Bilaketa orokorra
Bilaketa berria Lekua: "Baigorri" Pertsona: Agirre, AmaiaBilaketa zehaztu
Emaitzak: 1418
2014-06-20 Anoeta Jaialdia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Igor Elortza, Alaia Martin, Anjel Mari Peñagarikano
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Launaka gaia-emanda Jarritako gaia: Badira hamaika urte Egunkaria itxi zutela, eta gure bizitzan arrastoa uzten duten albisteak gogoratzen ditugula esaten dute. Zuek non zeundeten otsailaren 20 hartan? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-07-27 Amasa-Villabona Jaialdia [Bertsoa] / Julio Soto, Iker Zubeldia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Bikotea osatzen duzue, elkarrekin ezkontzekoak zarete, baina ez zarete ados jartzen. Zuk, Julio, elizatik eta dotore jantzita ezkondu nahiko zenuke, gonbidatu pila batekin, eta nola ez, Gorritin. Zuk, Iker, ezkontza xume bat, elizatik kanpora, gertuko lagunekin, eta ahal dela udazkenean ez; eta Zegaman. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-07-27 Amasa-Villabona Jaialdia [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Ez dakit ikusteko aukera izan duzun, baina esango nuke munduko bazter guztietara iritsi dela bideo bat, non hamaika urteko neskatila bat azaltzen den, Yemengo neskatila bat, bera baino hogei urte zaharragoa den gizonezko batekin ezkondu nahi dutena bere gurasoek. Hori dela eta, bere osaba baten bitartez, ihes egin du. Bideo horretan kontatzen du ezkontzera behartzen badute, bere buruaz beste egingo duela. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-08-24 Amezketa Jaialdia [Bertsoa] / Arkaitz Estiballes, Xabier Silveira
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuek biok senar-emazteak zarete, Arkaitz senarra eta Xabier emaztea. Gaueko hamaikak dira, eta badira pare bat ordu Xabier emaztea oheratu dela. Zu, Arkaitz, bere ondoan etzan, eta atzetik goxo-goxo heldu diozu. Lotan zegoela pentsatzen zenuen, baina negar isilean ari dela konturatu zara. Ea zer gertatzen zaion galdegin diozunean, hala erantzun dizu: "Hau infernua da". Zortzi urte daramatza kartzelan zuen alabak. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-09-06 Alkiza Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Andoni Egaña
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Garaiak aldatzen omen doaz, baina askotan gizona izatea zer den galdetu izan denetan, etxera soldata ekartzen duena, etxeko nagusia, aginte makila daramana, gizonezkoek ez dute sekula negarrik egin behar eta horrelako gauzak entzuten ziren. Zuk, Andoni, duela pare bat urte maiz samar entzun behar izan zenuen neska bati nola utzi zenion txapela irabazten. Zuk, Amets, futbol zelaietan askotan entzuten duzu "Neskatilak dirudizue horrela jokatzen". Horrelakoak entzuten dituzuenean, zer pasatzen da zuen barrutik edo zer egosten da zuen buruan? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-09-06 Alkiza Jaialdia [Bertsoa] / Jon Maia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Igandea da, irailaren 8a. Estropadak ikustera Donostiara hurbildu zara, Zumaiako kamiseta gorria soinean duzula. Gustura zoaz, baina iritsi orduko, pare bat mutil gaztek barrezka hartu zaituzte: "Gu bai, zuek... Eskerrak gu gauden gure kostan". Orioko kamiseta daramate soinean: "Ez Zarautz, ez Getaria, ez Zumaia, Orio bai". Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2014-01-18 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Andoni Egaña
[Bat-bateko bertsoaldia]
Neurria:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Lana:
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia:
Andoni, zuk lehenengo txapela irabazi zenuenean, Ametsek 10 urte zituen. Eta Ametsek jantzi duenean, Andonik 52 urte. Biek adin beretsuan jantzi zenuten. Ametsek 30ekin eta Andonik 32rekin. Bertsolaritzak zer eman eta zer kendu dizue? Elkarri zer eman eta zer kendu diozue? Zein da zuen arteko batura?
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2014-01-18 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Andoni Egaña, Igor Elortza, Jexux Mari Irazu Muñoa, Maialen Lujanbio, Jon Maia
[Bat-bateko bertsoaldia]
Neurria:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Lana:
Seinaka gai-librean puntutan
Jarritako gaia:
Gai librean
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2014-03-06 Usurbil Lagun-artekoa [Bertsoa] / Miren Amuriza, Ane Labaka Mayoz, Alaia Martin
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Hirunaka gaia-emanda Jarritako gaia: Emakume baten egunerokoa osatzen dute. Mirenek, 14 urterekin idazten zuena. Alaiak, ezkondu, etxea erosi eta haurrak izan zituenekoa. Anek, jubilatuta 60 urtetik gorakoa. Beti hasten ziren idazten “Atzo gauean...”. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2015-01-24 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Miren Amuriza
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Bertso Egun batean Maddalen Arzallus lagun zenuela, amari bertso hunkigarri batzuk eskaini zenizkion, eta Pirritx eta Porrotxen kantu baten letra zurea da, ume txiki batek amari eskaintzen diona. Galdera da ea gaiak kezkatzen zaituen, amatasunak alegia. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2015-01-24 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Anjel Mari Peñagarikano
[Bat-bateko bertsoaldia]
Neurria:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Lana:
Bakarka gaia-emanda
Jarritako gaia:
Sei argazkitan programan atera zen Peña. Eta hara hemen beste argazki batzuk
Pantailan Peñagarikanoren argazki hauek azaltzen dira:
Jaunartze egunekoa
Ehiztari moduan, uso batzuekin
Perretxiku biltzaile, onddo handiekin
Athleticzale bufanda batekin
Galdera ikur bat
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2015-01-24 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Sebastian Lizaso
[Bat-bateko bertsoaldia]
Neurria:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Lana:
Bakarka lehen puntua-emanda
Jarritako gaia:
Puntua: Amets futbolzalea / al zera oraindik?
Puntua: Gero Anoetara / joango al zera?
Puntua: Illarra zer baratzatan / erneko ote da?
Puntua: Neguan oso larri / dabil txindurria?
Puntua: Euriak ez du bustitzen / Eibarko polbora
Puntua: Zu futbolean ibiltzen / al zinan umetan?
Puntua: Pelotari al zinen / azaldu eskua?
Puntua: Atzapar galantak ta / haragia fina.
Puntua: Destinatuta zeunden / Arantzazurako.
Puntua: Hobeto dauzkazu bai / patrikan sartuta!
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2015-01-24 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Jon Maia, Anjel Mari Peñagarikano
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Jarritako gaia: Zu, Anjel Mari, saioa ikustera etorri zara. Hasieratik Jon, zure ondokoa, koadernoa hartu, eta jakintsu plantak egiten ari da. Bertsotako oin guztiak bertsolariek kantatu aurretik apuntatzen ditu, baina oraindik ez du bakarra ere asmatu. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Ion Zaldua, Zigor Leunda eta Amaia Agirre larunbateko finalaz
[Prentsa]2015-12-17. Tolosaldeko Ataria [Egunkaria] Fitxa ikusi
Har(r)ituz segi dezala Oihanak / 'Ataria' bertso jaialdia / Baserritarrei bertsotan / Bertsotan gaztetuz / GBT15: Seirek hasi zuten bidea / Irazu sailkapenik gabe / Saio bakoitzean bana
[Prentsa]2015-12-31. Tolosaldeko Ataria [Egunkaria] Fitxa ikusi
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa / Amaia Agirre: "Geroz eta maila handiagoa daukate bertsolari gazteek"
[Prentsa]2015-10-09. Aiurri [Aldizkaria] Fitxa ikusi
Bertsoak bai, festa ere bai / Martin, finalera
[Prentsa]2015-11-27. Oarsoaldeko Hitza [Egunkaria] Fitxa ikusi
Bertso harrobia, txapelketa eta memoria / Ari du bertsoa Tolosaldean: (I) Bertsolaritza Hezkuntza Arautuan. (II) Bertso Eskolak. (III) Adin-adin / Bertsolari Txapelketa
[Prentsa]2015-11-27. Tolosaldeko Ataria [Egunkaria] Fitxa ikusi
Bi goierritar ariko dira Eskolarteko bertsolari finalean / Garmendiak eta Mendiak Gipuzkoako Eskolarteko finalean abestuko dute etzi / Berastegin Goierri taldea
[Prentsa]2016-04-15. Goierriko Hitza [Egunkaria] Fitxa ikusi
