Bilaketa orokorra
Bilaketa berria Entitatea: "Eusko Jaurlaritza" Urtea: 2019Bilaketa zehaztu
Emaitzak: 1685
2019-10-05 Tafalla Berezia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Alaia Martin
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuek bizilagunak zarete eta normalean ez duzue askorik hitz egiten elkarrekin. Gaur bata bestearen alboan tokatu zarete Nortasun Agiria, DNIa, berritzen. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2019-10-24 Gasteiz Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Iñaki Viñaspre
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Iñaki, kazetaria zara, eta betidanik ezagutzen duzun 90 urteko andre homosexuala, Maialen, elkarrizketatu nahi duzu gaur. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2019-10-24 Gasteiz Jaialdia [Bertsoa] / Onintza Enbeita, Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Jarritako gaia: Harriak zarete. Onintza, ume palestinar batek eskutan duen harria zara eta, zu, Maialen, soldadu israeldar batek botatik atera berri duen harri-txintxarra Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2019-10-27 Gernika-Lumo Berezia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Onintza Enbeita
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Egia da, atzeko seiei begiratuz gero, seguruenik ia denen etxeetan Jon Lopategik deituko balu esanaz euren semea edo alaba bertsotan hasteko ahalegina egingo duela eta entrenatzen joango dela, gehienetan pentsatzen dut jakingo zutela Jon Lopategi nor den. Gurean ez. Gurera behin deitu zuen Juan Lopategi izeneko batek, eta Mari Carmenek hartu zuen. Juanek azaldu zion Fredik bertsotan egiteko talentua zuela eta Kanpantxu deituriko leku batera joan behar zela. Mari Carmenek ordurako Frediri matrikula ordaindua zion, American School-en uda pasatzeko. Zuek ez zarete izango Mari Carmen eta Jon Lopategi. Beno, Amets, zu Jon Lopategi izango zara. Zu, Onintza, Jon Lopategi eta bertso mundua ezagutzen ez duen ama bat. Jonek deituko dizu esanaz zure seme edo alaba bertsotarako itzela dela, baina zuk ez dakizu zer den hori, eta ez daukazu garbi hori ona denik zure semearentzat. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2019-10-27 Gernika-Lumo Berezia [Bertsoa] / Aitor Mendiluze
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Jon Lopategi Bizkaiko bertsolaritzaren sustatzaile nagusia izan da. Titulu handia, baina lasai esan daitekeena eta horrek esan nahi du Bizkaiko bertsolaritza besteen aurrean defendatu behar zenean ere hala egiten zuela. Aitor, zer leku du Bizkaiak Euskal Herriko bertsolaritzan eta zer leku dauka Gipuzkoak? Merezi duena, apur bat gehiago edo apur bat gutxiago? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2019-10-27 Gernika-Lumo Berezia [Bertsoa] / Amets Arzallus
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: 1934koa zen Jon Lopategi eta bera ume-ume izanda tokatu zitzaion, hiru urterekin, Gernikako bonbardaketa. Hiru urterekin Muxikan beldurtuta erabaki zuten trenbide azpiko estolda zulo batean egotea egun eta erdian. Eraman gaitzazu une horretara Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2019-10-27 Gernika-Lumo Berezia [Bertsoa] / Onintza Enbeita, Etxahun Lekue, Fredi Paia, Jone Uria
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Lauko handia (hg) / Bi puntuko handia (ip) Lana: Launaka gaia-emanda Jarritako gaia: Frediri Jon Lopategik oparitutako txirula ekartzeko eskatu diot. Zuk Lopategirena egingo duzu Fredi, eta ez dizuet gairik ipiniko. Honezkero ez badago dena esanda, oraintxe duzue aukera esateko. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2019-11-05 Iruñea Jaialdia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Amets Arzallus, Joanes Illarregi, Unai Iturriaga, Julio Soto, Alazne Untxalo
[Bat-bateko bertsoaldia]Lana: Seinaka gaia-emanda besteak bati Jarritako gaia: Unai Iturriagak urteak betetzen dituela eta, zuetariko bakoitzak landare bat oparitu nahi diozue. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2019-11-10 Basauri Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Igor Elortza
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Andoni, aita, baserritarra da lanbidez, eta Igor, semea, baserrian bizi da. Semea klima aldaketarekin kezkatuta dago eta baserriko lan guztiei egozten die aldaketa hori (baratzeko ura, ganadua...) Gose greba egiten hastea erabaki du. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2019-11-21 Iruñea Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Akizu, Irati Alcantarilla, Ibai Amillategi, Xabat Illarregi, Haritz Mujika, Ekhiñe Zapiain
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortzikoa, handiaren moldekoa, 4 puntuz (hg) / Lau puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Lana: Seinaka gaia-emanda Jarritako gaia: “Nahikoa da ama” esaldia behin baino gehiagotan esango zenuten. Zein kontestutan esan duzue? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2019-09-14 Oñati Txapelketa [Bertsoa] / Andoni Mujika "Anatx"
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zazpi puntuko berezia Lana: Bakarka hasierako agurra Jarritako gaia: Hasierako agurra Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2019-09-14 Oñati Txapelketa [Bertsoa] / Maider Arregi, Felix Zubia
[Bat-bateko bertsoaldia]
Neurria:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Lana:
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia:
Enpresa bereko bi langile zarete. Zuen departamenduan ordu
estrak sartu behar izaten dituzue. Gaur, zuen nagusiak beste langile
bat kontratatzeko aukera aipatu dizue. Zuri, Felix, idea ona iruditu
zaizu. Maiderrek nahiago du ordu estrak sartzen jarraitu.
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2019-09-14 Oñati Txapelketa [Bertsoa] / Maider Arregi, Aratz Igartzabal "Potto"
[Bat-bateko bertsoaldia]
Neurria:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Lana:
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia:
Pisukideak zarete. Maider, Aratz begetarianoa da, baina azkenaldian
urdaiazpikoak zuen etxean gutxi samar irauten duela iruditzen zaizu.
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2019-09-14 Oñati Txapelketa [Bertsoa] / Haritz Mujika
[Bat-bateko bertsoaldia]
Neurria:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Lana:
Bakarka lehen puntua-emanda
Jarritako gaia:
Garraio publikoa
Puntua: Azkenekoz noiz hartu / zenuen zuk trena?
Puntua: Aukera gutxi dago / herri txikietan
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2019-09-14 Oñati Txapelketa [Bertsoa] / Andoni Mujika "Anatx"
[Bat-bateko bertsoaldia]
Neurria:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Lana:
Bakarka lehen puntua-emanda
Jarritako gaia:
Herriko jaiak
Puntua: Parrandara tarteka / edo egunero?
Puntua: Hainbeste denbora zain / eta azkar pasa
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2019-09-14 Oñati Txapelketa [Bertsoa] / Haritz Mujika, Felix Zubia
[Bat-bateko bertsoaldia]
Neurria:
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Lana:
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia:
Jatetxe bateko mahaian eseri zarete elkarrekin. Karta erdaraz bakarrik
daukatela ikusi duzue. Felix, altxa eta beste jatetxe batera joatea proposatu dizu Haritzek.
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2019-09-14 Oñati Txapelketa [Bertsoa] / Maider Arregi, Amaia Iturriotz
[Bat-bateko bertsoaldia]
Neurria:
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Lana:
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia:
Ama-alabak zarete. Maider ama eta Amaia alaba. Aspaldiko partez,
elkarrekin joan zarete hondartzara. Maider, titi bistan jarri zarenean, Amaia alabak esan dizu ez daukazula horretarako adinik.
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2019-09-14 Oñati Txapelketa [Bertsoa] / Haritz Mujika
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana Jarritako gaia: Kazetaria zara. Zure lan jardunean ez zara libre sentitzen. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2019-09-15 Amasa-Villabona Txapelketa [Bertsoa] / Maialen Akizu, Iñigo Mantzizidor "Mantxi"
[Bat-bateko bertsoaldia]
Neurria:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Lana:
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia:
Enpresa bateko bi kide zarete. 61 urte bete berri dituzue eta enpresak
aurrejubilatzeko aukera eskaini dizue. Zu, Mantxi, prest zaude eskaintza
onartzeko. Maialen, ordea, ez.
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2019-09-15 Amasa-Villabona Txapelketa [Bertsoa] / Beñat Iguaran, Iñigo Mantzizidor "Mantxi"
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Elkarrekin parrandan atera zarete. Goizeko ordu txikietan, hondartzara joan zarete bainu bat hartzera. Uretatik ateratakoan, ez dituzue zuen gauzak topatzen. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
