Bilaketa orokorra
Bilaketa berria Pertsona: Iriarte Iribar, Iker Bilaketa hitzak: BapateanBilaketa zehaztu
Emaitzak: 32
2023-09-30 Lazkao Jaialdia [Bertsoa] / Nerea Elustondo, Oihana Iguaran
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Ama-alabak zarete. Oihana, ama, eta Nerea, 8 urteko alaba. Alabak esan dio amari bere urtebetetze festara ez dituela bere gelako lagun guztiak gonbidatu nahi. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2023-09-30 Lazkao Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Andoni Egaña, Nerea Elustondo, Oihana Iguaran
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Launaka gaia-emanda batek besteei Jarritako gaia: Andoni, arkitektoa zara. Era guztietako eraikinak diseinatzen dituzu. Lanaz aparte baduzu zaletasun bitxi bat: lagunak, jendea, eraikinekin konparatzen dituzula etengabe. Horretarako pertsona bakoitzaren ezaugarriak hartzen dituzu kontutan, eta horien arabera eraikin bat etortzen zaizu gogora. Ez duzu esateko ohiturarik, baina gaur bai: beste hirurak ikusita ze eraikin datorkizu burura? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-07-12 Alegia Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza, Nerea Elustondo
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Nerea baserritarra da, eta Igor dendaria; denda txiki bat dauka Alegian. Nereak egunero bere barazki eta produktu freskoak jaisten dizkio Igorri dendara, Igorrek dendan saldu ditzan, baina kontua da gaur Igorrek Nereari esan diola bihartik aurrera ez barazki eta ez produktu gehiago ekartzeko. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2016-10-20 Iruñea Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Julen Zelaieta
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Gaur, Sustrai, zure urtebetetzea da. Denok badakigu, Julen zure adiskide minak izan ezik. Trago bat hartzeko geratu zarete, baino Julen ez da gogoratzen zure urtebetetzea denik. Disimuluan, baina Juleni hori jakinarazi nahi diozu. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2023-06-25 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa, Unai Mendizabal
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Irazu aita da eta Unai bere semea. Zahartzearen sintoma omen da gurasoek egiten zituzten gauza berak egiten hastea, nahiz gustukoak ez izan. Unaik askotan pentsatu izan du “Nik ez niake halakorik egingo”, aitari begira. Baina aita konturatzen hasita dago gauza igual-igualak egiten hasita dagoela Unai. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2018-02-23 Alegia Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Beñat Gaztelumendi, Oihana Iguaran, Jon Maia, Alaia Martin
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Bosnaka gaia-emanda batek besteei Jarritako gaia: Jon, sukaldari ospetsua zara, berritzailea, izarrez betetakoa... Zure platerak, gainera, bezeroaren izaerara egokitzen dituzu. Atzeko horiei bere ezaugarrien araberako plater bana prestatu behar diezu. Zuek dastatu... eta eman iritzia. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2020-05-13 Online Berezia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Beñat Gaztelumendi
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Aire berria behar du munduak. Nola beteko zenukete aire berriz mundu berri hori? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2015-03-08 Alegia Berezia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Miren Amuriza, Ane Labaka Mayoz, Jone Uria Albizuri
[Bat-bateko bertsoaldia]
Neurria:
Lau puntuko berdina, 8 silabaz
Lana:
Launaka gaia-emanda
Jarritako gaia:
Alegian beti izan gara jokozaleak, kartazaleak, eta jokoan hasi behar dugu.
Lau bateko ageri dira pantaila horretan. Zuek izango zarete karta horietako bat. Zuek aukeratu (Pantailan lau karta. Lau batekoak).
Ezpata: Zorrotza da, fina, gauza guztiei punta ateratzailea.
Bastoa: Egoskorra, burugogorra, tematia da.
Urrea: Goxoa, fina, beroa, maitekorra...
Kopa: Kuadrillako pailazoa, ganberroa, moxkortxioa, kuadrillan umorea jartzen duena.
Zuek lauok duela hamar urte unibertsitatean ikasten ari zinetela elkarrekin bizi izan zineten pisu berean. Hamar urte pasatuta, gaur elkartu zarete afaltzeko.
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2021-04-16 Lazkao Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Azken urte hauetan, askotan joan da gure aita Usurbilera amona zaintzera. Aita eta Jon eta Arantxa osaba-izebak, Maribel Cabrera eta Maider Ruiz laguntzaileekin batera, txandaka ibili dira zaintza-lanetan, otsailean utzi gintuen arte. Zuk, Maialen, inork baino hobeto dakizu, zu plazaz plaza ibiltzeko, beste norbaitzuek egin behar izaten dituztela etxekoen eta ingurukoen zaintza-lanak. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-11-09 Zaldibia Lagun-artekoa [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa, Ane Labaka Mayoz, Garazi Navarro Ugarteburu, Julio Soto
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Lauko handia (hg) / Bi puntuko handia (ip) Lana: Launaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zaldibiko koruko edo abesbatzako lau kide zarete. Egun seinalatuetan kalera irten zarete kantatzera. Anek ondo kantatzen du eta badaki. Juliok nabarmen desafinatzen du baina ez zaio inporta. Irazuk letra bakar bat ere ez daki, eta Garazik giroa du gustuko eta irteeraren aitzakian tabernetan ibiltzen da. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2020-05-13 Online Berezia [Bertsoa] / Uxue Alberdi
[Bat-bateko bertsoaldia]
Neurria:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Lana:
Bakarka gaia-emanda
Jarritako gaia:
Esaten dugunak adina garrantzi badu esaten ez dugunak. Hiru egoera emango dizkizut. Egoera horietan, despedida bat, agurtze bat, dago. Zu izango zara norbait agurtzen duen emakumea. Eta, zutik kantatuko duzu emakume horrek esaten duena egoera horretan, gero eseri eta esango lukeena baina ausartu ez dena kantatu beharko duzu.
1. agurtze egoera: Baserriko atarian daude emakumezkoa eta gizona. Emakumea ama da eta gizona bere semea. Semea Estatu Batuetara doa artzain.
2. agurtze egoera: Emakumezkoa etxeko atean dago seme-alabekin. Eta gizonezkoa atearen beste aldean. Emakumezkoa emaztea da eta doana senarra. Senarra Australiara doa kainaberak moztera. Emaztea herrian geratzen da familiarekin.
3. agurtze egoera: Portuan ageri dira emakumea eta gizonezkoa. Gizonezkoa arrantzalea da eta Ternuara bakailaotara eramango duen barkura igotzen ari da. Emakumea bere alaba txikia da.
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2021-04-16 Lazkao Jaialdia [Bertsoa] / Unai Agirre Goia, Ainhoa Agirreazaldegi
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Inaxiok, gaztaroan, hainbat urtetan, Akelarre musika taldearen oholtza gainera igo eta makina aldiz abestu du. Berriro, beste behin ere, herriko jaietan oholtza gainean igota dago. Zuek, Ainhoa eta Unai, Akelarre taldeko musikariak izanik, zer deritzozue? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa