Bilaketa orokorra
Bilaketa berria Doinua: Igaran egun batezBilaketa zehaztu
Emaitzak: 28
2022-02-11 Ordizia Lagun-artekoa [Bertsoa] / Nerea Ibarzabal, Iker Zubeldia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Orain hilabete batzuk euskarari eta bertsolaritzari egindako ekarpenagatik eta Emaneurre taldearen iniziatibaz, Ordiziako Andra Mari kalean, tabernen aurrean, Lazkao Txikiren irudia edo murala egin zen. Baina, badakigu historiak bere bueltak dituela eta egin beharreko bueltak gainera, eta Ordiziako Koordinakunde Feministak eskaera egin du. Lazkao Txikiren irudia dagoen bezala, Nerearena ere aurreko paretan jartzeko. Irudi hori pareko horman jarriko dela pentsatuz, aurrez aurre jarriko ditugu Nerea eta Lazkao Txiki. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2016-11-12 Baiona Txapelketa [Bertsoa] / Amets Arzallus, Maddalen Arzallus
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Joaldunak zirezte. Amets hasi berria zira eta Maddalenek erran dizu zure lehen ateraldia Korrikako kilometroa izanen dela, Oxkaxeko patarrean. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2017-07-31 Altzo Jaialdia [Bertsoa] / Unai Agirre Goia, Amets Arzallus, Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Jarritako gaia: Unai Agirre eta Amets Arzallus elkarren ondoan dauden bi pago lerden dira. Baina elkarri kalte egiten diote, gertuegi daudelako. Maialen Lujanbio basozaina da eta bietako zein moztuko duen erabaki behar du. Bietako bat markatu behar du. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2017-09-10 Elorrio Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Akizu, Andoni Egaña
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Aita-alabak zarete. Ikasturtea hasi berria da eta beste batzuetan Andoni, zure bost urteko alaba, Maialen, konforme joan izan da eskolara. Oraingoan, ordea, oporretan oso ondo pasa duela eta ez duela eskolara joan nahi esan dizu. Garaia heldu denean, Maialen ohe azpian ezkutatu da. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2017-02-17 Getxo Sariketa [Bertsoa] / Maider Arregi Markuleta, Joanes Illarregi
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Pisukideak zarete. Maider kokoteraino zaude: argindarraren prezioa igo denetik, Joanes zure atzetik dabil pizten duzun guztia berehala itzaltzen. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2017-05-06 Lasarte-Oria Berezia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Ane Labaka Mayoz, Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Jarritako gaia: Beti esan izan da bertsolariak dantzan poste samarrak izan zaretela. Regea, regetoia, rocka, erromeria... Zuek dantza egin beharko bazenute, zer aukeratuko zenukete? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1987-12-13 Gasteiz Txapelketa [Bertsoa] / Jose Luis Basterretxea "Altzalei"
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Bakarka bukaerako agurra Jarritako gaia: Bukaerako agurra. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2016-10-21 Durango Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza, Julio Soto
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Egun edozertarako baimena behar izaten da eta askotan azterketa gainditu behar baimen hori lortzeko. Guraso izateko ere baimena atera behar omen da orain. Azterketa pasa behar omen da. Aztertzailea zara, zu, Igor, eta guraso izan nahi eta azterketara azaldu dena Julio. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2016-04-02 Gabiria Sariketa [Bertsoa] / Unai Mendizabal, Haritz Mujika
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Unai, gaur operatu behar zaituzte. Oraintxe etorri da Haritz, zure zirujaua. Urduri dagoela konturatu zara. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2017-09-23 Baigorri Txapelketa [Bertsoa] / Aimar Karrika, Beñat Ugartetxea
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuk, Aimar, arropa denda bat duzu. Beñat zure dendara etorri den bakoitzean, arropa andana probatu eta deus erosi gabe atera da. Oraintxe dator berriro. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2017-12-17 Barakaldo Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Amets Arzallus, Beñat Gaztelumendi
[Bat-bateko bertsoaldia]
Neurria:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Lana:
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia:
Zu, Beñat, artzaina zara. Ardiak belardi batetik bestera eramaten ari zarela,
Amets herritarra ikusi duzu zure ardiak norabide okerretik bidaltzen.
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2018-11-18 Berriz Txapelketa [Bertsoa] / Julen Arzanegi, Unai Mendiburu
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Lagunak zarie. Julen, Unaik beti esan izan dautsu baserriko bizitza gustetan jakola eta orain dala gitxi joan zarie baserri batera biziten. Julen, lehenengo egunetik zeuk egiten dozuz behar guztiak. Gaur be ortura joan zarenean, Unaik kantsauta dagoela eta beste momentu baten egingo dauela esan dautsu. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2018-11-25 Igorre Txapelketa [Bertsoa] / Eneko Abasolo "Abarkas", Oihana Bartra
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Pisukideak zarie. Eneko, Oihana triste samar ibili da azken sasoian eta edozertarako zurekin kontatzeko esan zeuntson. Harrezkero, gabero etortzen jatzu bakarrik sentitzen dala eta ea zurekin lo egin leiken galdetzen. Badator orain be. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2018-07-16 Markina-Xemein Jaialdia [Bertsoa] / Xabat Galletebeitia, Oihana Iguaran
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Bi dendari zarete. Plastikozko poltsak kobratzen hasi dira hegoaldean, uztailetik aurrera, eta Oihana hasi da kobratzen eta gainera pentsatu du biltegian dituenak amaitzean ez duela gehiago ekarriko. Xabat oraindik ez da kobratzen hasi. Lotsa edo… Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2018-05-12 Ondarroa Sariketa [Bertsoa] / Jokin Bergara, Oier Etxeberria
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Jokin, erretzeari laga nahian zabiltza, baina parrandan Oierri bat eskatu diozu. Ez dizu eman nahi. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2019-09-15 Amasa-Villabona Txapelketa [Bertsoa] / Odei Lopez Larrauri, Iban Urdangarin
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Iban boxeolaria eta Odei prestatzailea zarete. Iban, borrokaldi batean ari zarela, toalla bota eta erretirarazi egin zaitu Odei prestatzaileak. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2019-09-21 Ordizia Txapelketa [Bertsoa] / Ainhoa Agirreazaldegi, Aitor Urbieta Aizpurua
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Ainhoa, Aitor bikotekidearen lehen kontzertura joan zara, eta lo hartu duzu. Bukatutakoan, kontu eske hurbildu zaizu Aitor. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2018-12-15 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Eneko Abasolo "Abarkas", Aitor Bizkarra
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Eneko, Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finaleko ordezko bertsolaria zara eta ordubete falta da finala hasteko. Antolakuntzakoek esan deutsue Aitor finalista ondoezik dagoala eta bere ordez zeuk kantau beharko dozula. Kamerinora joan zara eta han topau dozu Aitor. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2019-11-17 Arrasate Txapelketa [Bertsoa] / Unai Gaztelumendi Arandia, Agin Laburu
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda puntutan Jarritako gaia: Parrandan zabiltzatela, diskoteka batean sartzen ahalegindu zarete. Segurtasunekoek ez dizuete sartzen uzten. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2019-11-24 Oiartzun Txapelketa [Bertsoa] / Asier Azpiroz Iztueta, Alaia Martin
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuek bizilagunak zarete, eta txandaka garbitzen dituzue eraikineko eskailerak. Zuk, Asier, dagokizunean, hiru orduko garbiketa sakona egiten duzu. Alaiak, ordea, ordu laurdenean egiten du. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa