Bilaketa orokorra
Bilaketa berria Bertsolaria: "Garmendia, Joxe" Lekua: "Gipuzkoa" Erabilitako doinua: "Bai" Mota: Bat-bateko bertsoaldia Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Pertsona: Iturriaga, UnaiBilaketa zehaztu
Emaitzak: 38
2016-10-15 Errenteria Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Beñat Gaztelumendi, Unai Iturriaga, Jon Maia, Alaia Martin, Aitor Mendiluze
[Bat-bateko bertsoaldia]
Neurria:
Zortzikoa, handiaren moldekoa, 4 puntuz (hg) / Lau puntukoa, handiaren moldekoa (ip)
Lana:
Seinaka gaia-emanda besteak bati
Jarritako gaia:
Asko eman dugun pertsona bat omendu nahian jarriko dut gaia. Zendu berri da Imanol Urbieta eta asko da bere kantu, musika eta letrekin eman diguna. Zuen laguntza behar dut hau kantatzeko: “Jon Brown, indio txiki bat zen...” (jendeak abesten du)
Jon Maia, zu zara Jon Brown. Beste guztiek txikitan miretsi izan zaituzte eta zure lagun izan dira. Orain, zu hazi egin zara, eta zure ume hauek ere bai. Hala ere, zerbaitegatik triste daude eta gaur laguntza eske etorri zaizkizu.
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2015-12-30 Durango Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Bartzelonan izan da joan den astean. Alan zuen izena, hamazazpi urte, transexuala zen eta bere buruaz beste egin du. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-01-04 Amurrio Jaialdia [Bertsoa] / Unai Iturriaga
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Atxilotua izatea baino ezkutatuta bizi izatea nahiago duela esan du. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-05-13 Mallabia Jaialdia [Bertsoa] / Unai Iturriaga
[Bat-bateko bertsoaldia]
Neurria:
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)
Lana:
Bakarka gaia-emanda
Jarritako gaia:
Unai, 75 urte bete berri dira Gernika, Durango, Eibar... bonbardatu zituztela.
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-12-23 Galdakao Jaialdia [Bertsoa] / Unai Iturriaga
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Lehen zure moduko asko ikusten ziren, baina gero eta gutxiago gelditzen zarete. Zu zara herriko plazan, han bakar-bakarrik tente dagoen telefono kabina zaharra. Orain dela berrogei urte-edo ipinia. Lehen jende asko ibiltzen zen; orain, gero eta gutxiago, eta gero eta gutxiago ikusten dira beste herrietan ere. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2009-11-08 Gasteiz Txapelketa [Bertsoa] / Unai Iturriaga
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka bukaerako agurra Jarritako gaia: Bukaerako agurra Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2008-12-25 Larrabetzu Jaialdia [Bertsoa] / Unai Iturriaga
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Aita zara. Zure alaba lehenengoz irten da parrandan. Asteburu guztian ez da agertu, eta agertu denean kontu eske hasi zara. Berak erantzun bakarra eman dizu, eta zu aho zabalik geratu zara. Zer esan dizu, bada? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2005-06-25 Leioa Jaialdia [Bertsoa] / Unai Iturriaga
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Gozategiren kantu batek hala dio: "Euskal selekzioa garenaren islada"; baina zer gara? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2004-08-22 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Unai Iturriaga
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Aspaldian gaixo zeunden, eta joan den astean azken etsia eman dizute sendagileek: gehienez ere bi hilabeteko bizi iragarri dizute. Zertan emango dituzu bi hilabete horiek? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-11-18 Markina-Xemein Txapelketa [Bertsoa] / Igor Elortza, Unai Iturriaga
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zu, Igor, hamabi urteko haurra zara, eta Unai zure aita. Orain dela urtebete hil zitzaizun ama, Igor. Gaur, Unai, aita, emazte batekin etorri da etxera "gurekin biziko da" esanez. Hiruna bertso, hamarreko handian, Igor hasita. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-11-18 Markina-Xemein Txapelketa [Bertsoa] / Unai Iturriaga
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka hasierako agurra Jarritako gaia: Hasierako agurra Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-02-10 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Unai Iturriaga
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Liburu-saltzailea kezkati baldin badabil, AEK-ko irakaslea ere kezkati dabil ba! Ezkontzeko presioak, Garzonekin arazoak, juxtu-juxtuko soldata... Ez da erreza hogeta hamar urtebete eta iraultzaile segitzen! Itxura, behintzat, zaindu nahi luke. Eta bizarra egiten hasiko da goiz batez, ispiluaren aurrean. Ispiluaren aurrean azaleratuko ditu bere barruko kezkak. Ondo ari al naiz? Merezi al du? Ze etorkizun daukat? Herri ostia hau hain herri ostia al da? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1997-12-28 Hernani Lagun-artekoa [Bertsoa] / Andoni Egaña, Unai Iturriaga
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Bartolo Iturriaga hazi egin da, nerabezarora heldu da eta sexurako grina piztu egin zaio, eta kanpaia jotzen harrapatu du Egaña apaizak. Belarritik heldu eta kosfesionariora eraman du, konfesioa egitera. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1997-12-14 Donostia Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Unai Iturriaga
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka hasierako agurra Jarritako gaia: Hasierako agurra Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1997-04-04 Zumaia Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Unai Iturriaga, Gregorio Larrañaga "Mañukorta", Imanol Lazkano, Sebastian Lizaso, Jokin Sorozabal
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Seinaka gaia-emanda batek besteei Jarritako gaia: Egañak gainerako bertsolariak txikitan nolakoak ziren kantatuko du eta banan-banan erantzun egingo diote. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1996-03-30 Bergara Jaialdia [Bertsoa] / Unai Iturriaga
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Hegazkin barruan arratoiren bat ikusi zutela-eta behin Sondikako aireportuan berrehun eta berrogeita hamar bidaiarirekin zihoan hegazkin batek larrialdiko lurrartzea egin behar izan zuen. Hi haiz komeri horiek denak ikusi zituen arratoia. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1993-12-08 Bilbo Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Andoni Egaña, Unai Iturriaga
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Igande arratsaldea da. Zuen bion gizonak, futbolera joan dira ohi bezela. Biok kafetegian berriketan ari zareten bi emakume zaituztegu. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1993-12-05 Eibar Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Unai Iturriaga
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka bukaerako agurra Jarritako gaia: Arratsaldeko saioko bukaerako agurra. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1993-07-03 Usurbil Jaialdia [Bertsoa] / Unai Iturriaga
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Esku-horri batean honako hau irakuri huen: Drogaren menpe zegoen Usurbilgo batek, "Gizakia Helburu" Unibertsitatetik lizentziatu titulua atera du, droga utzi du. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1993-03-20 Berastegi Jaialdia [Bertsoa] / Unai Iturriaga
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Arte Ederretan edo Bellas Artes-etan aritzen da ikasten eta pintore lanetan jarri behar det. Nolako neska margotuko huke? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa