Bilaketa orokorra
Bilaketa berria Bilaketa hitzak: "hamarreko handia"Bilaketa zehaztu
Emaitzak: 1468
2010-04-23 Azpeitia Jaialdia [Bertsoa] / Jokin Uranga
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Gaur, hainbat aldiz aipatu dugun bezala, bihar izango dugu eskualdeko ekimen garrantzitsu hau, Pausoz Pauso Azkoititik Zarautza, bi urtez behin egiten duguna, euskal preso politikoei elkartasuna adierazi eta etxean nahi ditugula eskatzeko. Baina urteotako bilakaera kontuan izanda, sakabanaketa, isolamendua, Parot doktrinaren aplikazioa, eta senideek nahiz lagunek jasan behar izan dituzten miaketak, badirudi aurrera egin beharrean atzerapausoak ematen ari garela. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2003-12-14 Irun Txapelketa [Bertsoa] / Aitor Mendiluze
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka hasierako agurra Jarritako gaia: Hasierako agurra. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1988-07-31 Oiartzun Jaialdia [Bertsoa] / Koxme Lizaso, Manuel Sein "Xanpun"
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Binaka omentzea Jarritako gaia: Xanpun eta Koxme Lizaso On Manuel gogoratzen aritu ziren agurraren ondoren. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-08-15 Zizurkil Jaialdia [Bertsoa] / Arkaitz Estiballes
[Bat-bateko bertsoaldia]
Neurria:
Hamarrekoa, handiaren moldekoa, 10 puntuz (hg) / Hamar puntukoa, handiaren moldekoa (ip)
Lana:
Bakarka gaia-emanda
Jarritako gaia:
Zoritxarrez, gai hau asmatzen ez dugu lan handirik egin behar izan, erabat erreala baita. Gaur, egun honetan, abuztuaren 16a baita jada, betetzen dira 75 urte tropa frankistak Zizurkilen sartu zirela. Arkaitz, errepublikaren aldeko lanean aritu izan zara. Etxetik ikusi dituzu tropak plazan sartzen. Hankek dardara egiten dizute.
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-04-14 Gabiria Sariketa [Bertsoa] / Amaia Iturriotz
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Lehen, telefono mugikorrik gabe kuadrillan moldatzen zineten ordu eta toki batean geratzeko. Gaur egun, zu zara mugikorrik ez duen bakarra, eta ez duzu jakiten noiz eta non geratzen diren lagunak. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2015-02-26 Gasteiz Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Ahmed Baraudi izeneko etorkin marokoarrak idatzi du gutun bat prentsan aste honetan. Xenofobiaz kexu da. Oinarrian dio hezkuntza dela guzti honetatik aterako gaituena. Esaera arabiar batekin amaitzen du gutuna: “Ez hitz egin gaizki iluntasunaz, piztu ezazu argi bat” Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2014-10-25 Errenteria Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Imajinatu egunero bezala goizeko 7etan Topoan zoazela Donostialdera. Halako batean, telefonoarekin zoaz, noski, burua altxatu eta denak ikusten dituzu telefono mugikorrarekin. Eta ez dabiltzanak, bekozkoa ilun dutela. Eta jende guztiaren artean pertsona bat ikusi duzu ikaragarrizko irriparrarekin. Eta pertsona hori nor den imajinatzen hasi zara. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2015-11-29 Tolosa Txapelketa [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi, Beñat Lizaso
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Bikotea zarete Beñat Lizaso eta Beñat Gaztelumendi. Sexu-harremanak dituzuen bakoitzean argi guztiak itzaltzen dituzue. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2018-03-23 Bergara Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Martxoaren 7an Xabi Rey euskal presoak bere buruz beste egin zuen kartzelan, etxetik 1.200 kilometrotara. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2018-08-20 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Akizu
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Jarritako gaia: Azken hamabost urte pasatu dituzu hilero 2.000 kilometroko bidaia egiten zure lehengusua bisitatzeko. Orain jakin duzu Puerto de Santa Mariatik Zaballako espetxera ekarri dutela, hau da, 100 kilometrora. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2020-01-05 Oiartzun Jaialdia [Bertsoa] / Julio Soto
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Gabonak egun zailak izaten dira familia askorentzat. Eserleku hutsek eragiten duten samina eta hutsunea areagotu egiten da ospakizun garaiotan eta familian elkartzeko aitzakia diren egunotan. Preso daudelako izan daiteke, baina baita hilda daudelako ere. Eta zuk ere badakizu zerbait horri buruz. Edo zerbait baino gehiago segur aski. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2020-03-07 Irun Lagun-artekoa [Bertsoa] / Alaia Martin
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Hamaika dira kalera atera eta borrokari eusteko motiboak. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2020-06-29 Asteasu Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus
[Bat-bateko bertsoaldia]
Neurria:
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)
Lana:
Bakarka gaia-emanda
Jarritako gaia:
Apiril erdian Berrian Andonik honela idatzi du: “Gile gara gu ere, kulturgile. Baina ez gaituzte esentzialtzat jotzen. Pandemia honek begi-bistan ipini du kontraesana: denek kulturgileen lanetik jotzen dute itxialdia goxatzeko. Eta, aldi berean, txakurraren ipurdia gara, bai lanera itzul gaitezen aurreikuspenetan eta bai laguntza-poltsen lehentasunak ipintzeko garaian ere. Guk entretenimendu hutsetik haragoko zerbait bagarela sinesten dugu, herri baten bizkarrezurra eraikitzeko garaian kultura ezinbestekoa dela. Nahi dugulako gara sortzaile eta kulturgile."
Zu ere, Amets, kulturgilea zara. Nola bizi izan duzu azken bolada, kulturgintza ikuspegitik eta soldata aldetik?
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2021-05-07 Aretxabaleta Jaialdia [Bertsoa] / Beñat Lizaso
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Bertso saio batera joan zara eta antolatzaileak hala esan dizu: “Ze ilusioa zu etortzea! Egañari deitu genion eta ezetz esan zigun; zure aitari, eta hark ere ezetz; gero Peñari, eta ezetz; Millani ere deitu diot eta hark ere ezin zuela. Ez dakizu ze poza ematen digun zu hemen izateak!” Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2023-01-21 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Nerea Ibarzabal
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Irakaslea zara. Azkenaldian kezkatuta zaude ikasle batekin. Arropa aldatu gabe, garbitu gabeko ilea, eskolako lanak egin gabe... Gaur, beregana hurbildu eta esku ahurrez bizkarra ukitu diozunean sekulako saltoa eman du “Ez ikutu! Ez ikutu!” hasi zaizu oihuka. Aulkitik altxa eta iskin batean eseri da; burua belaun buruetan sartu du eta negarrez hasi da. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2007-08-07 Gasteiz Jaialdia [Bertsoa] / Jon Maia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Euskal txirrindulari bat zara, Iban Mayo. Astebete daramazu etxetik irten gabe. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2005-09-23 Oñati Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Top model oso ezagun bat zara, pasarelaz pasarela eta iragarkiz iragarki zabiltzan top modela. Egiten ari zinen azken iragarkitik bota egin zaituzte, kokaina hartzen harrapatu zaituztelako. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2007-01-07 Oiartzun Jaialdia [Bertsoa] / Jon Martin
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Nola ase behar dugu bake egarria? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2007-12-23 Galdakao Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Zure alabak Olentzerori Play Stationa eta bideo jokoak eskatu zizkion. Opariak zabaldu dituenean argazki albuma eta hogei pintura aurkitu ditu. Negarrez joan da bere logelara. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2004-08-14 Gabiria Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Gaur omen dira hogeita hamar urte lehenengo plaza egin zenuela. Akordatzen al zara zerbaitez? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
