Bilaketa orokorra
Bilaketa berria Urtea: "1981" Pertsona: Amuriza, MirenBilaketa zehaztu
Emaitzak: 1253
2019-08-23 Donostia Berezia [Bertsoa] / Miren Amuriza, Nerea Ibarzabal, Oihana Iguaran
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Bi nerabe zarete. Zelaian etzanda zaudete, zerura begira; zerua garbi egon arren, laino batzuk badaude, eta haiei begira. Nagusitan izan nahi duzuenaren formak ikusten ari zarete. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2020-03-07 Pasaia Lagun-artekoa [Bertsoa] / Miren Amuriza, Nerea Ibarzabal
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Duela hilabete eta erdi gutxi gorabehera, Xuak, hiru urte pasatu ondoren bere amarekin, kartzelatik atera behar izan zuen, legeak hala aginduta. Nerea, zu, izango zara Olatz, Xuaren ama, eta Miren beste preso politiko ohi bat egoera beretik pasatuta dagoena. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2020-06-13 Andoain Jaialdia [Bertsoa] / Miren Amuriza, Andoni Egaña
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Mendira elkarrekin joan zareten bi lagun. Andoni askotan joaten da mendira eta Miren gutxitan. Mirenek denbora hartzen du bazterrak ikusi, argazkiak atera... Andoni desesperatzen hasi da. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2020-07-05 Zaldibar Jaialdia [Bertsoa] / Miren Amuriza, Igor Elortza, Erika Lagoma, Jon Maia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Launaka gaia-emanda Jarritako gaia: Hemen beheran pankarta bat dago Zaldibarko zabortegiari buruzkoa. Bihar bost hilabete zabortegia goitik behera etorri zela. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2020-08-29 Ondarroa Berezia [Bertsoa] / Miren Amuriza, Nerea Ibarzabal
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko berdina, 4 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Lau puntuko berdina, 16 silabaz (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Ekai ondarroar transexualari buruzko dokumentalak zabaldu zuen Zinegoak jaialdia aurtengo otsailean. Bere buruaz beste egin zuen Ekai Lersundi nerabeari buruzko “Mi pequeño gran Samurai” dokumentala estreinatu zen bertan. Ekai, besteak beste, tratamendu hormonalaren zain zegoen eta ezin gehiago itxaron, 16 urterekin bere buruaz beste egitea erabaki zuen. Pentsatzen dut Miren eta Nerea gogoan izango duzuela otsailaren 15 hura. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2020-09-04 Berriozar Jaialdia [Bertsoa] / Miren Amuriza, Sarai Robles
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Sei urteko bi haur zarete. Gaur hasi duzue ikasturtea. Zuen musukoarekin, distantziak gordez, eskuak garbituta... Klasea eman duzue eta orain eskolako patioan zaudete bertan bereizteko dauden marrei begira. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2021-06-19 Donostia Berezia [Bertsoa] / Miren Amuriza, Andoni Egaña
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Gaztetan bizitzearen luze-zabalak zer forma hartuko duen imajinatu ere ezin dugun garai horretan, burua arin eta axolagabe, nork ez du egin, esan ezazue zintzo, heriorekin dantzan? Andoni, herio. Miren, gaztea. Dantzan ari zarete. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2021-06-20 Iurreta Jaialdia [Bertsoa] / Miren Amuriza, Unai Iturriaga, Eli Pagola
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Hirunaka gaia-emanda Jarritako gaia: Albistea jakin berri dugu; gaur izango da kalean musukoaz derrigorrez ibiltzeko azken domeka. Zuen ustez ahoa berriro bistan izateak zer ekarriko digu? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2021-09-19 Amurrio Berezia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Miren Amuriza
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: 221 egun daramate Tubacexeko langileak greban. 700 langile eta horietatik 30 inguru emakumeak. 50 kaleratze zerrendan. Zuek zarete zerrenda horretako bi emakume. Beti bezala Amurrioko lantegi sarreran zaudete, piketean. Nekatuta bai, baina ez zaudete amore emateko prest. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2023-03-10 Berriz Jaialdia [Bertsoa] / Bittor Altube, Ander Elorriaga, Erika Lagoma, Eli Pagola
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Launaka gaia-emanda batek besteei Jarritako gaia: Bittor, atzeko hirurak oso musikazaleak dira, eta musikari buruz asko egiten dute berba. Erikari entzun diozu: “Entzun duzue J Martinaren Efemerideak-en bertsioa? Brutala da”. Eta segidan Elik “Ba ni Merina Grisen kontzertuan izan nintzen eta zelako esperientzia!”. Eta Anderrek “Ba ni nabil Vulk entzuten eta itzela da, itzela!”. Hori da kuadrillan egiten dituzten komentarioak. Baina denok daukagu binilozko diskoak bezala B alde bat, eta B alde hori da inork entzuten ez gaituenean entzuten dugun musika hori. Zein da hiru horien B aldea Bittor? Bakarrik daudenean ze ezkutuko musika lista entzuten dute? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2023-06-15 Zarautz Berezia [Bertsoa] / Miren Amuriza, Alaia Martin
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: [Iñaxi Etxabe eta Basarriren arteko bertsozko tirabirak aipatu ditu gai-emaileak]. Zuek irakaskuntzan, bertsolaritzan, komunikabideetan, lagun artean, gau giroan zer da sumatzen duzuena? Uste duzue lehengo mendeko inertziak eta erresistentziak baretu direla? Zein norabidetan goazela uste duzue? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-10-26 Oion Txapelketa [Bertsoa] / Miren Amuriza, Iratxe Ibarra
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Medikuak esan berri dizue zuen amak alzheimerra duela. Zuk, Iratxe, esan egin nahi diozu; Mirenek ez. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-10-26 Oion Txapelketa [Bertsoa] / Miren Amuriza
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamabiko ertaina (hg) / Sei puntuko ertaina (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana Jarritako gaia: Ahalik eta azkarren iritsi zara, baina dagoeneko berandu da. Argitalpenaren izenburua: Bertsolari Txapelketa Nagusia 2013 [Liburua] Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2017-01-22 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Miren Amuriza
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Sara Majarenas zara Miren. Gaur ere eman dizute baimena alaba ospitalean bisitatzeko. Gelan sartu zarenean, lo zegoen, eskutik heldu diozu eta begiak zabaldu, eta hala galdetu dizu: “Non nago ama?” “Zer gertatu da?”. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-11-04 Ermua Jaialdia [Bertsoa] / Miren Amuriza, Beñat Ugartetxea
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Lagunak zarete. Miren, bada zerbait aspaldian esan nahi zeniona Beñati, eta gaur hemen, aukera topatu duzu, eta esatea erabaki duzu. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2006-12-08 Markina-Xemein Jaialdia [Bertsoa] / Miren Amuriza, Xabier Amuriza
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, berdinaren moldekoa (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuek aita-alabak zarete. Joandako hamasei urtean izango zenituzten haserrealdi batzuk, baina Xabierrek min, benetan, behin hartu zuen, Mirenek esan zionean "Aita, matxista hutsa zara". Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2006-01-07 Zumaia Jaialdia [Bertsoa] / Miren Amuriza, Julen Zelaieta
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Miren Julenen jarraitzaile sutsua da. Gutun piloa idatzi dizkio, baina erantzunik ez sekula. Gaur aurrez aurre daude. Zer ote du Julenek? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2005-06-24 Berriatua Sariketa [Bertsoa] / Miren Amuriza, Itxaso Paia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Elkarrekin Madrilen bizi zareten homosexual bikotea zarete. Zuen balkoi azpitik homosexualen aurkako manifestazioa ari da pasatzen. Zer diotsozue elkarri? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2009-04-25 Gabiria Sariketa [Bertsoa] / Miren Amuriza, Maddalen Arzallus
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuek ama-alabak zarete, Miren ama eta Maialen alaba. Amari ez zaio gehiegi gustatzen alaba nola janzten den. Orain ere izango du zerbait esateko. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2009-09-06 Elorrio Jaialdia [Bertsoa] / Miren Amuriza, Etxahun Lekue
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Goizean feria nagusia izan da Elorrion. Etxahun artzainak gazta postua jarri du. Jendeak probatu bai, baina ez du ezer erosten. Miren askotan pasa da gazta probatzera. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
