Bilaketa orokorra
Bilaketa berria Bertsolaria: Mendiluze, Aitor Eskuragarritasuna: Online entzun Lana: Binaka gaia-emanda Mendea: XX Mota: Bat-bateko bertsoaldia Saio mota: JaialdiaBilaketa zehaztu
Emaitzak: 46
2017-01-06 Amurrio Jaialdia [Bertsoa] / Aitor Mendiluze, Aitor Sarriegi
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Lehen aldiz musua ematera doazen bi nerabeen pentsamenduak zarete. Banku batean zaudete, elkarren ondoan eserita. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2017-02-11 Lezo Jaialdia [Bertsoa] / Alaia Martin, Aitor Mendiluze
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuk, Aitor, egunero ikusten duzu zure semea oso berandu arte etxeko lanak egiten, ikasten, beti zerbait egiten. Eta gaur, nazkatuta, Alaia irakaslearengana joan zara Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-05-13 Azkoitia Jaialdia [Bertsoa] / Haritz Etxeberria "Ministro", Aitor Mendiluze
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Mendiluzek urte asko daramatza hezkuntza arautuan bertsoa irakasten; Ministro ere ari da, hezkuntza araututik kanpo, eta baditu galdera batzuk Aitorrentzat. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1998-11-27 Eibar Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza, Aitor Mendiluze
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Aitor, zu, zaharraren esperientzia izango zara eta, zu, Igor, gaztearen jakinduria. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2007-05-04 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Amaia Agirre, Aitor Mendiluze
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Seiko txikia (hg) / Hiru puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Hirugarren munduan garapen proiektu bat martxan jartzeko Gobernuz Kanpoko Erakunde batek hain modan dauden larru-gorritako egutegi horietako bat egiteko proposatu dizue. Amaia prest dago. Aitorrek zalantzak ditu. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1997-11-21 Ormaiztegi Jaialdia [Bertsoa] / Aitor Mendiluze, Xabier "Euzkitze"
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Bi mila eta berrehungarren urtean gaude. Zuk horretan adituak zaretenez, euskararen autopsia egiteko ekarri zaituztete, batez ere zertaz hil den aztertzeko. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2009-12-05 Errenteria Jaialdia [Bertsoa] / Aitor Mendiluze, Josu Oiartzabal "Xamoa"
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Xamoak ez du finalean kantatuko, baina txapelketan parte hartu du, final-laurdenetan hain zuzen ere; eta oso ongi akordatzen da Aitor bertsozalerekin. Izan ere, Xamoak kantatu behar zuen ia guztietan Aitorrek martxa egiten zuen kanpora, ez dakit zertara. Gaur topo egin duzue Oreretako saioan. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-03-28 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Aitor Mendiluze
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Bi emakume zarete, bi ama. Zuen semeak Parisko kartzela batean preso dauzkazue. Hendaiako tren geltokian egin duzue topo gaur ere. Hilero bezala gauez egingo duzue bidaia. Hamar ordu trenean. Ordubeteko bisita egin eta atzera beste hamar ordu. Zu, Aitor, etsitzen hasita zaude, nekatzen hasita, urte asko dira. Eta Andonik hala esan dizu: "Zoriontasuna ez da nahi dugun guztia egitea. Egiten dugun guztia nahi izatea baizik". Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2000-08-16 Gernika-Lumo Jaialdia [Bertsoa] / Jon Maia, Aitor Mendiluze
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuek biok seme bakarreko bi ama zarete eta normala den moduan asko maite dituzue zuen semeak. Baina guztiz desberdinak dira seme horiek: Jon, zure semea golfo hutsa da; Aitorrena, berriz, formal-formala. Jaiak heldu dira, Gernikako jaiak, eta Jonek ez du ikusi bere semea bost egunetan, baina Aitorrena egunero gaueko hamabietan etxean agertzen da. Defenditu itzazue zuen semeak. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1996-04-20 Itsasondo Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Aitor Mendiluze
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Hitz bat emango dizuet bioi. Hi Andoni hitz horren alde ona bilatzen saiatu hadi eta hi Aitor alde txarra edo negatiboa. Hitza: Telebista Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1996-04-20 Itsasondo Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Aitor Mendiluze
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Hitz bat emango dizuet bioi. Hi Andoni hitz horren alde ona bilatzen saiatu hadi eta hi Aitor alde txarra edo negatiboa. Hitza: Aita Santua Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2004-08-21 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Miren Artetxe, Aitor Mendiluze
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Bilboko jaiak hasi zirenetik Bilbon zabiltza, gauez ibili eta egunez lo. Gaur ere Unamuno plazan lokartu zara, baina bat-batean urak esnatu zaitu. Begiak zabaldu, eta hantxe ikusi duzu Aitor, kale-garbitzailea, mangera eskuan. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1999-06-04 Hernani Jaialdia [Bertsoa] / Xabier Legarreta "Arano", Aitor Mendiluze
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuek biok etorkizun igarleak zarete. Nola ikusten dituzue Osinagako festak 2100. urtean? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1999-03-19 Irun Jaialdia [Bertsoa] / Aitor Mendiluze, Iñaki Murua
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuek bi korrikalari zarete, baina berezi samarrak. Herrietan-eta jende askok parte hartzen du Korrikan, baina izaten dira oso jende gutxi ibiltzen deneko lekuak ere. Zu, Iñaki, mendian gotti, lekukoarekin izerdi patsetan, zoazen korrikalaria zara, eta zu, Aitor, munduko kros txapelduna. Elkarrekin topo egin duzue, eta zuen solasaldia. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1999-07-11 Belauntza Jaialdia [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa, Aitor Mendiluze
[Bat-bateko bertsoaldia]Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Aitor bere etxean dago gauez; ekaitza, tximita, trumoia, euria... eta bakar-bakarrik dago etxean. Eta halako batean norbaitek atea jo du, hurbildu da atera, galdetu ere bai "nor da?", eta Jexux Marik erantzun "heriotza naiz, zure bila nator". Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1999-03-20 Igorre Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza, Aitor Mendiluze
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Seminarioan bost urte eman dituen mutila zara, Igor. Irtetea erabaki duzu eta kanpora irten zarenean, lehen laguna izandako neska hau daukazu itxaroten. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1998-05-03 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Aitor Mendiluze
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zarautz aldean komunitate edo lagunarte batek saiakera bat egin du garai batean bezala bizitzeko, hau da, dirua erabili ordez trukean ibili gauzak. Zuek zarete komunitate horretako bi kide. Esaiguzue orain artekoa zer moduz joan den. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1998-09-26 Elgoibar Jaialdia [Bertsoa] / Aitor Mendiluze, Xabier "Euzkitze"
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Hauek aita-semeak dira, Euzkitze aita eta Mendiluze semea. Aitak aspaldi honetan badauka maitale bat eta noizbehinka etxera ere ekartzen du, baina igarrita dago semeak gehiegi begiratzen diola maitaleari. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1998-11-12 Iruñea Jaialdia [Bertsoa] / Aitor Mendiluze, Anjel Mari Peñagarikano
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Aitor Mitch hurakana izanen da eta Anjel Mari, berriz, bizirik baina miseria gorrienean, guztiz gabetua, gelditu den erdialdeko Amerikako biztanlea. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2008-04-20 Mendexa Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Aitor Mendiluze
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Oihal zati bi zarete, Bilboko Udaletxean- gaur konturatu naiz Mendexako Udaletxean ere badaudela baina-, altuera berean zaudetenak. Mendiluze ikurrina eta Arzallus Espainiako bandera. Zer duzue elkarri esateko? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa