Bilaketa orokorra
Bilaketa berria Lekua: "Baiona" Urtea: 2024Bilaketa zehaztu
Emaitzak: 1310
2024-03-23 Amasa-Villabona Lagun-artekoa [Bertsoa] / Miren Artetxe, Sustrai Colina
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: 2022ko Txapelketa Nagusian, Irungo finalaurrekoan kantatu zenuen Sustrai: “Agian ni entzutea / egingo zaizu arraro / bizkarrean daramaten / hilkutxa baten bainago” zure hiletara ez joatea erabaki zenuenaren paperean. Eta Miren, zuk txapelketa berean Amurriokoan abestu zenuen: “Hilkutxa lauso ta tinko / bera jetsi eta kitto! / Harrian kanka! Jotzen duenean / ez da beherago jetxiko / zu niri bezain hotz eta astun / bekizu lurra betiko” zianuroarekin zure senarra hil zenuenaren paperan. Bistakoa da istorio beraren bi parte direla horiek. Miren eta Sustrai, senar-emazteak zarete. Mirenek Sustrai hilko duen bezperako eguna da. Sustrai lanetik etxera heldu da. Miren ere lanetik etorri da, baina denbora eman dio afaria prestatzeko. Etxeko giroa aspaldi honetan tentsioz betetakoa da. Bi platera zerbitzatu dituzu Miren eta mahaian eseri zarete. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-04-19 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Sebastian Lizaso
[Bat-bateko bertsoaldia]
Neurria:
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Lana:
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia:
Txapeldun izanak zarete zuek. Sebastian 1986an eta 2009an* Amets. Zer izan zen zuentzat hura? Eta, gaur egun nola bizi duzue?
*Gai-emailea dataz nahastu da, A. Arzallusek ez baitzuen 2009ko Bertsolari Txapelketa nagusia irabazi.
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-04-19 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamabiko ertaina (hg) / Sei puntuko ertaina (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: "Horra zer den gure Donostia” dio gure kantu ezagun batek. Eta zuretzat, zer da Donostia? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-04-27 Odieta Berezia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Miren Amuriza
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Erripako herritarrak oso kezkatuta daude, XXI. mendean egonagatik tabua delako oraindik sexuaz mintzatzea. Hori dela eta, herriko emakumeek tailer bat antolatu dute, eta Uxue sexologoa ekarri dute. Eta hantxe iritsi da maleta dotore batekin eta hasi da hitzaldia ematen. Maletatik jostailuak ateratzen hasi da: bibragailuak, bola txinatarrak, lurrinak… Eta hantxe dago Miren, herriko amonatxo bat, sekulako interesarekin, galdetu eta galdetu. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-04-27 Irun Lagun-artekoa [Bertsoa] / Andoni Egaña, Sebastian Lizaso, Anjel Mari Peñagarikano
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Hirunaka gaia-emanda Jarritako gaia: Lizaso eta Peñagarikano auzoak zarete; zuen baserriek elkarren ondoan daude. Gogoratzen duzuenetik beti egon zarete haserre, zuen gurasoak eta haien gurasoak bezala. Hori ikusita, bitartekari bat hartu duzue, Andoni. Bakoitzak haserre horren arrazoiak eta minak azaldu behar ditu, eta Andonik ebatziko du arrazoia nork duen, inork baldin badu. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-03-16 Gasteiz Txapelketa [Bertsoa] / Aroa Arrizubieta
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamaseiko txikia (hg) / Zortzi puntuko txikia (ip) Lana: Bakarka hasierako agurra Jarritako gaia: Hasierako agurra Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-03-16 Gasteiz Txapelketa [Bertsoa] / Peru Abarrategi
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip) Lana: Bakarka hasierako agurra Jarritako gaia: Hasierako agurra Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-03-16 Gasteiz Txapelketa [Bertsoa] / Manex Agirre
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Bederatzikoa, handiaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Lana: Bakarka hasierako agurra Jarritako gaia: Hasierako agurra Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-03-16 Gasteiz Txapelketa [Bertsoa] / Paula Amilburu
[Bat-bateko bertsoaldia]Lana: Bakarka hasierako agurra Jarritako gaia: Hasierako agurra Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-03-16 Gasteiz Txapelketa [Bertsoa] / Iñaki Viñaspre
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamaseikoa, handiaren moldekoa, 9 puntuz (hg) / Bederatzi puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Lana: Bakarka hasierako agurra Jarritako gaia: Hasierako agurra Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-03-16 Gasteiz Txapelketa [Bertsoa] / Asier Otamendi
[Bat-bateko bertsoaldia]Lana: Bakarka hasierako agurra Jarritako gaia: Hasierako agurra Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-03-16 Gasteiz Txapelketa [Bertsoa] / Peru Abarrategi, Aroa Arrizubieta
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Urbinako bi adineko pertsona dira Aroa eta Peru. Abiadura Handiko Trenaren aurrean daude, trena pasatzen ikusiko ez dutela hausnartzen. Aroa hasita, hiruna bertso zortziko nagusian. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-03-16 Gasteiz Txapelketa [Bertsoa] / Manex Agirre, Paula Amilburu
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Bikote ohia zarete. Elkarrekin hogeita sei urte bizi ondoren gaur banatu zarete. Dibortzio paperak sinatu, eta besarkada eman diozue elkarri. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-03-16 Gasteiz Txapelketa [Bertsoa] / Asier Otamendi, Iñaki Viñaspre
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Euskal Herrian jaio eta senegaldar jatorriko lehengusuak zarete. Ahal duzuenean joaten zarete familia eta lagunak bisitatzera, baina hango lagunak eta familiakoak ezin dira zuek bisitatzera etorri. Iñaki hasita, hiruna bertso zortziko nagusian. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-03-16 Gasteiz Txapelketa [Bertsoa] / Peru Abarrategi, Manex Agirre
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Peru, oporretatik etxera bueltatu zarenean Manex anaia topatu duzu bertan bere gauza guztiekin zure etxean. Zure etxean okupa sartu da. Peru hasita hiruna bertso hamarreko txikian. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-03-16 Gasteiz Txapelketa [Bertsoa] / Aroa Arrizubieta, Asier Otamendi
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Gazte Asanbladako kideak zarete. Asier, jende ezberdina erakartzeko gaztetxean ekintza ezberdinak antolatu behar direla uste duzu. Aroak ez du beharra ikusten. Asier hasita hiruna bertso hamarreko txikian. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-03-16 Gasteiz Txapelketa [Bertsoa] / Paula Amilburu, Iñaki Viñaspre
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Paula, ama zara. Gaur, Iñaki semea harrapatu duzu zure mugikorrean argazki erotikoak ikusten. Gorri-gorri jarri da. Hiruna bertso hamarreko txikian Paula hasita. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-03-16 Gasteiz Txapelketa [Bertsoa] / Aroa Arrizubieta
[Bat-bateko bertsoaldia]
Neurria:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Lana:
Bakarka lehen puntua-emanda
Jarritako gaia:
Puntua: Kulturan omen dago / herrien bihotza…
Puntua: Euskal Herriak badu / hamaika taupada
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-03-16 Gasteiz Txapelketa [Bertsoa] / Peru Abarrategi
[Bat-bateko bertsoaldia]
Neurria:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Lana:
Bakarka lehen puntua-emanda
Jarritako gaia:
Puntua: Oihal industria da / oso kutsakorra.
Puntua: Ez al dugu sarritan / arropa gehiegi?
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-03-16 Gasteiz Txapelketa [Bertsoa] / Manex Agirre
[Bat-bateko bertsoaldia]
Neurria:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Lana:
Bakarka lehen puntua-emanda
Jarritako gaia:
Puntua: Erlojuaren menpe / bizi gara sarri
Puntua: Errutinak badauka / hamaika onura
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa