Bilaketa orokorra
Bilaketa berria Pertsona: "Igartzabal, Euxebio" Urtea: 2013Bilaketa zehaztu
Emaitzak: 2552
2013-06-27 Asteasu Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Jon Maia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Aita-alabak zarete, zu, Maialen, alaba, eta Jon aita. Zure aita adinean aurrera joanda dago, eta gaur klinikara eraman behar duzu urteroko azterketa pasatzera. Zure senideekin eztabaidatu ondoren, erabaki zenuen zuk eramatea, baina ederki damutu zaizu. Autoan sartu eta halaxe esan dizu: “Auto txikiagorik ez al zegoen?”. Gero, Villabonara ailegatzerako “Asko falta al da? Non gaude? Bide erdia baino gehiago egin al dugu?". Andoain parean, nazka-nazka eginda, autobide erdian autoa geratu duzu. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-06-27 Asteasu Jaialdia [Bertsoa] / Amaia Agirre
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamabiko ertaina (hg) / Sei puntuko ertaina (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Azkenaldian, ingurura begiratuta, beste konturik ez da: krisia, langabezia, diru falta, gosea... Dena txarra, baina zure kezka, horien gainetik, beste bat da. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-06-29 Mungia Jaialdia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Xabi Paya
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuek lagunak zarete, aspaldian elkar ikusi gabekoak. Hara non, Berlinen aurkitu zarete; bata zein beste, lan bila edo lana bitarteko dela. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-06-29 Lasarte-Oria Jaialdia [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Beñat asko estimatzen dut, baina gehien gustatzen zaidana da Habaneran nola egiten duen bertsotan, bakarka, eta gaur hori eskatuko diot. Gainera, aurten Kuban ibili da, Aste Santuan. Kubak zeresan handia ematen du, politikoki gehienbat: sozialismoa badela, ez dela, Fidel, hilko dela, ez dela hilko... Horren inguruko hausnarketa bat eskatu nahi diot Beñati, baina hiru ikuspegi desberdinekin, eta bertso bakoitzean ikuspegi bat erabiltzea nahiko nuke. Lehenengo bertsoan, zure bertsolari izaera baliatuz herriari, plazari kantatuko zeniokeena; bigarrenean, konfiantzazko lagun bati, gertuko bati, pribatuan kontatuko zeniokeena, eta hirugarren bertsoan, Kubako gazte bat bazina, kantatuko zeniokeena. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-06-29 Lasarte-Oria Jaialdia [Bertsoa] / Patxi Etxeberria, Ane Labaka Mayoz
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Badakizue aurten eguraldia ez dela ondo portatzen ari, eta baratzetik bizi behar duenak nahiko komeri badauzka, dena berandu, eta horixe da Patxiren arazoa: baserritarra, eta aurtengo uztak ez ditu aurreikuspen onak ematen. Krisia, gainera, tarteko. Ane, ikusten duzu aitona kezkan eta kezkan. Ane ere jardun da bueltak ematen, eta halako batean aurkitu du zerekin lagundu, baina beldurra ematen dio proposatzeak. Legez kanpokoa da, ez daki aitonak nola hartuko duen, baina egia da gazteek asko erretzen dutela, eta egia da merkatuan garesti saltzen dela, eta dirua ematen duela. Orduan, Patxi, Anek proposatu dizu marihuana jarriko bazenute, agian aurtengoak pasatuko zenituzketela. Ez dakit Patxiri ze irudituko zaion, nola hartuko duen... Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-07-07 Lesaka Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Xabier Silveira
[Bat-bateko bertsoaldia]
Neurria:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Lana:
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia:
Bi apaiz zarete. Urte aunitz daramazue lan horretan. Agerian da jendeak gero eta arropa gutxiago eramaten duela, batez ere jende gazteak. Iritzi desberdinak dituzue gai horren inguruan.
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-11-10 Tolosa Txapelketa [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa, Unai Iturriaga
[Bat-bateko bertsoaldia]
Neurria:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Lana:
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia:
Zuk, Jesus Mari, perfume-denda batean lan egiten duzu. Unai egunero-egunero etorri, perfume bat probatu eta joan egiten da.
Argitalpenaren izenburua:
Bertsolari Txapelketa Nagusia 2013 [Liburua]
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-11-10 Tolosa Txapelketa [Bertsoa] / Iñigo Mantzizidor "Mantxi"
[Bat-bateko bertsoaldia]
Neurria:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Lana:
Bakarka lehen puntua-emanda
Jarritako gaia:
Puntua: Museotan badugu / aukera anitza!
Puntua: Artea ulertzea / ez da hain erraza
Puntua: Artista hildakoan / balioa gora
Argitalpenaren izenburua:
Bertsolari Txapelketa Nagusia 2013 [Liburua]
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-11-10 Tolosa Txapelketa [Bertsoa] / Igor Elortza
[Bat-bateko bertsoaldia]
Neurria:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Lana:
Bakarka lehen puntua-emanda
Jarritako gaia:
Puntua: Hedabideek dute / eragin itzela
Puntua: Gertakari beraren / bertsio ugari
Puntua: Irakurri ohi dugu / komeni zaiguna
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-11-10 Tolosa Txapelketa [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa, Iñigo Mantzizidor "Mantxi"
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, berdinaren moldekoa (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Aitona-bilobak zarete. Zu, Mantxi, aitona, eta Jesus Mari biloba. Orain arte familiatik kanpoko zaintzaile batek zaindu izan zaitu Mantxi. Orain, Jesus Mari biloba lanik gabe geratu da, eta zu berak zaintzea proposatu dizu. Argitalpenaren izenburua: Bertsolari Txapelketa Nagusia 2013 [Liburua] Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-11-10 Tolosa Txapelketa [Bertsoa] / Igor Elortza, Unai Iturriaga
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, berdinaren moldekoa (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Bikotea zarete. Zuk, Igor, bi urterako kontratu bat lortu duzu atzerrian. Unaik ez joateko eskatu dizu. Argitalpenaren izenburua: Bertsolari Txapelketa Nagusia 2013 [Liburua] Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-11-10 Tolosa Txapelketa [Bertsoa] / Iñigo Mantzizidor "Mantxi"
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamaikakoa, handiaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana Jarritako gaia: Pasilloko edo korridoreko argia itzalita lokartzeak beldurra ematen dizu. Argitalpenaren izenburua: Bertsolari Txapelketa Nagusia 2013 [Liburua] Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-11-10 Tolosa Txapelketa [Bertsoa] / Igor Elortza
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarrekoa, handiaren moldekoa, 10 puntuz (hg) / Hamar puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana Jarritako gaia: Pasilloko edo korridoreko argia itzalita lokartzeak beldurra ematen dizu. Argitalpenaren izenburua: Bertsolari Txapelketa Nagusia 2013 [Liburua] Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-11-10 Tolosa Txapelketa [Bertsoa] / Iñigo Mantzizidor "Mantxi"
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka bukaerako agurra Jarritako gaia: Bukaerako agurra Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-11-10 Tolosa Txapelketa [Bertsoa] / Igor Elortza
[Bat-bateko bertsoaldia]Lana: Bakarka bukaerako agurra Jarritako gaia: Bukaerako agurra Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-11-16 Oiartzun Txapelketa [Bertsoa] / Jon Maia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka hasierako agurra Jarritako gaia: Hasierako agurra Argitalpenaren izenburua: Bertsolari Txapelketa Nagusia 2013 [Liburua] Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-11-16 Oiartzun Txapelketa [Bertsoa] / Alaia Martin, Aitor Sarriegi
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Telebistako saio baten arduradunak zarete. Zuen telebista-saioa audientzia galtzen ari dela eta, zuzendaritzaren abisua jaso duzue. Argitalpenaren izenburua: Bertsolari Txapelketa Nagusia 2013 [Liburua] Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-11-16 Oiartzun Txapelketa [Bertsoa] / Odei Barroso, Agin Laburu
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuen herrian, zaborra atez ate biltzen hastekoak dira. Koloretako ontziak eskuratzeko ilaran zaudete biok. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-11-16 Oiartzun Txapelketa [Bertsoa] / Agin Laburu, Jon Maia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Euria ari duela eta, zuri, Agin, bere aterki azpian sartzeko eskaini dizu Jonek. Agin, sartu zara aterkipean, eta hala ere bustitzen ari zara. Argitalpenaren izenburua: Bertsolari Txapelketa Nagusia 2013 [Liburua] Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-11-16 Oiartzun Txapelketa [Bertsoa] / Odei Barroso, Alaia Martin
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Itsasoan zabiltzate, piragua edo kayak batean elkarrekin. Bat-batean, marrazoa agertu zaizue parean. Zu, Alaia, arraunari eman eta eman hasi zara; Odei, berriz, ez da mugitzen. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
