Bilaketa orokorra
Bilaketa berria Lekua: "Muskildi" Pertsona: Elustondo, NereaBilaketa zehaztu
Emaitzak: 796
2020-11-08 Etxarri-Aranatz Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Nerea Elustondo, Eneko Lazkoz, Maialen Lujanbio, Julio Soto
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Bosnaka gaia-emanda batek besteei Jarritako gaia: Zu, Andoni, Iñigo Urkullu izanen zara eta besteok zure aholkulariak. Egunero batzen zarete eta hauek aholkuak, iradokizunak, ematen dizkizute. Ea gaur zerekin datozen eta zer erantzuten duzun. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-06-21 Irura Lagun-artekoa [Bertsoa] / Nerea Elustondo, Julio Soto
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Umorean aritzea ez da erraza izaten, gero eta zailagoa dela esango nuke. Zuek ohituta zaudete jende aurrean aritzen, asmatzen, kantatzen... eta erantzunak jasotzen, txaloak eta abar. Baina azken hilabeteetan norbaitek esan dizue, “Joe, bertso hori…”, “Txiste hori…”, “Barre egitea ez zen oso egokia, ez zait gustatu…”. Hasieran ez zenioten garrantzirik ematen baina ja ez da entzuten duzuen lehen aldia eta horri bueltak ematen zabiltzate. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-08-29 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Nerea Elustondo, Oihana Iguaran, Jon Maia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Kopla handia Lana: Hirunaka gaia-emanda Jarritako gaia: Udaro Donostiako Udalak turismo kanpaina bat egin nahi izaten du zein baino zein lema hobea asmatu eta ahal den turista gehiena erakarri nahian. Aurten agentzia bati esan beharrean, bertsolariei enkargatzea pentsatu dute. Eta hiru bertsolari hauei eskatu die Udalak turismo kanpaina berrirako lelo proposamenak egiteko. Elkarrekin bildu zarete eta pentsatu duzue, turistak erakartzeko ez, uxatzeko leloak egin behar dituzuela. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-08-31 Hernani Lagun-artekoa [Bertsoa] / Eneko Araiztegi "Korta", Nerea Elustondo
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Belaunaldi desberdinetakoak izan arren gauza jakina da eskolako patioan futbolean ari ez ziren mutilak ez zirela ondo ikusiak. Nor izatekotan, lagun artean estatus bat irabaztekotan futbolean aritu behar izaten zuten, eta gainera onena izan edo ona gutxienez. Aldatu ote dira gauzak ordutik? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-08-31 Hernani Lagun-artekoa [Bertsoa] / Nerea Elustondo, Ekhiñe Zapiain Arlegi
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Gaur bertan abuztua agurtu eta bihar hasiko zaigu iraila; hau izaten da askorenetzat hasieren hilabetea. Ikasturte berri baten hasiera izango da, baina zuentzat zeren hasiera markatuko du irailak? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-12-14 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Nerea Elustondo
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarrekoa, handiaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Lana: Bakarka hasierako agurra Jarritako gaia: Hasierako agurra Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-12-14 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Nerea Elustondo, Oihana Iguaran
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Suhiltzaileak zarete. Zu, Nerea, etengabe ahalegintzen zara zure lanarekin zerikusia duten ikastaroak egiten zure denbora librean; Oihanak ez du ikastarorik egiten behartuta ez bada. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-12-14 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Nerea Elustondo, Aner Peritz Manterola
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Lagunak zarete. Herriko merkatariek gabonetako saskia zozketatzen dute. Zuk, Aner, dozena bat txartel erosi zenituen, eta haietako bat Nereari oparitu zenion. Berari tokatu zaio saskia. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-12-14 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Nerea Elustondo
[Bat-bateko bertsoaldia]
Neurria:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Lana:
Bakarka lehen puntua-emanda
Jarritako gaia:
Gaia: Egoismoa
Puntua: Beti gabiltza gure / zilborrei begira
Puntua: Besteei eskaintzeko / behar da denbora
Puntua: Lehenetsi ezkero / komunitatea
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-12-14 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Nerea Elustondo, Andoni Rekondo Izagirre
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Irakasleak zarete. Ikasturte hasieran migrante familia bateko haur bat etorri zen zuen ikastetxera. Gaur, jakinarazi dizuete Europako beste herrialde batera doala. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-12-14 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Nerea Elustondo
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamabikoa, handiaren moldekoa, 7 puntuz (hg) / Zazpi puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana Jarritako gaia: Kazetaria zara. 30 urtez jende asko elkarrizketatu duzun arren, gaur egin duzun elkarrizketaren ostean oilo ipurdia jarri zaizu. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-12-14 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Nerea Elustondo
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip) Lana: Bakarka bukaerako agurra Jarritako gaia: Bukaerako agurra Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2014-03-08 Ormaiztegi Jaialdia [Bertsoa] / Nerea Elustondo, Jexux Mari Irazu Muñoa
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Aitzindariak izan zarete. Zu Nerea duela urte asko emakumeen eskubideen aldeko lehen emakume taldea sortzean, eta, zu, Irazu, duela gutxi, helburu berdinekin, gizonezko talde bat sortzean. Aitzindari izandako guztiek izaten dituzte zailtasunak. Zuek ere izan dituzue. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2014-02-20 Gasteiz Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Sustrai Colina, Nerea Elustondo, Maialen Lujanbio, Alaia Martin, Eneritz Zabaleta
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Seinaka gaia-emanda besteak bati Jarritako gaia: San Pedro da Amets. Besteak zeruan sartu nahi dutela eta, zer egin duten berau irabazteko kantatu beharko dute eta San Pedrok, Ametsek, erantzuna eman. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2016-05-07 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Nerea Elustondo
[Bat-bateko bertsoaldia]
Neurria:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Lana:
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia:
Azken hamarkada hauetan mugikorrak argazkigintza hankaz gora jarri du: kamera atzean zegoena kamera aurrean jarri du, Selfia asmatu da. Gazteei galdetuz gero egunean zenbat ateratzen dituzten, ez gara harritzen berrogeita hamar badira.
Zuek zenbat selfi atera dituzue? Inoiz atera duzue selfiren bat?
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2016-10-28 Ondarroa Berezia [Bertsoa] / Nerea Elustondo, Eli Pagola
[Bat-bateko bertsoaldia]
Neurria:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Lana:
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia:
Bizenta Mogelen alegia bat irakurriko dizuet.
ANDRA ALARGUNA TA OLLOA
Andra alargunak etxean
zedukan zori onean
ollo arrautzaria
egunoro ipintzea
utzi gabe arrautzea.
Dio pozez bere artean:
-Ematen diodanean
aldi batez artoa
arrautza egunekoa
badit beti ipintzen,
zer baldin eramaten
badiot nik bi bider?
Arrautza bat ez da ezer
emanik jan aldi bi
egingo ere nau ni
andi biren jabe.
Nola asmatu ez dube
gauza onelakorik?
Eta ala, ero erorik
gizendu zan olloa,
ta arrautza batekoa
alpertu zan guzia.
Beti izan da egia:
Geiegi billatzea
ezer gabe gelditzea.
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2017-09-30 Segura Txapelketa [Bertsoa] / Nerea Elustondo, Unai Gaztelumendi Arandia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Eskolako jangelako langileak zarete. Harrituta zaudete ikasle askok bertan duten jarrera lotsagabearekin. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2017-09-30 Segura Txapelketa [Bertsoa] / Nerea Elustondo, Jon Martin
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Anai-arrebak zarete. Gurasoak zaintzeko, txandak egiten dituzue. Nerea, joan den asteburuan Jonek ezin zuela-eta, zu joan zinen gurasoak zaintzera haren ordez. Asteburu honetan ere, utzi ezineko zerbait suertatu zaio Joni. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2017-09-30 Segura Txapelketa [Bertsoa] / Nerea Elustondo
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana Jarritako gaia: Prentsaurrekoa ematen ari zara. Galderen tartean, azken galdera bat egin dizute. Erantzun gabe alde egin duzu. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2017-11-04 Maule-Lextarre Txapelketa [Bertsoa] / Nerea Elustondo, Julio Soto
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Mendiko erreskate-talde batean hasi zarete boluntario lanean. Gaur irten zarete lehen aldiz mendizale baten bila. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa