Bilaketa orokorra
Bilaketa berria Urtea: 2025 Bilaketa hitzak: BapateanBilaketa zehaztu
Emaitzak: 103
2025-09-13 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Alaia Martin
[Bat-bateko bertsoaldia]
Neurria:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Lana:
Bakarka lehen puntua-emanda
Jarritako gaia:
Puntuak Palestinari buruz.
Puntua: Bi begiak jartzean / Gazara begira
Puntua: Gosea erabiliz / orain arma gisa
Puntua: Ez nahastu kirola / eta politika
Puntua: Itsasontziak doaz / laguntzaz beteta
Puntua: Hitzak agortu arren / isildu ezina
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2025-06-21 Laukiz Sariketa [Bertsoa] / Oihana Arana
[Bat-bateko bertsoaldia]
Neurria:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Lana:
Bakarka lehen puntua-emanda
Jarritako gaia:
Puntua: Birzkilatzea ez da / horren zaila baina
Puntua: Planeta zaindu behar / bakarra delako
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2025-08-07 Gasteiz Jaialdia [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Kale saltzailea, manteroa, zaitugu. Gasteizko kaleetan ari zara lanean baina azken atxiloketak direla eta kezkatuta zaude. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2025-06-26 Berriatua Sariketa [Bertsoa] / Kattin Madariaga Apaolaza
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamabiko berdina, 6 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Sei puntuko berdina, 16 silabaz (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Berriatuara iritsi berria den etorkina zara. Zure lehen eguna da herrian; paseoan diharduzu herria ezagutuz. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2025-03-28 Ataun Jaialdia [Bertsoa] / Aratz Igartzabal Bidegain "Potto"
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Badira esaldi mota batzuk, askotan entzun arren mingarri izaten direnak: “Hezur eta azal hago motel!”, “Kilo batzuk galduta guapago egongo zinateke”, “Zaintzen hasi beharko duzu ba”, “Pena! Aurpegiz polita da ba!” eta horrelakoak. Zuk sumatu duzu zure inguruan horrelako komentarioak ugaritzen ari direla; mundu erdiak duela beste erdiaren gorputzez iritzi bat eta hura emateko beharra gainera. Orain arte isilik entzun dituzu horrelako komentario guztiak, baina aspertu zara; gaur erantzun egingo diezu. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2025-03-30 Oiartzun Berezia [Bertsoa] / Alaia Martin
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Orainaldian eta norberarengan zentratuko gara. Alaia, badakizu genealogia pertsonalek badutela kolektibotik eta alderantziz. Ezin gaurko zu, atzoko zu gabe ulertu. Noraino luzatzen dira zure sustraiak eta zu nola iritsi zara orain zauden lekuraino? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2025-09-29 Irura Jaialdia [Bertsoa] / Alaia Martin
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Alaia oraintxe iritsi zara etxera. Lehertuta zaude. Gaur ere logelak garbitzen, txukuntzen, gelditu gabe aritu zara egun osoan. Maria Cristina hotel entzutetsuan. Etxera iritsi zarenean gaur ere telebista piztu eta gaur ere Zinemaldia. Dena glamourra eta alfonbra gorria. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2025-04-05 Bergara Lagun-artekoa [Bertsoa] / Unai Iturriaga
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamalauko berdina, 7 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zazpi puntuko berdina 16 silabaz (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Telebista eta irrati kate gehienak gazteleraz, egunkariak ere bai, Netflix ingeleraz eta gazteleraz… eta gainera entzun behar dugu gu garela euskara inposatzen dugunak. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2025-10-30 Lesaka Lagun-artekoa [Bertsoa] / Julio Soto, Iker Zubeldia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gai-librean Jarritako gaia: Gai librean Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2025-12-14 Etxebarre Plaza librea [Bertsoa] / Maddalen Arzallus, Nahia Etxeberri Lopepe
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Unibertsitatean ikasle zabiltzate, apartamentu berean kolokak zarete. Astelehen oroz ber errituala duzu Nahia; amak prestatu gamelak edo Tupperwareak hozkailuan ematen dituzu. Maddalen, astelehenero jeloskeria sentitzen duzu. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2025-02-28 Hazparne Sariketa [Bertsoa] / Irantzu Idoate Funosas, Kattin Madariaga Apaolaza
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Inauteriak direnez, karrikara mozorroturik ateratzeko hitzordua duzue gaur. Kattin, biziki ongi landuriko mozorroarekin agertu zara; Irantzu, berriz, beti bezala jantzirik. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2025-01-05 Oiartzun Jaialdia [Bertsoa] / Maider Arregi Markuleta
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Batzuetan une, leku eta distantzia jakin batera egoteak begi bat galtzea ekar dezake. Halaxe pasa zitzaion inauterietan nire herriko gazte bati, Xuhar Pazosi. Karga polizial batek distantzia motzera eta zilegi ez den altura batera tiro egiteak atzera bueltarik ez duten ondorioan utzi dizkio lagunartean ondo pasatzera baino joan ez zen Villabonako gazte bati. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2025-04-26 Gabiria Sariketa [Bertsoa] / June Aiestaran, Aitor Tatiegi
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Aita alabak zarete. Aitor aitarentzat langile ona izatea da garrantzitsuena. Alaba beti dantzan edo musika jotzen aritzen da. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2025-06-21 Markina-Xemein Sariketa [Bertsoa] / Nerea Ibarzabal
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Bizenta Mogel idazlearen irakurketa baten ondoren, zuk zenioen artikulu batean emakume batek euskaraz argitaratutako lehen liburua izan zela Bizenta Mogelena, eta seguruenik barkamena eskatzen hasten zen lehena. Zuk zertan eskatu izan duzu barkamena hasi aurretik? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2025-01-25 Lesaka Jaialdia [Bertsoa] / Maddi Ane Txoperena
[Bat-bateko bertsoaldia]
Neurria:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Lana:
Bakarka lehen puntua-emanda
Jarritako gaia:
Puntua: Nola definituko / zenuke Lesaka?
Puntua: Zubiak eraikiz da / herriaren lema
Puntua: Herri ttikia sarri / infernu handia
Puntua: Euskarak arnasgune / haundia du hemen
Puntua: Gaurkoan bihurtu da / bertsoaren kabi
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2025-02-14 Portugalete Lagun-artekoa [Bertsoa] / Irune Basagoiti, Izaro Bilbao
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Lagunak eta pisukideak zarete. Bizitza kolektiboan egingo zenutela zin egin zenioten elkarri. Izaro, gaur erabaki duzu Iruneri kontatuko diozula bikotea duzula eta bikotearekin bizitzera joango zarela. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2025-08-05 Oiartzun Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Abuztuko lehen igandea da, Lekeitioko hondartzan eguzkia hartzen ari zara zure oporretan. Irlandatik etorritako turista bat zara, eta bat-batean jende multzo handi bat jarri da, bata bestearen aldamenean, esku artean kartel bana dutela. Behin betiko txanpa etxera dio kartelak. Sarek Euskal Herriko hamaika hondartzatan antolaturiko mobilizazioetako bat da. Bozgorailuetatik hizlari batek hala esan du: “Behar eta merezi dugulako, behin betiko txanpa etxera, behin betiko euskal preso, iheslari eta deportatuak etxera!”. Eta toalla gainean etzanda zaudela burua martxan jarri zaizu. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2025-08-30 Hondarribia Jaialdia [Bertsoa] / Jone Uria Albizuri
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamalauko berdina, 7 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zazpi puntuko berdina 16 silabaz (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Hondarribiko festetara ere iritsi zara. San Pedro kaleko bide bazterrean jarri zara, zure tapiza edo manta zabaldu, eta poliki-poliki kamisetak, plaierak eta abarrak bertan kokatzen zabiltza. Baina aldi berean, eskuin, ezker eta urrunera begiratzen duzu, so urduri batez. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2025-05-17 Irurtzun Sariketa [Bertsoa] / Josune Aramendi, Ane Zuazubiskar Iñarra
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Ane, tabernaria zara, eta Josune, astero zita desberdin batekin agertzen den bezeroa da. Gaur Ane, ligatzeko sekretua zein den galdetzera hurbildu zara Josunerengana. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2025-05-17 Irurtzun Sariketa [Bertsoa] / Josu Sanjurjo, Aitor Servier
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Korrikalariak zarete, lasterketa garrantzitsu batean parte hartu duzue. Zu Aitor, Josuren atzetik sartu zara helmugan; badakizu gaurkoan gau-pasaz etorrita dagoela. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
