Bilaketa orokorra
Bilaketa berria Pertsona: Lekue, Etxahun Bilaketa hitzak: BapateanBilaketa zehaztu
Emaitzak: 49
2007-09-29 Loiu Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Etxahun Lekue
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Aita-semeak zarete. Aita oporretan joan zen hilabeterako, eta semeari etxea txukun-txukun edukitzeko agindu zion. Gaur, bueltatu zara etxera, eta dena utzi zenuena baino hainbat txarrago aurkitu duzu. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1998-12-08 Errenteria Sariketa [Bertsoa] / Etxahun Lekue, Alaitz Sarasola
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zu, Alaitz, Lanbide Heziketako zentro bateko ikasleen ordezkaria zara. Zuek eskolak euskaraz jasotzea eskatzen duzue eta Etxahun zuzendariarengana joan zara zuen kexua azaltzera. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2017-06-16 Anoeta Jaialdia [Bertsoa] / Etxahun Lekue, Oihane Perea
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Seikoa, handiaren moldekoa, 3 puntuz (hg) / Hiru puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Xakean, partida bukatu ondoren, erregea eta peoia kaxa berera itzultzen dira. Dominoan, fitxak zutik jarri eta lehenari bultza eginez gero, batak bestea bota eta denak erortzen dira. Balio ote dute esaldi horiek Euskal Herriaren egoerari begira? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-12-01 Sondika Jaialdia [Bertsoa] / Etxahun Lekue, Sebastian Lizaso
[Bat-bateko bertsoaldia]
Neurria:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Lana:
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia:
Sebastian, zu kasu honetan tabernaria izango zara, eta Etxahun zure bezero gaztea. Egunero etortzen zen eta kafetxo bat hartzen zuen, baina beharretik bota dutenetik kafea eta kopa eskatzen ditu. Gaur ere etorri da. Kafea eta kopa eskatu ditu, eta kopa ateratzean esan diozu "Zuk esan bale"; traka, traka, traka eta "Bale"rik ez dago.
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-07-30 Getxo Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Etxahun Lekue
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuen hogeita hamar urteko semeak down sindromea dauka. Hogeita hamar urteotan alboan izan duzue, ia-ia esateko gau eta egun. Astelehen honetan, ordea, lagun eta begirale batzuekin oporretan joan zaizue. Gaur deitu du ederto batean dagola esaten. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-12-25 Larrabetzu Jaialdia [Bertsoa] / Miren Amuriza, Igor Elortza
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Lagunak zarete, eta aspaldian biok nahiko larri zabiltzate. Zu, Igor, diruz zabiltza larri, eta larritasun hori apur bat leundu guran, ohitura hartu duzu gasolindegietara zoazenean depositua bete eta ospa egiteko. Mirenek gasolindegi batean egiten du behar, eta aspaldion Igorren jokabide berdina hainbatek duenez, lanpostu barik geratu da. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2016-12-17 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Etxahun Lekue
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamaseiko handia (hg) / Zortzi puntuko handia (ip) Lana: Bakarka bukaerako agurra Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2005-01-22 Donostia Lagun-artekoa [Bertsoa] / Miren Artetxe, Etxahun Lekue
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Atzeko kartel honek zeresan handia eman du. Kartela oso arra zela, saioan ere bederatzi bertsolari gizonezko? Zuek elkarteko bi langile zarete. Bertso Eguna prestatzen ari zarete, eta zuk, Etxahun, atzeko kartel hori aurkeztu duzu. Miren ez dago konforme. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2019-05-04 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Miren Amuriza, Onintza Enbeita, Unai Iturriaga, Etxahun Lekue
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Launaka gaia-emanda Jarritako gaia: Bizkaiko selekzioak noiz irabaziko du Euskal Herriko kopa? Noiz izango dugu bizkaitar bat Euskal Herriko txapeldun? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-01-26 Donostia Berezia [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi, Etxahun Lekue
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Bederatzikoa, handiaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Bikote gazte batzuek eta haien lagunek krisiaren hasiera antzeztu dute. Oso zoriontsu bizi dira, euren haurrekin paseoan, hara eta hona joanez, argazkiak ateraz, eta bat-batean dena jausten da. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2014-06-29 Mungia Jaialdia [Bertsoa] / Etxahun Lekue, Jone Uria Albizuri
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Jaietan txosnaren arduradunak. Jone pertsonalarena eta Etxahun edariarena. Hirugarren eguna, eta nebera hutsik eta zuek bakarrik txosnan. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2014-08-21 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Etxahun Lekue, Anjel Mari Peñagarikano, Julio Soto
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Launaka gaia-emanda batek besteei Jarritako gaia: Eltxoa izango zara Julio, bertso saio honetan atzeko hiruren odolak probatu dituzun eltxoa. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2015-09-13 Elorrio Jaialdia [Bertsoa] / Unai Iturriaga, Etxahun Lekue
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Unai, lau urte dauzkazu. Iaz hiru urteko gelan “jefea” zinen. Aurten hasi da ikasturte berria. Heldu da klaseko lehen eguna, eta atea zabaldu eta mutiko berria topatu duzu. Etxahun da gelako mutil berria eta berarengana joan zara. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2018-10-28 Gernika-Lumo Jaialdia [Bertsoa] / Unai Iturriaga, Etxahun Lekue
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Gernika-Lumoko Kultur Etxeko langile bi zarete. Badakizue urte askotan zuzendari izan den Rikar Abanza jubilatu egin da. Orain zuek nahi duzuena egin ahal duzue. Zuek duzue Gernikako kulturaren agintea. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2020-04-24 Online Jaialdia (Etxetik-etxera) [Bertsoa] / Etxahun Lekue, Aitor Sarriegi
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Horrenbeste urte Euskal Herritik kanpo bizi izan ostean, buruan duzue itzulera. Etxahun, zu, aspaldi itzuli zinen pentsamenduz,nahiz fisikoki ez. Zuk Aitor ez duzu horretan pentsatu ere egin nahi. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-09-27 Loiu Jaialdia [Bertsoa] / Oihana Bartra, Etxahun Lekue
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuek biok, biharko mendi martxarako eman duzue izena. Goizaldeko bostak dira eta oraindik hor zaudete mostradore ondoan. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2016-12-08 Markina-Xemein Jaialdia [Bertsoa] / Etxahun Lekue, Sebastian Lizaso
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Seiko txikia (hg) / Hiru puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Etxahun, zuk Sebastian gosez ikusi duzu, eta esaera txinatarra gogoratu duzu: “Emaiozu arrain bat norbaiti eta eguneko gosea kenduko diozu. Irakatsi arrantzan eta bizi osorako kenduko du gosea”. Kanabera eman diozu Sebastiani, baina gose izateaz aparte, Sebastian alferra da. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2017-05-20 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Igor Elortza, Arkaitz Estiballes, Etxahun Lekue
[Bat-bateko bertsoaldia]Lana: Launaka gaia-emanda batek besteei Jarritako gaia: Famatua egin da aste honetan izan den ziber-atake mundial bat. Zu, Etxahun, informatika aditua izanik, erasoaren atzean nor dagoena ikertu behar duzu. Atzeko hirurak dira susmagarriak. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2017-01-15 Zeanuri Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza, Etxahun Lekue
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Gerra denboran jende asko desagertu eta hil zen. Zeanurin bertan ere izan dugu hitzaldi bat horren inguruan. Urte askoan familia askotan isiltasuna egon da eta ez dute hitzik egin nahi izan. Zuen familian ere gertatu zen. Zuen aitona badakizue hil egin zutela. Ez dakizue non dagoen edo nola hil zuten. Anaiak zarete. Etxahunek egiaren bila arakatzen hasi nahi du. Igorrek ez dauka hain garbi. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-03-11 Portugalete Jaialdia [Bertsoa] / Miren Amuriza, Etxahun Lekue
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Etxahun, Euskal Herrian barrena etenik gabeko lasterketa bat egitea otu zitzaion AEK kide hura zara. Zu, Miren, AEKko buru nagusia zara, eta hor datorkizu inuzente hau, horrelako ibilera hori proposatuz. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa