Bilaketa orokorra
Bilaketa berria Lekua: "Astigarraga" Pertsona: Elustondo, NereaBilaketa zehaztu
Emaitzak: 798
2020-03-01 Andoain Jaialdia [Bertsoa] / Nerea Elustondo, Unai Muñoa
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zenbaitetan uste dugu agian aktualitateko gaiak helduon ahotan soilik ibiltzen direla, baina hori ez da horrela. Zuek biok sei urteko bi haur zarete eta etxean koronabirusa gora eta koronabirusa behera besterik ez duzue entzuten. Gaur eskolako patioan elkartu zarete eta hortxe hasi zarete zuen ustez nondik datorren, zergatik datorren, zer egiten duen, guzti-guztia sei urteko haur baten begiradatik. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2020-03-01 Andoain Jaialdia [Bertsoa] / Nerea Elustondo
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Hezkuntza publikoan lan egiten duzun irakaslea zara. Kurtsoa joan eta kurtsoak etorri, gero eta haur etorkin gehiago datoz zuen eskolara eta era berean baita zure gelara ere. Nahiko erreta zabiltza, Nerea. Ez da gauza erraza klasearen erritmoa eraman nahi izatea eta era berean ikasle berrien irakaspenak egunean eramatea, arazo linguistikoa dela edota emozionalak direla tarteko. Gaur klaustroko bilera izan duzue eta koordinatzaileak Halil izeneko mutiko sahararra datorrela esan du zuen eskolara eta gelaren bat behar duela. Isiltasuna. Eta nahiz eta erreta egon, bat-batean “nik neuk hartuko dut” esan duzu Nerea. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2020-04-01 Online Jaialdia [Bertsoa] / Eneko Abasolo "Abarkas", Nerea Elustondo, Eneko Fernandez
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Hirunaka gaia-emanda Jarritako gaia: Nola daramazue konfinamentua? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2020-11-08 Etxarri-Aranatz Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Nerea Elustondo, Eneko Lazkoz, Maialen Lujanbio, Julio Soto
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Bosnaka gaia-emanda batek besteei Jarritako gaia: Zu, Andoni, Iñigo Urkullu izanen zara eta besteok zure aholkulariak. Egunero batzen zarete eta hauek aholkuak, iradokizunak, ematen dizkizute. Ea gaur zerekin datozen eta zer erantzuten duzun. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-11-17 Oiartzun Txapelketa [Bertsoa] / Nerea Elustondo
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Bakarka hasierako agurra Jarritako gaia: Hasierako agurra Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-11-17 Oiartzun Txapelketa [Bertsoa] / Nerea Elustondo, Ane Labaka Mayoz
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Baserrian jaioak zarete. Txikitan eskolakideen irainak jasaten zenituzten. Zuk, Ane, uste duzu ordutik gauzak asko aldatu direla. Zuk, Nerea, ordea, uste duzu badaudela baserritarren aurkako jarrerak. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-11-17 Oiartzun Txapelketa [Bertsoa] / Nerea Elustondo, Eli Pagola
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, berdinaren moldekoa (ip) Lana: Binaka gaia-emanda kartzelako-lana Jarritako gaia: Bikotea zarete. Une gogorra bizi izan duzue elkarrekin, baina indartuta atera zarete. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-11-17 Oiartzun Txapelketa [Bertsoa] / Asier Azpiroz Iztueta, Nerea Elustondo
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda puntutan Jarritako gaia: Lehengusuak zarete. Txikitan jolasean ibiltzen zineten aiton-amonen ganbara txukuntzen ari zarete. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-11-17 Oiartzun Txapelketa [Bertsoa] / Nerea Elustondo
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamalauko berdina, 7 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zazpi puntuko berdina 16 silabaz (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Politikaria zara. Gaur aurkeztu duzu dimisioa. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-11-17 Oiartzun Txapelketa [Bertsoa] / Nerea Elustondo
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Bakarka bukaerako agurra Jarritako gaia: Bukaerako agurra Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2000-12-08 Errenteria Sariketa [Bertsoa] / Nerea Elustondo, Jon Martin
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Nor itsusiago izan lehiaketa batean zaudete. Azken finalera biak bakarrik iritsi zarete, eta zuen artean erabakiko da nor izango den irabazlea. Kanta itzazue zuen ezaugarri garrantzitsuenak. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2008-04-19 Urretxu Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Sustrai Colina, Nerea Elustondo, Jexux Mari Irazu Muñoa, Fredi Paia, Xabier Silveira
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Seinaka gaia-emanda Jarritako gaia: Bi bertso eskatuko dizkizuet. Lehen bertsoan esplikatu noiz erabili beharko litzatekeen abiadura handia, eta bigarren bertsoan noiz joan beharko genukeen mantso. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2016-10-28 Ondarroa Berezia [Bertsoa] / Nerea Elustondo, Eli Pagola
[Bat-bateko bertsoaldia]
Neurria:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Lana:
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia:
Bizenta Mogelen alegia bat irakurriko dizuet.
ANDRA ALARGUNA TA OLLOA
Andra alargunak etxean
zedukan zori onean
ollo arrautzaria
egunoro ipintzea
utzi gabe arrautzea.
Dio pozez bere artean:
-Ematen diodanean
aldi batez artoa
arrautza egunekoa
badit beti ipintzen,
zer baldin eramaten
badiot nik bi bider?
Arrautza bat ez da ezer
emanik jan aldi bi
egingo ere nau ni
andi biren jabe.
Nola asmatu ez dube
gauza onelakorik?
Eta ala, ero erorik
gizendu zan olloa,
ta arrautza batekoa
alpertu zan guzia.
Beti izan da egia:
Geiegi billatzea
ezer gabe gelditzea.
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2017-09-30 Segura Txapelketa [Bertsoa] / Nerea Elustondo, Unai Gaztelumendi Arandia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Eskolako jangelako langileak zarete. Harrituta zaudete ikasle askok bertan duten jarrera lotsagabearekin. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2017-09-30 Segura Txapelketa [Bertsoa] / Nerea Elustondo, Jon Martin
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Anai-arrebak zarete. Gurasoak zaintzeko, txandak egiten dituzue. Nerea, joan den asteburuan Jonek ezin zuela-eta, zu joan zinen gurasoak zaintzera haren ordez. Asteburu honetan ere, utzi ezineko zerbait suertatu zaio Joni. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2017-09-30 Segura Txapelketa [Bertsoa] / Nerea Elustondo
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana Jarritako gaia: Prentsaurrekoa ematen ari zara. Galderen tartean, azken galdera bat egin dizute. Erantzun gabe alde egin duzu. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2016-05-07 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Nerea Elustondo
[Bat-bateko bertsoaldia]
Neurria:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Lana:
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia:
Azken hamarkada hauetan mugikorrak argazkigintza hankaz gora jarri du: kamera atzean zegoena kamera aurrean jarri du, Selfia asmatu da. Gazteei galdetuz gero egunean zenbat ateratzen dituzten, ez gara harritzen berrogeita hamar badira.
Zuek zenbat selfi atera dituzue? Inoiz atera duzue selfiren bat?
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2017-11-04 Maule-Lextarre Txapelketa [Bertsoa] / Nerea Elustondo, Julio Soto
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Mendiko erreskate-talde batean hasi zarete boluntario lanean. Gaur irten zarete lehen aldiz mendizale baten bila. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2017-11-04 Maule-Lextarre Txapelketa [Bertsoa] / Nerea Elustondo, Beñat Gaztelumendi
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, berdinaren moldekoa (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Downen sindromea edo trisomia duen gazte baten gurasoak zarete. Gaur jakinarazi dizue lagunekin bizitzera doala. Beñat, Nereak esan dizu oso pozik dagoela. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-09-24 Getxo Txapelketa [Bertsoa] / Oihana Bartra, Nerea Elustondo
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuek, Oihana eta Nerea, bikotea zarete. Lagundutako ugalketa bidez izan dituzue seme-alabak. Zuk, Oihana, kontatu beharra sentitzen duzu. Nereak, berriz, nahiago du isilean gorde. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa