General search
New search Improvised Verse Singing: "Freestyle Rap" Name of person: Soto, JulioRefine your search
Found results: 1437
2010-09-15 Lezo Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Julio Soto
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Aurtengo udan moda berri sortu da Balear Uharteetan, balkoninga edo hoteleko balkoitik igerilekura zuzenean salto egitea. Moda horrek tentatuta, zuek balkoninga egitea erabaki duzue. Lehenengo batek egingo du salto eta besteak grabatu; eta gero alderantziz. Ez dakizue, ordea, zein ordenatan egin. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-09-15 Lezo Jaialdia [Bertsoa] / Miren Amuriza, Andoni Egaña, Sebastian Lizaso, Julio Soto
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Launaka gaia-emanda Proposed topic: Arratsaldean, idi-demetan, jendea kezkatuta ikusi dut. Orain, modan jarri dira zezenen aurkako kontzentrazioak-eta, eta batzuk behintzat beldur dira idi-demak ere debekatuko ote dituzten. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-07-31 Altzo Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Unai Iturriaga, Maialen Lujanbio, Anjel Mari Peñagarikano, Julio Soto, Iker Zubeldia
[Extempore verse]Stanza name: Hamabikoa, handiaren moldekoa, 7 puntuz (hg) / Zazpi puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Exercise: Seinaka gaia-emanda Proposed topic: Askotan entzun dugu, izaeraren arabera, gizakiok baikorren eta ezkorren artean bana edo sailka gaitezkeela. Lehengo batean irakurtzen nuen, ez dakit zuek ados egongo zareten edo ez, ondo informatutako pertsona baikorra ezkor bihurtzen dela. Alegia, pertsona ezkorra ondo informatutako baikorra dela. Bertso bana kantatu behar duzue, sei puntukoa edo gehiagokoa. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-06-22 Orio Berezia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Anjel Mari Peñagarikano, Julio Soto
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercise: Hirunaka gaia-emanda Proposed topic: Loretxu tabernan egiten zituen otorduak Manuelek, eta ordu asko ematen zituen han. Hiru hauek ere hara joan dira hamaiketakoa egitera, bukatu dute, baina inork ez du eskua patrikan sartzen. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-07-10 Iruñea Jaialdia [Bertsoa] / Onintza Enbeita, Julio Soto
[Extempore verse]
Stanza name:
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Exercise:
Binaka gaia-emanda
Proposed topic:
Jakin duzue aurten Iruñeko barraketan jarri duten noria Europako handiena omen dela; aire egokitua omen du, musika kabinan, eta zuek ere probatu nahi duzue. Txartela hartu duzue, igo zarete, eta goialdera iristen ari zaretela, barraketako argia joan da.
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-08-07 Aia Jaialdia [Bertsoa] / Julio Soto, Iker Zubeldia
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Probaleku hau ez da beti horrela beteta egoten. Aurreko batean, Ikerrek bere zaldiarekin apustua eginda duelako, etorri da zaldia probatzera, bere ustez bakarrik; eta hor agertu zaio Julio, animalien babeserako elkarteko kidea, txakur argal zorritsu bat sokatik duela. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-08-07 Aia Jaialdia [Bertsoa] / Julio Soto
[Extempore verse]Stanza name: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Exercise: Bakarka gaia-emanda Proposed topic: Sarritan entzundako leloa da “Euskalduna naiz eta harro nago”. Nahikoa al da hori harro egoteko? Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-08-13 Leitza Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Julio Soto
[Extempore verse]
Stanza name:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Exercise:
Binaka gaia-emanda
Proposed topic:
Bikotea zarete, adinean aurrera samar doan bikotea, tradizionala, gauza askotan bezala sexurako ere bai. Gaur, telebistan zapping egiten ari zinetela, film erotiko batekin topo egin duzue. Juliok “Maialen, kendu hori!”; Maialenek “Julio, probatuko nuke”.
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-02-06 Etxarri-Aranatz Jaialdia [Bertsoa] / Oihana Iguaran, Eneko Lazkoz, Alaia Martin, Aitor Sarriegi, Julio Soto
[Extempore verse]Stanza name: Zortzikoa, handiaren moldekoa, 4 puntuz (hg) / Lau puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Exercise: Bosnaka gaia-emanda Proposed topic: Txinatarrek urte berria hasi dute: Tigrearen urtea. Zuek ze animaliarekin lotzen duzue 2022a? Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-10-01 Gotaine Txapelketa [Bertsoa] / Nerea Ibarzabal, Julio Soto
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Nerea eta Julio, mendira elkarrekin joaten zarete. Aurreko bi saiakeretan galdurik egon ondotik, mendi itzuli bera egiteko gelditu zarete. Nerea, aldi honetan, Juliok dena ongi begiratu eta prestatu duela esan dizu, baina gaur ere galdu egin zarete. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-10-01 Gotaine Txapelketa [Bertsoa] / Julio Soto
[Extempore verse]
Stanza name:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Exercise:
Bakarka lehen puntua-emanda
Proposed topic:
Gai orokorra: Online bideo-jokoak
Puntua: Lagunekin batera / partida berean
Puntua: Tamainan aritzea / ez da gauza txarra
Puntua: Mundu birtualean / bizi dira asko
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-10-09 Lekunberri (N) Jaialdia [Bertsoa] / Nerea Ibarzabal, Julio Soto
[Extempore verse]
Stanza name:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Exercise:
Binaka gaia-emanda
Proposed topic:
Juliok eta Nereak rollito* bat eduki zuten duela gutxi. Rollitto batek irauten duena irauten du. Bukatuz geroztik akordatu dira elkarrekin baina elkarrengandik ihes eginez bezala ibili dira. Gaur goizaldean topo egin dute komuneko atarian; Julio sartzen eta Nerea ateratzen.
*Rollito (Hego): iraupen laburreko amodio istorioa.
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2015-10-29 Iruñea Jaialdia [Bertsoa] / Unai Iturriaga, Julio Soto
[Extempore verse]Stanza name: Lauko handia (hg) / Bi puntuko handia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Bar-kos eta Bar-cina zarete zuek. Uxue eta Yolanda (Unai eta Julio) eta noski “bar” batean egin duzue topo. Azken hilabete hauetan, aunitz aldatu da zuen bizitza. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2015-10-31 Auritz Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Maialen Lujanbio, Julio Soto
[Extempore verse]
Stanza name:
Hamalauko berdina, 7 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zazpi puntuko berdina 16 silabaz (ip)
Exercise:
Hirunaka gaia-emanda
Proposed topic:
Sei puntu baino gehiago dituen bertso bana egin beharko duzue. Julioren bertsoa deskriptiboa izango da. Sustrairena aldarrikapen bat, eta Maialen, zurea gogoeta bat.
Jende uholdea Europa zeharkatzen ari da.
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2015-12-08 Markina-Xemein Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Julio Soto
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Andoni, zuk Juliorengana jo duzu kexaka. Julio zure semearen maisua da, eta haurrari jartzen dizkion etxeko lanak zailegiak direla eta, kexatu zara. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2016-03-06 Biriatu Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, Jon Maia, Julio Soto
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Saio honetako afitxan Andoni azaltzen da irakasle moduan eta besteak ikasle gisara. Galdetu Andoniri nahi duzuena eta berak erantzungo dizue. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2016-03-12 Amasa-Villabona Jaialdia [Bertsoa] / Agin Laburu, Julio Soto
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Esaldi honek zer pentsatua eman dit “Bizi garen munduan umeak haurtzaindegira eramaten ditugu, guraso adinduak zahar-etxera eta gero txakurra erosten dugu bakarrik sentitzen garelako”. Julio eta Agin bikotea dira, eta hiru txakur dauzkate. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2016-03-12 Amasa-Villabona Jaialdia [Bertsoa] / Amaia Agirre, Beñat Gaztelumendi, Oihana Iguaran, Ane Labaka, Agin Laburu, Julio Soto
[Extempore verse]Stanza name: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Exercise: Seinaka gaia-emanda batek besteei Proposed topic: Agin, aurten sagardotegian esperimentua egin duzu: sagardo bera bost kupeletan sartu duzu, denbora utzi eta sagardoak gustu ezberdina hartu du. Atzekoak dira bost kupelak. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2016-05-20 Zalla Jaialdia [Bertsoa] / Julio Soto
[Extempore verse]Stanza name: Hamaikakoa, handiaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Exercise: Bakarka gaia-emanda Proposed topic: Hemen irudikatu dugu apokalipsi bat. Baina egungo gizartea hain apokaliptikoa da? Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2016-07-02 Sopela Jaialdia [Bertsoa] / Unai Agirre Goia, Julio Soto
[Extempore verse]Stanza name: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Ibarrako eta Irungo eraso sexisten ondoren, ekimen berriak jarri dituzte martxan. Whatsapp taldeak sortu dituzte neskek, ez daitezen etxera bakarrik joan. Parrandan norbaitek etxera joan behar badu, Whatsapp taldean idazten du eta beste norbaitek joan nahi duen eta horrela elkarrekin joaten dira. Zuek herri berekoak zarete, baina ez duzue elkar ezagutzen. Parranda ostean Whatsappean idatzi eta elkarrekin joateko geratu zarete. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
