Bilaketa orokorra
Bilaketa berria Mota: "prentsa" Pertsona: Uria, JoneBilaketa zehaztu
Emaitzak: 1111
2022-11-05 Irun Txapelketa [Bertsoa] / Miren Artetxe, Jone Uria
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, berdinaren moldekoa (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Miren eta Jone minbiziaren ondorioz bular bana kendu zieten bi emakume zarete. Miren, gaixotasuna gainditu duzue eta Jonek bular bakarrarekin bizitzeko hautua egin duela erran dizu. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2009-11-15 Hendaia Txapelketa [Bertsoa] / Amets Arzallus, Jone Uria
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, berdinaren moldekoa (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Neba-arrebak zarete, eta zuen ama alarguna ikusi duzue gaur zuen adin bertsuko bati besotik helduta. Zu, Jone, izugarri poztu zara; Amets ez. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2009-11-21 Gernika-Lumo Txapelketa [Bertsoa] / Sustrai Colina, Jone Uria
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Lauko handia (hg) / Bi puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Apustuzaleak zarete biok. Duela astebete elkarrekin egin zenuten apustua, urtebetez apusturik egin gabe nork agoantatuko ote duen. Frontoian zaudete biok, ezinegonik. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-12-03 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Maddalen Arzallus, Jone Uria
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Maddalen eta Jone elkarrekin bizi diren adineko ahizpak zarete. Maddalen, Jonek zuenera txakur bat ekartzea proposatu dizu. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-12-03 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Joanes Illarregi, Jone Uria
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Jone eta Joanes hirugarren graduan dauden bi euskal preso politiko zarete. Azkenengo berriak entzunda, bigarren gradura aldatu, eta berriro espetxeratuko zaituzteten beldur zarete. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2009-10-03 Zestoa Txapelketa [Bertsoa] / Oihana Bartra, Jone Uria
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Ez da denbora asko zuen semea etxetik joan zela. Astean behin etortzen zaizue bisitan. Oraintxe sartu da atetik, tupperware hutsak esku artean dituela. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-10-08 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Eñaut Martikorena, Jone Uria
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Eñaut eta Jone urte luzez politikari ezagunak izan zineten. Gaur egun, ordea, gutxik dakite nor zareten. Zuri Eñaut zer pentsatua ematen dizu, Joneri berdin zaio. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-10-08 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Jone Uria
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana Jarritako gaia: Badakizu min egingo diola, baina pentsatzen duzuna esatea erabaki duzu. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-12-03 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Jone Uria
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana Jarritako gaia: Kanporatu egin zintuzten. Bizitza erabat aldatu zaizu. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-12-20 Gasteiz Jaialdia [Bertsoa] / Jone Uria, Iñaki Viñaspre
[Bat-bateko bertsoaldia]
Neurria:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Lana:
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia:
Gaur betetzen dira 200 urte Grimm anaiek lehenengo ipuin bilduma atera zutela. Zu, Jone, oso ipuinzalea zara, baina ez zaizu gustatzen ipuin klasikoek emakumea nola tratatu duten historian zehar. Zure umeari ipuin horien bertsioak kontatzen dizkiozu, eta pixka bat nahasita dago. Kontatu dizkiozu Txanogorritxorena, Loti Ederrarena, denak aldatuta, eta gaur tokatzen da Edurne Zurirena kontatzea.
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-10-05 Markina-Xemein Txapelketa [Bertsoa] / Jone Uria
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamalauko berdina, 7 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zazpi puntuko berdina 16 silabaz (ip) Lana: Bakarka hasierako agurra Jarritako gaia: Hasierako agurra Argitalpenaren izenburua: Bertsolari Txapelketa Nagusia 2013 [Liburua] Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-10-05 Markina-Xemein Txapelketa [Bertsoa] / Agin Laburu, Jone Uria
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Elkarrekin lan egiten duzuen sukaldari bi zarete. Zuk, Jone, 10 kilo hartu dituzu azken urtebetean. Aginek, berriz, 10 kilo galdu ditu. Argitalpenaren izenburua: Bertsolari Txapelketa Nagusia 2013 [Liburua] Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-10-05 Markina-Xemein Txapelketa [Bertsoa] / Jone Uria
[Bat-bateko bertsoaldia]
Neurria:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Lana:
Bakarka lehen puntua-emanda
Jarritako gaia:
Puntua: Langabezia berriz / gora eta gora
Puntua: Bertsolaririk bada / gaur egun lan barik?
Puntua: Lanik egin ezean / ezin jubilatu
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-10-05 Markina-Xemein Txapelketa [Bertsoa] / Eneko Abasolo "Abarkas", Jone Uria
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Oraintxe amaitu duzue ume bat adoptatzeko prozesua, eta iritsi da umea hartzeko garaia. Umeak bi neba-arreba dituela jakin duzue. Zuk, Eneko, hirurak adoptatu nahi dituzu; Jonek bakarra. Argitalpenaren izenburua: Bertsolari Txapelketa Nagusia 2013 [Liburua] Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2014-07-09 Getxo Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, Jon Maia, Fredi Paia, Jone Uria
[Bat-bateko bertsoaldia]
Neurria:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Lana:
Seinaka gaia-emanda besteak bati
Jarritako gaia:
Fredik asko ikasi du aspaldion gaitzen eta erremedio naturalen inguruan. Petrikillo edo kurandero lanean ipiniko dugu.
Beste bertsolariek gaitz bana omen dute eta Fredirengana joango dira banan bana bere gaitza azaldu eta sendabide eske. Honek banan bana emango die sendabidea. Zelako gaitza, halako erremedioa!
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2014-08-29 Laudio Berezia [Bertsoa] / Oihana Bartra, Jone Uria
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Bizkaiko txapelketa martxan da eta udazkenean izango du jarraipena. Kontua da, Jone inoiz baino hobeto prestatua joango dela, gogoz… eta finalean sorpresa izatea du helburu. Oihanari, bost txapelketak! Ez dio lorik kenduko. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2014-05-10 Etxarri-Aranatz Sariketa [Bertsoa] / Arrate Illaro Etxebarria, Jone Uria
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Bederatzikoa, handiaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Jone, gaur ezkonduko zara. Arrate lagunak gaur aitortu nahi dizu zugatik sentitzen duen maitemina. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2016-07-06 Getxo Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Igor Elortza, Alaia Martin, Fredi Paia, Julio Soto, Jone Uria
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Seinaka gaia-emanda batek besteei Jarritako gaia: Gorritzen garenean odola masailetan pilatzen da. Baina gorritzeko arrazoi oso desberdinak daude. Zuk atzeko hauek azkeneko aldiz zergatik gorritu ziren kontatuko diguzu. Eta besteok erantzungo dute ala izan zen ala ez. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2016-10-15 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]
Neurria:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Lana:
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia:
Matematikan, behin arauak adostuta daudenean, gauzak definitzen hasi behar gara. Anbiguotasunik gabeko definizioak izan behar dute matematikoak izateko.
Gaur, lau hitz azaltzen joango dira pantailan, eta zuk, Andoni, emandako hitzaren definizio matematikoa egin beharko duzu, eta Maialen, zuk definizio ez-matematikoa, esaterako, poetikoa.
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2016-10-15 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza, Aitor Sarriegi
[Bat-bateko bertsoaldia]
Neurria:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Lana:
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia:
Matematikarion lana, behin adostasunak definituta, gertaeren propietateen bidez egiak demostratzea edo ukatzea da. Estrategia ezberdinak daude horretarako; hau da, egia edo gezurra den jakiteko: bat, gezurra dela frogatzea eta bi, egia dela frogatzeko absurdura eramatea. Lehenengoan, (Igorrek demostratu beharko du) adibide bat nahikoa da araua bertan behera botatzeko. Eszepzioak araua baieztatzen duela dioen esaeraren kontrakoa egin, alegia. Eta bigarrenean, absurdura eramatea. Estrategia da esaldi horren kontrakoa egia dela suposatu, eta beraz esaldi hori gezurra da. Eta Aitorrek horrela demostratu beharko ditu esaldiak.
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
