Bilaketa orokorra
Bilaketa berria Pertsona: "Itzaina, Joana" Pertsona: Enbeita, OnintzaBilaketa zehaztu
Emaitzak: 1360
2017-02-05 Amurrio Jaialdia [Bertsoa] / Oihana Bartra, Onintza Enbeita, Unai Iturriaga, Izar Mendiguren, Oihane Perea, Iñaki Viñaspre
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Seinaka gaia-emanda batek besteei Jarritako gaia: Aste honetan bost animalia berri deskubritu dira eta hori egin duena Oihana izan da. Berak azalduko digu. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2017-03-10 Usurbil Berezia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Onintza Enbeita, Ane Labaka
[Bat-bateko bertsoaldia]
Neurria:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Lana:
Hirunaka gaia-emanda
Jarritako gaia:
Onintzak Berria egunkarian argitaratu duen iritzi artikulu baten zatia irakurriko dizuet:
“Eta ni bizitza guztian titiak kokatu ezinik. Hamabi urterako handiegiak ziren. Hogeita birekin erortzen hasi ziren grabitatea deitzen dioten zera nazkagarri horren erruz. Harrezkero sujetadoreetan gastatu dudanarekin, telebistako platorako nire neurriko mahaia erraz erosiko nuke. Hamasei urterekin, bertsotan paparra aterata kantatu behar dela esaten ziguten, eta nik ezin gehiago atera berez hain aterata zegoena. Hogeita seirekin Hitzetik Hortzerako irudietan txapelketako logoa baino gehiago nire titiak ikusten zirela esan zidaten. Ez dakit inoiz hain zapalduta sentitu naizen”.
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-10-20 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Onintza Enbeita, Unai Iturriaga, Aitor Sarriegi
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Launaka gaia-emanda Jarritako gaia: Teknologia da gaurko gaia, teknologia eta bertsolaritza. Teknologiak baliabide handiak eman dizkigu. Gaur egunean indarrean dauden tresna gehienak gailu teknologikoak dira, eta teknologiarekiko gure harremana aldatu egin da. Gaur egun, esan liteke, teknologiak berak agintzen digula zer egin, nola egin. Zuei eskatuko dizuet lehenengo bertsoan kanta dezazuen teknologiak zer eman dizuen, eta bigarren bertsoan, zer kendu dizuen. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2005-01-08 Leioa Jaialdia [Bertsoa] / Onintza Enbeita
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Olentzero, Errege Magoak, Papa Noel, San Nikolas... Guztiak gizonezkoak dira. Ez al duzue ezer egin behar emakumeok? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2025-12-20 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Onintza Enbeita
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip) Lana: Bakarka hasierako agurra Jarritako gaia: Hasierako agurra
2025-12-20 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Onintza Enbeita, Xabat Galletebeitia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Seiko handia (hg) / Hiru puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Onintza langilea eta Xabat detektibe pribatua zarete. Onintza, zuk denboratxoa daramazu bajan. Gaur jakin duzu lan egiten duzun enpresak Xabat detektibe pribatua kontratatu duela zu zelatatzeko.
2025-12-20 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Txaber Altube, Onintza Enbeita
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Lagunak zarete. Beti izan zarete urruneko herrialdeetara bidaian joan zaleak. Euskal Herria ezagutzen ez duzuela eta, aurten alderik alde zeharkatzeko plana egin duzue. Bidaiaren erdialdean harrituta zaudete zein ezezaguna zaizuen etxekoa.
2025-12-20 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Aitor Bizkarra, Onintza Enbeita
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Onintza eta Aitor, lagunak zarete. Orain dala urte batzuk zuen lagun bat hil zan Pirinioetan. Onintza, gaur Aitorrek proposatu dizu zuen laguna hil zen mendi hori bera igotzea haren omenez.
2025-12-20 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Onintza Enbeita
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamaseiko handia (hg) / Zortzi puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Adinean aurrera zoaz eta gero eta gehiago kostatzen zaizu zure gorputzaren aldaketak onartzea
2025-12-20 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Onintza Enbeita, Aitor Etxebarriazarraga
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, berdinaren moldekoa (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Onintza eta Aitor pertsona bera zarie, baina Onintza berrogei urtegaz eta Aitor hamazortzigaz. Onintza, gaur Aitorrek esan deutsu kritikatu izan dozun dana egiten zabizela.
2025-12-20 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Onintza Enbeita, Aitor Etxebarriazarraga
[Bat-bateko bertsoaldia]Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finalistak zarie. Aurten, Bizkaiko Bertsozale Elkarteak, oholtza gaineko elkarren arteko konfiantza, zaintza eta segurtasuna bultzatzeko, mintegi bat antolatu dau finalistakaz. Dinamizatzaileak binaka jartzeko eskatu deutsue, konfiantza lantzeko ariketa bat egiteko. Zuei, batera tokatu jatzue. Aitor, dinamizatzaileak azaldu deutsue zuk zure burua atzera bota behar dozula eta Onintzak eutsiko deutsula. Aitor, atzera bota eta lurrean amaitu dozu.
2022-01-21 Elgoibar Berezia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Miren Amuriza, Onintza Enbeita
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Seikoa, txikiaren moldekoa, 3 puntuz (hg) / Hiru puntukoa, txikiaren moldekoa (ip) Lana: Hirunaka gaia-emanda Jarritako gaia: Lankideak zarete. Fabrika berean egiten duzue lan bertsolariak fabrikatzen. Gorputzeko atal guztiak egiten dituzue zuek. Nolakoak dira? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-02-19 Lezo Jaialdia [Bertsoa] / Onintza Enbeita, Oihana Iguaran
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Oihana musikaria zara. Kantatzen duzu, Youtubera igotzen dituzu kantuak, badituzu jarraitzaileak... Baina zure lanarengatik oso utzia duzu hori. Ez duzu denborarik zure pasioa aurrera eramateko. Ordenagailutik begia kendu ezinik zaude, bi metrotara Onintza gitarra duzula. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-05-22 Markina-Xemein Jaialdia [Bertsoa] / Iruri Altzerreka, Miren Amuriza, Janire Arrizabalaga, Onintza Enbeita, Aissa Intxausti, Enare Muniategi
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Seinaka gaia-emanda Jarritako gaia: Nola aldatu zuen esperientzia bertsolaritzan hasi zinetenetik hona? Elkartzeak gauza onak eta txarrak ditu. Zer da zuentzat elkartzea? Zer da elkar topatzea? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-05-22 Markina-Xemein Jaialdia [Bertsoa] / Onintza Enbeita, Aissa Intxausti, Enare Muniategi
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Hirunaka gaia-emanda Jarritako gaia: Gaur belaunaldikotasuna agerian da hemen. Zuek hiruok urte desberdinetan jaiotakoak zarete, belaunaldi desberdinketakoak. Zuen belaunaldian kokatuta, zer eskertzen diezue aurrekoei? Zer eskatu hurrengoari? Eta zuek belaunaldi moduan zer duzue eskaintzeko? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-12-15 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Onintza Enbeita
[Bat-bateko bertsoaldia]Lana: Bakarka bukaerako agurra Jarritako gaia: Amaierako agurra Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-10-08 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Maddalen Arzallus, Onintza Enbeita
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Seiko handia (hg) / Hiru puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Onintza eta Maddalen. 40na urteko bikotea zarete. Ekonomikoki oso une larria bizi duzue eta ez dirudi etorkizun hurbilean hobera egingo duenik. Zuk, Onintza, hala ere, guraso izan nahi duzu; Maddalenek, berriz, ez du uste une egokia denik. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-10-08 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Onintza Enbeita
[Bat-bateko bertsoaldia]
Neurria:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Lana:
Bakarka lehen puntua-emanda
Jarritako gaia:
Gai orokorra: Zahartzea
Puntua: Onartuko bagenu / nork bere adina
Puntua: Alferrik ez da eta / pasatzen denbora
Puntua: Eder senti gaitezke / adin guztietan
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-10-08 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Onintza Enbeita, Aitor Etxebarriazarraga
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Aitor eta Onintza kirolariak zarete. Adinean gora joanagatik ere oso errendimendu ona ari zarete izaten. Aitor, Onintzak esan dizu hasi berri den denboraldi hau izango duela azkena. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-10-22 Elizondo Txapelketa [Bertsoa] / Onintza Enbeita, Alaia Martin
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Alaia eta Onintza suhiltzaileak zarete. Maiz duzuen ordutegi eta txandekin ederki bizi zaretela aditu behar izaten duzue. Atzo istripu larri batean lan egin behar izan zenuten jendea ateratzen. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
