Bilaketa orokorra
Bilaketa berria Lekua: "Bizkaia" Pertsona: Zaldua, IonBilaketa zehaztu
Emaitzak: 585
2022-12-18 Iruñea Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Amets Arzallus, Aitor Mendiluze
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Arotzak edo zurginak zarete. Aitor, ohartu zara Amets azken hilabeteetan ezkutuan kutxa bat egiten ari dela. Zertan dabilen galdetzea erabaki duzu, eta esan dizu bere hilkutxa egiten ari dela. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-12-18 Iruñea Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Nerea Ibarzabal, Joanes Illarregi
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Aspaldiko ezagunak zarete Nerea eta Joanes. Gaztetan ez zineten batere ondo konpontzen. Orain, zuen seme-alabak ikasgela berean daude, eta oso lagunak dira. Denbora asko eman behar izaten duzue elkarrekin. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-12-18 Iruñea Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Sustrai Colina, Alaia Martin
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Alaia eta Sustrai, Iruñeko erraldoiak dantzatzera animatu zineten, eta gaur da kalejiran aterako zareten lehenengo eguna. Alaia, elkarren aurrean dantzan ari zaretela, gero eta okertuago ikusten duzu Sustrai. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-12-18 Iruñea Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi, Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Elkarrekin bazkaltzera joan diren bi lagun zarete. Maialen, Beñatek jaten hasi aurretik plater guztiei argazkia ateratzeko ohitura du. Postrea jaten hasi zaretenean, Beñatek kargu hartu dizu postrea jaten hasi zarelako berak argazkia atera aurretik. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-12-18 Iruñea Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Aitor Mendiluze
[Bat-bateko bertsoaldia]
Neurria:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Lana:
Bakarka lehen puntua-emanda
Jarritako gaia:
Gai orokorra: Musika taldeen itzulera
Puntua: Hertzainakek omen du / bere azken bira
Puntua: Aspaldiko taldeak / oholtzara bueltan
Puntua: Zein talde nahi zenuke / berriz itzultzea?
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-12-18 Iruñea Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Nerea Ibarzabal
[Bat-bateko bertsoaldia]
Neurria:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Lana:
Bakarka lehen puntua-emanda
Jarritako gaia:
Gai orokorra: Zaballa espetxeko bertso eskola
Puntua: Zaballara iritsi / da bertso eskola
Puntua: Presoen hitza aske / izan al daiteke?
Puntua: Txapelketan ganbara / Zaballan kartzela
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-12-18 Iruñea Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Amets Arzallus
[Bat-bateko bertsoaldia]
Neurria:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Lana:
Bakarka lehen puntua-emanda
Jarritako gaia:
Gai orokorra: Politikariak
Puntua: Beti ibiltzen dira / elkarri oihuka
Puntua: Herriak jasotzen du / bozkatu duena
Puntua: Izan nahi al zenuke / nozbait agintari?
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-12-18 Iruñea Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Joanes Illarregi
[Bat-bateko bertsoaldia]
Neurria:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Lana:
Bakarka lehen puntua-emanda
Jarritako gaia:
Gai orokorra: Munduko inprobisatzaileak
Puntua: Berezia da kantu / inprobisatua
Puntua: Jardun al zara beste / hizkuntza batean?
Puntua: Iruditzen zitzaigun / bakarrak ginela
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-12-18 Iruñea Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Alaia Martin
[Bat-bateko bertsoaldia]
Neurria:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Lana:
Bakarka lehen puntua-emanda
Jarritako gaia:
Gai orokorra: Pentsioak
Puntua: Gogor lan egin eta / miseria jaso
Puntua: Hil amaiera ez da / denentzat berdina
Puntua: Pentsiorik espero / al duzu gerora?
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-12-18 Iruñea Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]
Neurria:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Lana:
Bakarka lehen puntua-emanda
Jarritako gaia:
Gai orokorra: Gabonetako argiak
Puntua: Hilabete aurretik / argiak piztuta
Puntua: Batzuk haserre eta / besteak gustura
Puntua: Eta zure etxean / piztuta al daude?
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-12-18 Iruñea Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Sustrai Colina
[Bat-bateko bertsoaldia]
Neurria:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Lana:
Bakarka lehen puntua-emanda
Jarritako gaia:
Gai orokorra: Gaztetxeak
Puntua: Hamarkada askotan / egin da borroka
Puntua: Herriari ematen / diote bizitza
Puntua: Zein da gaztetxeekin / duzun harremana?
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-12-18 Iruñea Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi
[Bat-bateko bertsoaldia]
Neurria:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Lana:
Bakarka lehen puntua-emanda
Jarritako gaia:
Gai orokorra: Zabortegiak
Puntua: Guztiok sortzen dugu / zaborra tonaka
Puntua: Inork ez du ondoan / zabortegirik nahi
Puntua: Zuk zer egiten duzu / gauzak hobetzeko?
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-01-15 Getaria (G) Jaialdia [Bertsoa] / Iñaki Murua
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Bi bertsolari epailearen aurretik pasatu berri dira, saioa batean esandakoagatik. Zu, Euskal Herriko Bertsozale Elkarteko lehendakari izanik, kezkatzen al zaitu egoerak? Eta ba al duzu aurrerantzean gerta daitekeenaren beldurrik? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-01-15 Getaria (G) Jaialdia [Bertsoa] / Imanol Lazkano, Sebastian Lizaso
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuek biok lankideak zarete, egunkari berean lan egiten duzuen lankideak. Zu, Xebaxtian, politika gaiez arduratzen zara; Imanol, eskelez. Egunero bezala, bazkalorduan elkartu zarete, eta egunero bezala, zuen lanaz kexatzen hasi zarete. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2007-07-30 Amasa-Villabona Jaialdia [Bertsoa] / Amaia Agirre, Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Ama-alabak zarete, Maialen ama eta Amaia alaba. Maialen, zu zara alabaren txofer ofiziala: zuk eramaten duzu eskolara, entrenamenduetara, parrandara... Gaur ere eraman duzu parrandara. Hortxe dator Amaia goizeko lauretan; hamaiketatik zain egon zara autoan. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2008-09-27 Urnieta Jaialdia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Andoni Egaña, Beñat Gaztelumendi, Jon Maia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Lauko handia (hg) / Bi puntuko handia (ip) Lana: Launaka gaia-emanda Jarritako gaia: Urnietako jaietan, aurten, odol-emaileak omenduko dituzte. Zuek laurok odola ematera joan zarete, eta odola ematen ari zarete une honetan. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2008-04-06 Zegama Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Beñat Gaztelumendi, Aitor Mendiluze, Aitor Sarriegi
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Launaka gaia-emanda Jarritako gaia: Memoria eginez, gogoratuko gara Txapelketa Nagusiaren finalean, BECen, ia hamalau mila entzule izan zirela. Gipuzkoako finalean, Illunben, ia bederatzi mila. Atzo jokatu zen Arabako finala, eta sekula baino jende gehiago izan zen: ia seiehun lagun. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2009-09-15 Lezo Jaialdia [Bertsoa] / Erika Lagoma, Sebastian Lizaso
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Bikotea zarete. Elkarrekin hainbat urte pasatu eta gero, ezkontzea erabaki duzue. Ezkontza xumea egitekoak zineten, normal jantzita, gonbidaturik gabe... Etorri zara zu, Sebastian, udaletxe aurrera, zintzo-zintzo ordurako, eta halako batean hor agertu da Erika, Rolls Roycebatean, zuriz jantzita; eta eliza atarian geratu da. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2005-06-28 Asteasu Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Anjel Mari Peñagarikano
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zu, Sebastian, Asteasun jaio zinen baina kanpoan bizi zara. Zu, Peña, kanpoan jaio arren, Asteasun bizi zara. Nor da asteasuarrago? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2007-07-30 Amasa-Villabona Jaialdia [Bertsoa] / Amaia Agirre, Sustrai Colina, Jexux Mari Irazu Muñoa, Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Launaka gaia-emanda Jarritako gaia: Erraustegien gaiak eztabaida handia sortu du azkenaldian gure artean. Zuek zer iritzi duzue? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
