Bilaketa orokorra
Bilaketa berria Euskarri-mota: "Disque dur" Pertsona: Colina, SustraiBilaketa zehaztu
Emaitzak: 2501
2025-09-01 Plentzia Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Hedabideek bizirik irauteko bi mundu dituzte: harpidetzak eta dirulaguntzak, gehienbat. Euskal Herrian hedabideek jasotako dirulaguntzek adierazten dute gobernuen interesa zein den. Zenbakiak argiak dira eta publikoak: El Correo, 9.237.603 euro; El Diario Vasco, 6.128.575 euro; Cadena Ser, 5.948.760 euro; Deia, 3.605.626 euro. Gara, 2.969.963 euro. Erdarazkoak zenbaki puztuak. Euskarazko hedabideek ere jasotzen dituzte dirulaguntzak: Argia, 144.970 euro; Berria, 1.802.760 euro; Bilbo Hiria Irratia, 0 euro. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2025-10-17 Usurbil Lagun-artekoa [Bertsoa] / Sustrai Colina, Eli Pagola
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Bikotea zarete. Baratza daukazue eta, zu, Eli, azken urtetan Jakoba Errekondoren jarraitzaile sutsu bihurtu zara. Haren irratsaioa entzuten duzu larunbatero; egutegi dinamikoa erosi eta zehatz mehatz jarraitzen duzu baratzeko lanak egiterakoan eta abar. Baratzarekin nahiko ez eta, orain sendabelarrekin ere emozionatuta zabiltza. Sendabelarrak topatu, bildu, lehortu, ukenduak egin… Egia esan, zure bizitza horren baitan antolatzen duzu, eta azkenaldian, beste planak uzten hasia zara… Sustrai, gaur zure etxekoekin bazkaria daukazue eta Elik esan dizu, Jakobaren egutegiaren arabera lore eguna dela eta sendabelarrak bildu behar dituela arratsaldeko 14:00etatik 16:00ak bitartean. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2025-11-21 Errezil Lagun-artekoa [Bertsoa] / Sustrai Colina, Jexux Mari Irazu Muñoa
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Bi jubilatu zarete. Egunero kafea hartzen duzue eta egunero egunkaria irakurtzen duzue. Irazu, eskelen orrira iristean, eskelak begiratzen dituzu, ezagunen bat ikusten duen edo. Sustrai, eskeletara iritsi orduko pasa egiten dituzu orriak. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-12-18 Iruñea Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Sustrai Colina, Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, berdinaren moldekoa (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Ospitale bateko bi zerbitzu buru zarete. Ez zaudete ados zuen agintari politikoen kudeaketarekin. Maialen, Sustraik proposatu dizu elkarrekin dimisioa aurkeztea. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-12-18 Iruñea Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Sustrai Colina
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarrekoa, handiaren moldekoa, 10 puntuz (hg) / Hamar puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Lana: Bakarka bukaerako agurra Jarritako gaia: Bukaerako agurra Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2014-07-11 Iruñea Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Jon Barberena, Sustrai Colina, Julen Zelaieta
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Launaka gaia-emanda Jarritako gaia: Sustrai, Nafarroako Gobernuko diru laguntzak banatzeko orduan zure iritziak kontuan hartzen dira. Hiru taldetako ordezkariak dauzkazu zain: Amets, Osasuna Futbol Taldeko bozeramailea, Julen, Nafarroako Bertsozaleen Elkarteko eragilea, eta Barberena Baztango Udaleko ordezkaria. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2014-11-15 Baiona Txapelketa [Bertsoa] / Sustrai Colina
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka bukaerako agurra Jarritako gaia: XILABAko txapeldunaren agurra Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2014-02-20 Gasteiz Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Sustrai Colina, Nerea Elustondo, Maialen Lujanbio, Alaia Martin, Eneritz Zabaleta
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Seinaka gaia-emanda besteak bati Jarritako gaia: San Pedro da Amets. Besteak zeruan sartu nahi dutela eta, zer egin duten berau irabazteko kantatu beharko dute eta San Pedrok, Ametsek, erantzuna eman. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2014-03-21 Donibane Garazi Lagun-artekoa [Bertsoa] / Sustrai Colina
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamalauko berdina, 7 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zazpi puntuko berdina 16 silabaz (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Enpresaburu bat zara, eta zure semeak enpresaren segida izan behar zuen. Baina semeak gaur “Bertsolari izan nahi dut” esan dizu. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2014-03-21 Donibane Garazi Lagun-artekoa [Bertsoa] / Odei Barroso, Sustrai Colina
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Anaia bikiak zarete, gaztetan adoptatuak familia banatan. Hogei urte geroago Sustraik proposatu dizu elkarrekin bizitzea apartamentu batean. Odeik ez du nahi. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2014-07-25 Elizondo Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Arkaitz Estiballes
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Kuadrillako lagunak, festak hastear. Arkaitzek txosna montatu, txosnan txanda, pilota partidetan sarreran, zikiroko mahaiak jartzera…Sustraik kuadrillarekin afaria, familiakoekin bazkaria, neska lagunarekin gosaria… Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2014-09-20 Atarrabia Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Sustrai Colina, Igor Elortza, Jon Maia, Julio Soto
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortzikoa, handiaren moldekoa, 4 puntuz (hg) / Lau puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Lana: Bosnaka gaia-emanda Jarritako gaia: “Maita nazazu gutxio, goza nazazu gehiago…” [Megafoniatik kantua entzuten da. Anje Duhalderen abestia]. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2015-04-30 Abadiño Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Beñat Ugartetxea
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Elkarrekin oso maiteminduta zaudete. Erabaki duzue zuena izango den zerbait egitea. Tatuaje bana. Bi aukera dituzue: bi tatuaje egin, edo bakoitzak zati bat, biok elkartuta bat egingo dena. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2015-08-02 Altzo Jaialdia [Bertsoa] / Mikel Artola, Sustrai Colina, Sebastian Lizaso
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Hirunaka gaia-emanda Jarritako gaia: Sebastian, aitona, urteetan aurrera doa eta orain arte makulu bat behar izan du oinez ibili ahal izateko (Sustrai Colina) Hori nahikoa ez eta bigarren makulua ere (Mikel Artola) ekarri du. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2015-08-13 Leitza Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Maialen Lujanbio, Julio Soto, Iker Zubeldia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Launaka gaia-emanda batek besteei Jarritako gaia: Diana jotzen duen musikari bat zara, Iker. Goizeko zortzitan diana jotzera atera eta beste hirurak oraindik erretiratu gabe ikusi dituzu. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2015-10-31 Auritz Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Maialen Lujanbio, Julio Soto
[Bat-bateko bertsoaldia]
Neurria:
Hamalauko berdina, 7 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zazpi puntuko berdina 16 silabaz (ip)
Lana:
Hirunaka gaia-emanda
Jarritako gaia:
Sei puntu baino gehiago dituen bertso bana egin beharko duzue. Julioren bertsoa deskriptiboa izango da. Sustrairena aldarrikapen bat, eta Maialen, zurea gogoeta bat.
Jende uholdea Europa zeharkatzen ari da.
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2015-10-31 Auritz Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Pertsona bera zarete zuek biok: ehiztari amorratu bat. Zuk, Sustrai, biharko eguna nola imajinatzen duzun kontatuko diguzu; eta, zuk, Maialen, eguna pasa eta egiazki nola joan den egun hori. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2014-01-05 Oñati Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Aitor Sarriegi
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Urtezahar gauez elkarrekin liatu zineten. Urte berria da, eta Aitor, Sustraik esan dizu urtea inoiz baino hobeto hasi duela. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2015-01-03 Amurrio Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Igor Elortza
[Bat-bateko bertsoaldia]
Neurria:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Lana:
Bakarka lehen puntua-emanda
Jarritako gaia:
Puntua: Ze desio dituzu / urte berrirako?
Puntua: Aurten helduko zara / berrogei urtera
Puntua: Berrogeiko krisia / nola daramazu?
Puntua: Beti gazte izatea / posible ote da?
Puntua: Zu ere zahartzen baina / fuerteago zaude.
Puntua: XILABAko txapelak / indartu zintuen.
Puntua: Burutik fuerte zaude / ta gorputzez nola?
Puntua: Ba ni baino argalago / zeu zara bakarra.
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2021-08-27 Berriozar Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Erika Lagoma
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Erika, duela gutxi erloju adimendun edo inteligente bat oparitu dizute. Sustrai da erlojua. Ordua esateaz gain, beste gauza asko esaten dizkizu: bihotz taupadak, zenbat lo egin duzun, zenbat ibili zaren.... Beti du zer erran. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
