Bilaketa orokorra
Bilaketa berria Bertsolaria: "Labaka Mayoz, Ane" Pertsona: Iturriaga, UnaiBilaketa zehaztu
Emaitzak: 2755
2015-09-13 Elorrio Jaialdia [Bertsoa] / Iratxe Ibarra, Unai Iturriaga
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Gaur amaitu dira jaiak, baina gaur gauean ere parranda egon da Elorrion. Unai, gauero atera zara parrandara. Goizean, etxera bueltatzerakoan, andre bera atera zaizu leihora, Iratxe, buruarekin keinua eginez, “Desde luego!”. Gaur ere hortxe duzu zuri begira eta zerbait esatea pentsatu duzu. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2015-10-29 Iruñea Jaialdia [Bertsoa] / Eneko Fernandez, Unai Iturriaga
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Bikotea zarete. Baserritarrak. Bizi guztia baserrian eman duzue lan eta lan. Zuen seme alabentzako bizitza hobea lortzea aldera, hauek ikastea nahi zenuten. Eta ikasi dute, eta lanpostua lortu ere bai. Bata Txinan bizi da orain, eta bestea Estatu Batuetan. Zuek baserrian jarraitzen duzue. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2015-10-29 Iruñea Jaialdia [Bertsoa] / Unai Iturriaga, Julio Soto
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Lauko handia (hg) / Bi puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Bar-kos eta Bar-cina zarete zuek. Uxue eta Yolanda (Unai eta Julio) eta noski “bar” batean egin duzue topo. Azken hilabete hauetan, aunitz aldatu da zuen bizitza. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2015-12-30 Durango Jaialdia [Bertsoa] / Onintza Enbeita, Beñat Gaztelumendi
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Beñat psikologoa da eta psikologoarengana joan da Onintza. Zer duen galdetu dio, eta Onintzak esan dio “Goenkale amaitu da”. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2015-12-30 Durango Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Bartzelonan izan da joan den astean. Alan zuen izena, hamazazpi urte, transexuala zen eta bere buruaz beste egin du. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2015-12-30 Durango Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]
Neurria:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Lana:
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia:
Gaur egungo gizartea ulertzeko ez omen da nahikoa belaunaldi arteko talka. Badirudi XXI. mendean badela bestelako talka bat. Badela jende modu solido bat, eta jendarte likido bat. Gatazka horretan dagoela. Bata erro, sineste, oinarri finko batzuei lotutako mundua, eta aldatzen dabilen eta bere formara egokitzen den mundu bat, lotura gabekoa.
Zuen posizio horietatik nola ikuste duzue gure herria?
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2014-01-05 Oñati Jaialdia [Bertsoa] / Unai Iturriaga, Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Maialen printzesa bat izango da, eta ipuinetan ohikoa den modura, dorre batean dago preso, laguntza eske. Baina lasai, badator Unai printze urdina. Sekulakoak eta bi egin behar izan ditu ailegatzeko: laberintoa pasatu, baso sorgindua, zazpi buruko herensugearen kontra borroka egin… Baina ailegatu zara Unai. Elkarrengana batutakoan, Maialenek esan dizu ezetz, berak ez duela zurekin gura. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2014-01-05 Oñati Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza, Unai Iturriaga
[Bat-bateko bertsoaldia]
Neurria:
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Lana:
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia:
Gabonetako bazkari batetan gaude. Unai jesarri da eta Igor amama hasi zaio jana bota eta bota, geratu gabe. Eta Unaik esan dio: “Ez, ni makrobiotikoa naiz”.
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2014-05-04 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Unai Agirre Goia, Unai Iturriaga
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Altzako auzo honetan jende asko joaten da zuengana bisitan. Zuek zarete “El pueblo”. Nola ikusten duzue zuenean jaiotakoaren bisita? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2014-07-10 Donostia Berezia [Bertsoa] / Unai Iturriaga, Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]
Neurria:
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Lana:
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia:
Unai, zure emaztea hil zen atzo. Maialen, zure amorantea hil zen atzo. Funeral berean egin duzue topo eta Maialen doluminak ematera inguratu da.
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2014-05-24 Elgeta Jaialdia [Bertsoa] / Unai Iturriaga, Sebastian Lizaso
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Pintxo potea jarri da orain modan. Baina Unai betitik txikiteroa da, eta egunero joaten da Sebastianen tabernara. Konturatu da aspaldi honetan gero eta txikiagoa ateratzen diola ardoa. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2014-07-10 Donostia Berezia [Bertsoa] / Unai Iturriaga, Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Maialenek supermerkatuan egiten du lan saltzaile edo kajera moduan, eta Unai betiko bezeroa da. Maialen konturatu da gero eta gutxiago eta gero eta xuhurrago erosten duela. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2023-01-28 Azpeitia Lagun-artekoa Oilo Soro [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa, Unai Iturriaga
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Bederatzikoa, handiaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Lana: Binaka gai-librean Jarritako gaia: Gai librean Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2023-07-12 Getxo Jaialdia [Bertsoa] / Miren Artetxe, Unai Iturriaga
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Unai eta Miren, 80ko hamarkadan hil zineten bi lagun zarete, zuen gorputzak kriogenizatu egin zituzten. Hau da, izoztu egin zintuzten etorkizuneko teknologiak berpiztuko zaituztelakoan. 2023a heldu da eta teknologia hori deskubritu da. Hozkailuan berrogei urte pasa ostean, berpiztu eta atera zarete. Hau al da espero zenutena? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2019-05-04 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Miren Amuriza, Onintza Enbeita, Unai Iturriaga, Etxahun Lekue
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Launaka gaia-emanda Jarritako gaia: Bizkaiko selekzioak noiz irabaziko du Euskal Herriko kopa? Noiz izango dugu bizkaitar bat Euskal Herriko txapeldun? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2019-05-04 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Onintza Enbeita, Unai Iturriaga
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: FANT zinemaldi fantastikoa hasi berri da Bilbon. Onintzak lortu du Unai senarra pelikula bat ikustera joatea. Ordu laurdenerako Unaik izututa alde egin du. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2019-05-04 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Unai Iturriaga
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Etzi bost hilabete Jon Lopategi joan zitzaigula. “Jonek plan bat zeukan” izenburua zuen artikulua idatzi zenuen zuk BERRIAn. Zein zen Jonen plan hori? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2019-07-12 Getxo Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Unai Iturriaga
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: : Ikasten dugun leku hori da eskola. Edozein toki izan daiteke, hala nola etxea, kalea, mendia, edo… parkea. Unai eta Sustrai, zuek bi ume horien gurasoak zarete. Unai, zure umea da zabuan ordu erdi luzea daraman hori; Sustrai, zurea ordu erdi luze zain daramana. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2019-11-05 Iruñea Jaialdia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Amets Arzallus, Joanes Illarregi, Unai Iturriaga, Julio Soto, Alazne Untxalo
[Bat-bateko bertsoaldia]Lana: Seinaka gaia-emanda besteak bati Jarritako gaia: Unai Iturriagak urteak betetzen dituela eta, zuetariko bakoitzak landare bat oparitu nahi diozue. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2020-07-02 Ereñotzu Jaialdia [Bertsoa] / Unai Iturriaga, Eli Pagola
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Oporretarako etxeen elkar trukea egitea ohikoa da orain, eta zuek aurten Euskal Herritik ez zaretela aterako eta trukatzea erabaki duzue. Eli Durangora eta Unai Fagollagara (Ereñotzu) joango zarete oporretara. Gaur elkartu zarete xehetasunez hitz egiteko. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa