Argindarra ta gasa / urre prezioan
Puntua: Hotzik pasako al dugu / aurtengo neguan?
Puntua: Ta Iberdrolak berriz / irabazi latza
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2021-08-28 Hondarribia Jaialdia [Bertsoa] / Alaia Martin, Aitor Mendiluze
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Alaia ama eta Aitor semea zarete. Era berean, Alaia da zure semearen amona, Aitor. Amona alarguna beti ibili izan da bilobaren zaintzan. Oraintxe esan dizu aurrerantzean ezingo duela bilobarik zaindu, bikote berria baitu. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2021-08-28 Hondarribia Jaialdia [Bertsoa] / Oihana Iguaran, Alaia Martin
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuek biak duela gutxi izan zarete ama. Zoragarria, ezta? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2006-09-02 Hondarribia Berezia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Andoni Egaña, Jexux Mari Irazu Muñoa, Jon Maia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Launaka gaia-emanda Jarritako gaia: Laurok irteeran zaudete, estatxari fuerte helduta Aurrean duzue helburua. Imajinatu Euskal Herria zaretela. Helburu hori iristeko, entrenamendu asko egin behar da aldez aurretik. Gure herriak nahikoa gai ba ote du helburu hori lortzeko? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2006-09-02 Hondarribia Berezia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Jon Maia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Andoni, Jon, Zarautz, Zumaia. Euforiko, pozez txoratzen daude biak, baina Hondarribian gaude. Jolas bat egingo dugu. Ea nork disimulatzen duen ondoen euforia hori, hemengo jendea mindu gabe. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-08-28 Hondarribia Jaialdia [Bertsoa] / Aitor Mendiluze, Xabi Paya
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Orain dela hamar urte ezagutu zenuten elkar, Hondarribiko jaietan, eta gaua goxo-goxo pasatu zenuten. Geroztik ez duzue elkarren berririk izan, harik eta kasualitatez, gaur, Hondarribiko jaietan, berriz topo egin arte. Elkar ikusi eta elkar ezagutu duzue. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-03-04 Hondarribia Jaialdia [Bertsoa] / Ainhoa Agirreazaldegi, Unai Iturriaga
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuek biok arrantzaleen emazteak zarete. Une honetan Hondarribiko kaian zaudete. Zuen senarrei agur egiten ari zarete. Unai ohitura bihurtu den agurra egiten, barrutik kalbarioa, kanpotik patxara; Ainhoa lehendabiziko aldiz agur egiten, negar zotinei eutsi ezinik. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2009-08-29 Hondarribia Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Jon Maia, Anjel Mari Peñagarikano, Aitor Sarriegi
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Launaka gaia-emanda Jarritako gaia: Nola bizi duzue zuek futbola? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1996-03-02 Hondarribia Jaialdia [Bertsoa] / Xabier Amuriza, Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Elkarrekin bizitzen jartzea erabaki duten neska-mutilak zarete. Nola banatuko dituzue etxeko lanak? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
