Bilaketa orokorra
Bilaketa berria Mota: "grabazioa" Lekua: AndoainBilaketa zehaztu
Emaitzak: 345
1990-08-03 Andoain Jaialdia [Bertsoa] / Millan Telleria
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Etxe bat eraiki duzu, non eta Albisturren; jendeak galdetzen du: zer du Albisturrek besteek ez dutena? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1993-05-02 Andoain Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Millan Telleria
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Telleria izango da baserriko jabea edo nagusia eta periodikuan anuntzio bat jarri dezu morroi bat behar dezula esperientziakin, eta zein aurkeztuko eta Lizaso. Egun batzutarako prueba bezela jarri dezu eta hor ikusi dezu behiari ordeñadora adarretan jartzen... Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1991-03-23 Andoain Jaialdia [Bertsoa] / Jon Mugartegi
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Ez zaitugu gehiegi ikusten hemen Gipuzkoan eta andoaindarrek ere ez zaituzte ikusten, jakin nahiko genduke zer moduz bizi zeran. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1992-03-19 Andoain Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: "Salto del Negro"tik zer diote? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1993-10-09 Andoain Jaialdia [Bertsoa] / Iñaki Murua, Xabier "Euzkitze"
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuek biok zerate bi gorpu hilotzen izpirituak. Zu, Xabier, hemen Andoainen hil zuten Juvenal Villafañe guardia zibilarena, eta zu, Iñaki, kuartelera bizirik sartu eta hilda atera zen Gurutzerena. Izarretan edo hor nunbait topo egin dezue eta bata besteari hizketan hasi zerate. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2003-06-24 Andoain Jaialdia [Bertsoa] / Jokin Sorozabal
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Zu, Jokin, herriko lurperatzailea zaitugu. Aste honetan bi hilotz lurperatu dituzu: bata, bere eskuetan bonba bat lehertutako pertsona, eta, bestea, bizkarzainekin zebilen zinegotzi bat. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2004-01-31 Andoain Lagun-artekoa [Bertsoa] / Amets Arzallus, Sustrai Colina
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Bada bertsoaldi ezagun bat aldamio bat protagonista duena. Xalbador eta Uztapide ziren bertsotan. Gai-jartzaileak aldamio baten gainean jarri zituen. Batek salto egin behar zuen bestea salbatuko bazen. Zuek ere berdin zaudete, baina ez dut zurikeriatan aritzerik nahi. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2007-01-28 Andoain Jaialdia [Bertsoa] / Amaia Agirre, Jokin Sorozabal
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Amaia Leitzarango autobidearen aurkako borrokan aritu zen lehen, eta orain berriz, AHTren aurka ari da. Jokin, berriz, alde dago, lehen autobiaren aurka aritu zirenak orain berau erabiltzen ari direla dio. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2005-06-24 Andoain Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza, Jose Luis Gorrotxategi
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Azken pilota txapelketaren inguruan giro beroa sortu zen ohiko lekuetan apustuak ezin zirela egin eta. Gorrotxategi apustuzale amorratua da, baina azken boladan nahigabetuta dabil apusturik ezin duelako egin. Elortza inbertsorearengana jo du, dirua non inbertitu dezakeen galdezka. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2017-06-24 Andoain Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Aitor Mendiluze
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Jarritako gaia: Errauskailuaren aurkako gose greban zaudeten bi guraso zarete. Amets, ezin duzu gehiago; zu, Aitor, greban jarraitzeko prest zaude. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2017-06-24 Andoain Jaialdia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Maddalen Arzallus, Aitor Mendiluze
[Bat-bateko bertsoaldia]Lana: Bakarka lehen puntua-emanda Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2017-06-24 Andoain Jaialdia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Amets Arzallus, Maddalen Arzallus, Unai Iturriaga, Sebastian Lizaso, Aitor Mendiluze
[Bat-bateko bertsoaldia]Lana: Seinaka gaia-emanda besteak bati Jarritako gaia: Sebastianek plaza honetan hogeita lau orduz irekita dagoen denda bat dauka. Gaur hemen bazkari herrikoia izan da eta eguzkiak gogor jotzen zuenez, zuek eguzkitatik babesteko zerbait erostera joan zarete Sebastianen dendara.
2003-06-24 Andoain Jaialdia [Bertsoa] / Jokin Sorozabal, Iñaki Zelaia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Bi hauek homosexual bikote bat osatzen dute. Iñakiren ametsetariko bat zuriz jantzita aldareratzea da. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2004-01-31 Andoain Lagun-artekoa [Bertsoa] / Sustrai Colina, Aitor Mendiluze
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Lapurdiko kostaldera droga paketeak ari dira iristen. Zuek horietako bat aurkitu duzue. Biok sosik gabe zaudete. Aitorrek sekulako aukera dela uste du bere egoera hobetzeko. Sustraik, ordea, arazoak besterik ez dizkiola ekarriko uste du. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2004-01-31 Andoain Lagun-artekoa [Bertsoa] / Sustrai Colina, Jokin Sorozabal
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Aita-semeak zarete. Jokin aita eta Sustrai semea. Jokin, zu zurrutero profesionala zara. Sustrai semea, aldiz, erabat formala atera zaizu. Hasieran harro zeunden zure bidea hartu ez duelako, baina kargu hartzen hasi zaizu. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2002-10-26 Andoain Hitzaldia 18:00 [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Anjel Mari Peñagarikano
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Peña, haur saharar bat zara, Layla. Urtebete pasa duzu Euskal Herrian, ebakuntza bat egitera etorrita. Sebastian, haur saharar horrek Euskal Herrian izan duen amaordekoa izan zara urtebete hortan. Iritsi da Laylak Saharara bueltatu behar duen eguna. Elkar agurtu beharko duzue. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2016-06-24 Andoain Jaialdia [Bertsoa] / Aitor Mendiluze
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Lauko handia (hg) / Bi puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Festak iritsi dira, baina dena ez da festa izaten. Gaueko martxa ezagutzen duzu, saioetatik bueltan askotan tokatu izan zaizu bakarrik itzultzea, zure buruari bueltaka. Semeak ere ari zaizkizu parrandako adinera hurbiltzen. Ze burutazio etortzen zaizkizu? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2016-02-28 Andoain Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Aitor Mendiluze
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Jakingo duzue, Saharako kanpamendua uholdeek gogor astindu zuten eta oraindik arazoekin dabiltza buelta eman ezinik. Zuek kanpamenduan euria nola ari duen begira zaudeten bi ume zarete. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2016-02-28 Andoain Jaialdia [Bertsoa] / Aitor Mendiluze
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Bakarka lehen puntua-emanda Jarritako gaia: Bertsokideak jarritako puntuak Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2023-06-24 Andoain Jaialdia [Bertsoa] / Joanes Illarregi, Aitor Mendiluze
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Aita-semeak zarete; Aitor aita eta Joanes 15 urteko seme gaztea. Joanes, Aitor aitaren kuadrillakoekin topo egindakoan, aita gaztetan oso parrandazalea zela esaten dizute, beti izaten zela azkena erretiratzen. Orain, berriz, herriko jaiak iritsita, kate motzean lotu zaitu aitak, Joanes. Hala esaten dizu: “Joanes, gauerditako etxera etorri gero e!”. Ez duzu ulertzen aitaren jarrera. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
