Bilaketa orokorra
Bilaketa berria Urtea: "1989" Lekua: Markina-XemeinBilaketa zehaztu
Emaitzak: 523
2009-01-18 Markina-Xemein Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda hitza Jarritako gaia: Denontzat ezaguna den kantu batek honela dio: "Euskal Herria askatu arte / ez dot moztuko bizarra". Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-12-08 Markina-Xemein Jaialdia [Bertsoa] / Miren Amuriza, Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Ospitale batean zaudete, ama berrien sailean, erditzeko zain, hiru-lau zentimetroko dilatazioarekin. Oraintxe etorri da erizaina galdetzera: "Zuetako baten batek epidurala gura du?". Maialenek "Bai, nik bai" esan du; Mirenek, ostera, esan du "Ez; nik min guztia sentitu gura dut". Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-12-08 Markina-Xemein Jaialdia [Bertsoa] / Jon Maia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Egunotan haizeak gogor astindu ditu bazterrak, eta herri honetan luzaroan ibili gara haize kontran, kostata aurrera egiten. Esan liteke haizeak norabidez aldatu behar duela, baina eguraldia ai! Oso kapritxosoa da askotan. Haize kontra ibili eta gero, ez ote da sasoia haize alde ibiltzeko? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-07-16 Markina-Xemein Jaialdia [Bertsoa] / Xabier Amuriza, Unai Iturriaga
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Seiko txikia (hg) / Hiru puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuek bixok ezker abertzaleko gizon ezagun bi zarie, gaur arte norabide bardinien eta alkarrekin ibili zarienak: Xabier, zu, Patxi Zabaleta, eta Unai, Arnaldo Otegi. Azkenaldiko ezberdintasun txiki batzuk direla-ta Xabierren edo Patxin taldiek, Aralarrek, erabaki dau Batasunatik urtetie. Guk komunikabideetan entzun doguzenak-eta badakiguz, baina jakin nahi geunke zeuen artien zer esaten dozuen. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-12-08 Markina-Xemein Jaialdia [Bertsoa] / Jon Lopategi, Jokin Sorozabal
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Jon, zu, Afganistaneko gerran hango zaurituek osatzen eta hango beharrizanak asetzen biharrien dabilen pertsonie zara; ta zu, Jokin, ostera, amerikano marin bat egunero hegazkinetik bonbak botetan dabilena. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-12-08 Markina-Xemein Jaialdia [Bertsoa] / Xabier Amuriza, Jexux Mari Irazu Muñoa
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuek bixok emakumiek zaree, tratu txarrak jasan dabezan emakumiek. Xabier ez da ausartzen denuntzixie sartzen, eta Irazu gaur da denuntzixie sartzera doien egune. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-12-08 Markina-Xemein Jaialdia [Bertsoa] / Gregorio Larrañaga "Mañukorta", Jokin Sorozabal
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Mañukorta sasimediku edo kurandero bihurtu jaku, han, Jainkomendixen izadixaz kontaktun-eta egonda, ba, holako sendabelarren negozixo bat ipini dau, ta Jesukriston exitue deuke. Markiñetik jendie peregrinazinoen juten jako eta sekulako mirarixek-edo eite'ittula. Eta hemen anbulatorixo Markiñaku, ba, hutsik, inor ez da juten. Ta hau ikusitte, Jokin Sorozabal Osakidetzako inpektorie doie Mañukortana, ba, ha beitzea ia legez ondo dauken, edo sanidadie ondo beteten dauen, edo ia ze pasten dan. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2017-07-16 Markina-Xemein Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza, Nerea Ibarzabal
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Jarritako gaia: Nereak Bizkaikoan paper ona egin zuen. Orain, Igor, zuri proposatu dizu Txapelketa Nagusirako ea elkarrekin entrenatuko zareten. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2017-07-16 Markina-Xemein Jaialdia [Bertsoa] / Unai Agirre Goia
[Bat-bateko bertsoaldia]Lana: Bakarka lehen puntua-emanda Jarritako gaia: Puntu bana jarriko dizkizute zure bertsokideek. Baina zortziko txikian, hamarreko txikian eta habaneran. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2006-12-08 Markina-Xemein Jaialdia [Bertsoa] / Miren Amuriza, Xabier Amuriza
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, berdinaren moldekoa (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuek aita-alabak zarete. Joandako hamasei urtean izango zenituzten haserrealdi batzuk, baina Xabierrek min, benetan, behin hartu zuen, Mirenek esan zionean "Aita, matxista hutsa zara". Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2006-12-08 Markina-Xemein Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Maddalen Arzallus
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Maialen, nolakoa da Amets? Amets, nolakoa da Maialen? Bota sekretuak beldurrik gabe, konpartitu duzuen hori dena, hemen inork ez du-eta entzuten. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2008-12-08 Markina-Xemein Jaialdia [Bertsoa] / Amaia Agirre, Jone Uria
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Aspaldiko urteetan modan dago egutegiak egitea, batzuk exotikoak, besteak pornoagoak. Bertsozale Elkarteak agindu txiki bat eman dizue: 2009ko egutegia egitea. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-12-08 Markina-Xemein Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Jon Maia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Urteetan gora, oso gora, egin duten bi lagun zarete. Aspaldion, kalean baino elizan egiten duzue gehiago topo. Zuen ezagun, zuen lagun pilo bat desagertu da azkenaldian, eta ez dago asterik eliza elizkizunik ez daukazuenik. Jon, gero eta estuago, gero eta larriago zaude. Andoni, ostera, trankil eta sendo ikusten duzu. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1998-12-08 Markina-Xemein Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Ezkontzekoa zinen gaur, baina ezkontzan egon beharrean zure emaztearen hilkutxaren aurrean zaude. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1990-12-08 Markina-Xemein Jaialdia [Bertsoa] / Jon Enbeita
[Bat-bateko bertsoaldia]Jarritako gaia: Kartzelan hiltzea Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1998-12-08 Markina-Xemein Jaialdia [Bertsoa] / Gregorio Larrañaga "Mañukorta", Sebastian Lizaso
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Mañu ia erretiratzekotan dago, baina garbi daukana da berak dituen diruak hemen gastatu behar dituela. Ez daki nola baina, eta Xebastianengana jo du aholku eske. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2019-07-16 Markina-Xemein Jaialdia [Bertsoa] / Onintza Enbeita, Nahikari Gabilondo, Lander Ibarluzea "Aitxulua", Aitor Mendiluze
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Launaka gaia-emanda Jarritako gaia: Jaiak ikusten ari zarete. Horretan zarete zale. Jarri terraza baten, gauzak ondo ikusten diren leku baten, eta begiratu Karmenetan Markinan zer pasatzen den. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2019-07-16 Markina-Xemein Jaialdia [Bertsoa] / Nahikari Gabilondo, Aitor Mendiluze
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Jarritako gaia: Oso maiteminduta zaudeten bikote hasiberria zarete. Baina badago zerbait zu, Aitor, molestatzen zaituena, eta ez dakizu nola esan. Kontua da jateko edo edateko zerbait behar duen galdetu aldiro, ez duela ezer behar esaten dizula Nahikarik, baina gero zuretik hasten da. Gaur ere izozkia nahi duen galdetu eta ezetz esan dizu. Zu jaten hasi zarenean, zuretik jaten hasi da. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2019-12-08 Markina-Xemein Jaialdia [Bertsoa] / Arkaitz Estiballes
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Iruñea-Veleia. Inor ez da aklaratzen. Zuk zerbait argi ikusten duzu, ala ez? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-12-08 Markina-Xemein Jaialdia [Bertsoa] / Josune Aramendi
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Zure herriko bertso saio hau erreferentea da. Denek kantatu nahi izaten dute hemen, eta bertakoa izanik zer esanik ez. Zure ametsa bete duzula esan duzu agurrean. Baina, horrelakoetan, ordea, aukera dugunean, beldurrak, zalantzak sortzen zaizkigu. Zer da zuretzat gaur, hemen, oholtza honetan, bertsolari moduan kantuan aritzea? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
