Bilaketa orokorra
Bilaketa berria Urtea: "1989" Urtea: 2023Bilaketa zehaztu
Emaitzak: 1660
2023-08-24 Amezketa Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Anjel Mari Peñagarikano
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Aitaginarreba da Anjel Mari, eta Sustrai, suhia. Sustraik duela urtebete bazkaldu zuen lehen aldiz Anjel Mariren etxean. Orduan, usoak saltsan prestatu zituen Anjel Marik. Sustraik ez ditu gustukoak, baina orduan “Ño! Ederra dago hau!” esanez aritu zen, eta Anjel Mari pozarren. Geroztik, Sustrai Anjel Mariren etxera joan den bakoitzean, taka, usoak saltsan. Konfiantza pixka bat hartu du Sustraik urtebeteren ondoren, eta egia esateko unea dela iruditu zaio. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2023-08-24 Amezketa Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Azkenaldian albistegietan pozarren ematen dituzte datuak, turismoa gora eta gora doala erakusteko. Baionako bestak inoizko jendetsuenak, Donostiakoak ere bai, Bilbokoak halatsu. Bisitarien errekorra ez da bakarrik udan gertatu, aurreko hilabeteetan ere bai. Gainera, ez da bakarrik kostako kontua, barnekaldean ere gora egin du kopuruak. Datu horiek zenbat dute positibotik? Pozarren emateko albisteak al dira? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2023-08-26 Hondarribia Jaialdia [Bertsoa] / Oihana Iguaran, Eli Pagola
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Ama-alabak zarete; Eli 12 urteko alaba eta Oihana, ama. Duela gutxi eskuratu du mugikor propioa alabak, eta nahigabean edo, pornografiarekin egin du topo. Ikusitakoarekin zur eta lur geratu da alaba, eta amarengana jo du azalpen bila. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2023-08-26 Hondarribia Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Hondarribiako festak dira. Goizeko hirurak, seigarren gin-tonika edaten, dantzan, kantuan… zabiltzala, mugikorra begiratu, eta aspaldiko bikote ohi baten mezu berri bat duzula konturatu zara. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2023-08-27 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamabiko ertaina (hg) / Sei puntuko ertaina (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Maialenek Bilbo oso ondo ezagutzen du bertan bizi izan zelako gazteagoa zenean. Ordutik hona Bilbo asko aldatu da. Zer aldatu da, Maialen? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2023-09-03 Muetz Jaialdia [Bertsoa] / Nerea Ibarzabal
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Atzo Zaballako kartzelan izan nintzen, hiru orduz aspaldi ikusi gabeko lagunekin egoteko zortea izan nuen. Pozik zeuden asko Euskal Herrira ekarri dituztelako. Baina egoera ez da dena ederra. Han ere egoera prekarioan bizi dira, eta emakumeak are gehiago. Denek aipatu zuten berdina, kartzelatan ere emakumeen egoera askoz zailagoa dela gizonezkoena baino. Nik emango dizkizut hiru habanera osatzeko oinak. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2023-09-15 Lezo Jaialdia [Bertsoa] / Oihana Bartra, Andoni Egaña, Oihana Iguaran, Sebastian Lizaso
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Bederatzikoa, handiaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Lana: Launaka gaia-emanda batek besteei Jarritako gaia: Sebastian, banku bateko zuzendaria da. Egunero bezeroen kezkak eta zalantzak argitzeaz gain, kredituak ematen ditu, ordaintzen ez dutenei zigorrak ezarri… Gaur hiru bezero hauek etorri zaizkio: Oihana, Andoni eta Oihana. Bakoitzak badu bere kezka, edo galdera, edo proposamen edo haserrealdi. Ea bakoitzari ze erantzun ematen dion Sebastianek. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2023-09-22 Oñati Jaialdia [Bertsoa] / Amaia Agirre, Aitor Bizkarra
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Ofizio baino, ariketa honi o-fisio deituko diogu. Amaia, min oso intentsoak zenituelako Aitor Bizkarra fisioarengana joaten zinen. Bi sesiotan gaizki pasa ostean, mina joan baino, mina gorputz atal gehiagotara zabaldu zaizu. Hirugarren sesio batera joan zara gaur; duda asko dituzu hirugarren sesio bat gura ote duzun Aitorrekin, baina konfiatu egin duzu. Etzan zara ohatilan, eta Aitor fisioan lanean hasi den momentuan “Ai!” geratzeko esan diozu. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2023-09-29 Loiu Jaialdia [Bertsoa] / Onintza Enbeita, Xabi Paya
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Antza denez euskaldunek oporretara joateko Grezia aukeratzen dute. Eta datuen arabera, munduan larrutan gehien egiten den lurraldea Grezia ei da. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2023-02-03 Donostia Berezia [Bertsoa] / Unai Agirre Goia, Uxue Alberdi, Beñat Gaztelumendi, Eñaut Martikorena, Alaia Martin, Eli Pagola
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Bederatzikoa, handiaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Lana: Bosnaka gaia-emanda besteak bati Jarritako gaia: Unai, adinean aurrera zoaz, 50 urte betetzeko ez zaizu asko falta. Beti izan zara idealista bat, mundua aldatzeko prest dagoena. Zure azken proiektua bigarren eskuko gauzak salerosteko denda bat irekitzea izan da. Atzeko bostak lagunak dituzu, Unai, eta lagunak direlako, edo errukituta, edo… dendara etorri zaizkizu zerbait erostera. Bakoitzak esango du zeren bila etorri den, eta ea Unaik dendan baduen bakoitzak erosi nahi duena. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2023-12-02 Iruñea Txapelketa [Bertsoa] / Joanes Illarregi
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip) Lana: Bakarka hasierako agurra Jarritako gaia: Hasierako agurra Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2023-12-02 Iruñea Txapelketa [Bertsoa] / Josu Sanjurjo
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamabiko ertaina (hg) / Sei puntuko ertaina (ip) Lana: Bakarka hasierako agurra Jarritako gaia: Hasierako agurra Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2023-12-02 Iruñea Txapelketa [Bertsoa] / Saioa Alkaiza
[Bat-bateko bertsoaldia]Lana: Bakarka hasierako agurra Jarritako gaia: Hasierako agurra Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2023-12-02 Iruñea Txapelketa [Bertsoa] / Xabat Illarregi
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip) Lana: Bakarka hasierako agurra Jarritako gaia: Hasierako agurra Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2023-12-02 Iruñea Txapelketa [Bertsoa] / Eneko Lazkoz
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamalaukoa, txikiaren moldekoa, 9 puntuz (hg) / Bederatzi puntukoa, txikiaren moldekoa (ip) Lana: Bakarka hasierako agurra Jarritako gaia: Hasierako agurra Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2023-12-02 Iruñea Txapelketa [Bertsoa] / Saats Karasatorre
[Bat-bateko bertsoaldia]Lana: Bakarka hasierako agurra Jarritako gaia: Hasierako agurra Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2023-12-02 Iruñea Txapelketa [Bertsoa] / Sarai Robles
[Bat-bateko bertsoaldia]Lana: Bakarka hasierako agurra Jarritako gaia: Hasierako agurra Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2023-12-02 Iruñea Txapelketa [Bertsoa] / Julio Soto
[Bat-bateko bertsoaldia]Lana: Bakarka hasierako agurra Jarritako gaia: Hasierako agurra Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2023-12-02 Iruñea Txapelketa [Bertsoa] / Joanes Illarregi, Josu Sanjurjo
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Irakasleak zarete. Jakin berri duzue zuen ikastetxean suizidio saiakera bat egin dela. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2023-12-02 Iruñea Txapelketa [Bertsoa] / Saioa Alkaiza, Xabat Illarregi
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Adineko bi lagun zarete, goizeroko kafea hartu bitartean telebistan albisteak ikusten ari zarete. Kezkatuta zaudete eskuin muturra zabaltzen ari den jarrerekin eta mezuekin. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
