General search
New search Format: "Audio - numerique" Name of person: Maia, JonRefine your search
Found results: 2679
2012-02-25 Lezo Jaialdia [Bertsoa] / Jon Maia, Aitor Mendiluze, Anjel Mari Peñagarikano, Aitor Sarriegi
[Extempore verse]
Stanza name:
Seiko txikia (hg) / Hiru puntuko txikia (ip)
Exercise:
Launaka gaia-emanda
Proposed topic:
Zuek laurak Lezoko gazte kuadrilla bat zarete, eta ikusita Lezon gazteentzat dagoen ekipamendu falta, erabaki duzue marmoldegi zaharra okupatzea. Kontua da joan zaretela marmoldegia okupatzera, eta ertzainak etorriko diren beldurrez gaueko txandak antolatzea erabaki duzuela. Lau lagun zarete, baina laurok nortasun desberdina daukazue. Zu, Peña, mundujalea zara, beti nahi duzuna lortzen duzu: Allerrun apuntatzen zarela, eta taldeko pitxitxia zara; Morixkan apuntatzen zarela, hanka gehien altxatzen duzu, eta Mainontzin apuntatuta Maialeni txapela kentzeko modukoa zara. Zu, Mendiluze, sakona, traszendentala, mistikoa, filosofoa, misteriotsua eta iluna. Zu, Maia, zure historial klinikoan jartzen duen moduan, histeriko paranoikoa zara, haluzinazioak eta agresibitateak uztartzen dituzu. Eta zu, Sarriegi, despistatua, distraitua, autonomoa eta satelitea zara. Laurak elkartu zarete marmoldegian, eta dagoeneko ilundu du.
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-05-20 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Jon Maia
[Extempore verse]
Stanza name:
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)
Exercise:
Binaka gaia-emanda
Proposed topic:
Hartu edredoia, tapatu, eta kontatu zer gertatzen den hor azpian.
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-06-01 Lekeitio Jaialdia [Bertsoa] / Unai Iturriaga, Jon Maia
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Orain jarriko dudan gaia benetan gertatua ei da Lekeition. Jon, zu, tabernaria zara, eta Unai lapurretan egiteko asmoz sartu da tabernara. Bere plana da komunean sartzea, badaki sabai faltsua daukala. Han goian ezkutatu taberna zarratu arte, eta orduan jaitsi eta osteko asmoa daukazu. Baina taberna oraindik zabalik dagoela, sabaia jausi egin da. Zarata itzela atera duzu, eta harrapatu egin zaituzte. Gainera, bertako herritarra zara, ezagutzen zaituzte. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-08-14 Baliarrain Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Jon Maia
[Extempore verse]
Stanza name:
Zortzikoa, handiaren moldekoa, 4 puntuz (hg) / Lau puntukoa, handiaren moldekoa (ip)
Exercise:
Binaka gaia-emanda
Proposed topic:
Zuek biok gurasoak zarete; aitak, zehazki, eta bada esaldi bat, irakurri nuenean buruan bueltaka ibili nuena; ironia puntu batekin idatzia da, dudarik gabe. Esaldi hori irakurriko dizuet, eta hori izango da gaia. Hortik aurrera zuei utziko dizuet hitza. Esaldiak honela dio: "Nik hamalau urte neuzkanean, nire aitak ez ninduen ulertzen; nire aita ezjakin bat zen eta nire aita ez nuen aguantatzen; hogeita lau urte bete nituenean, harrituta geratu nintzen, azken hamar urte horietan gure aitak zenbat ikasi zuen". Zuek 14-24 bitarteko seme-alabak badituzue, eta gustura jakingo nuke zein den zuen egoera, nola pentsatzen duzuen, esaldi horrek zer ekartzen dizuen burura.
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-09-30 Irura Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Jon Maia
[Extempore verse]
Stanza name:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Exercise:
Binaka gaia-emanda
Proposed topic:
Zenbaiten ustez, elkarrengandik inoiz baino gertuago gaude. Beste zenbaiten ustez, inoiz baino tarte handiagoa ateratzen digute. Bada kontrako noranzkoan joan beharko genukeela dioenik ere. Katalunia, Katalunia.
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-10-06 Iurreta Jaialdia [Bertsoa] / Jon Maia
[Extempore verse]
Stanza name:
Hamalauko berdina, 7 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zazpi puntuko berdina 16 silabaz (ip)
Exercise:
Bakarka gaia-emanda
Proposed topic:
Transzendentziarako gaitasunik duen bertsolaririk badago, bat behintzat zu zara; unea eta lekua gainditzeko gaitasuna. Kontua da atzo irakurri nuela Nestor Basterretxearen esaldi bat, eta pentsakor utzi nauela bertsolari moduan. Hauxe da esaldia: "Jarrera serioa da euskalduna. Denboran iraun dezaten eginiko obrak dira euskaldunarenak, lekuko izateko eginikoak".
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2015-12-06 Eibar Txapelketa [Bertsoa] / Iñaki Gurrutxaga, Jon Maia
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Iñaki, bertsolari txapelketako liburuxkarako argazkia ateratzera joan zara Jon argazkilariarengana. Ordu-erdi daramazue, eta ez dizu argazki onik atera oraindik. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2015-12-06 Eibar Txapelketa [Bertsoa] / Jon Maia
[Extempore verse]Exercise: Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana Proposed topic: Disimulatzen saiatu den arren, zurekin hitz egin, eta malkoak atera zaizkio. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2015-12-06 Eibar Txapelketa [Bertsoa] / Jon Maia
[Extempore verse]Exercise: Bakarka bukaerako agurra Proposed topic: Bukaerako agurra Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2015-01-24 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Jon Maia, Anjel Mari Peñagarikano
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Proposed topic: Zu, Anjel Mari, saioa ikustera etorri zara. Hasieratik Jon, zure ondokoa, koadernoa hartu, eta jakintsu plantak egiten ari da. Bertsotako oin guztiak bertsolariek kantatu aurretik apuntatzen ditu, baina oraindik ez du bakarra ere asmatu. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2015-02-07 Lezo Jaialdia [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi, Jon Maia
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Jon, alkatea eta Beñat, alkatearen semea. Gazteek sinadura-bilketa egin dute lokal eske eta Jon alkatea harrituta dago, bere semearen sinadura zerrendan dagoelako. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2015-02-26 Gasteiz Jaialdia [Bertsoa] / Manex Agirre, Miren Amuriza, Irati Anda, Amets Arzallus, Jon Maia, Jone Uria Albizuri
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Seinaka gaia-emanda Proposed topic: Gasteizen bezala, “Ayudas más justas” elkarteak beste hainbat tokitara ere hedatu dira, eta bistan da beste eskakizun batzuk ere badituztela. Zuen ustez zer da laguntza bidezkoago bat? Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2015-02-26 Gasteiz Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Jon Maia
[Extempore verse]Stanza name: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Bi lagun zarete. Gasteizko kaleetan paseoan zoazte. Begiak berehala joan zaizkizue erakusleiho baten erdi-erdian dagoen pegatina batera. Esbastika bat duen pegatina koloretsua dago bertan: “No falta trabajo, sobran inmigrantes” jartzen du. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2015-09-07 Eibar Lagun-artekoa [Bertsoa] / Unai Agirre Goia, Andoni Egaña, Sebastian Lizaso, Jon Maia
[Extempore verse]Stanza name: Lauko handia (hg) / Bi puntuko handia (ip) Exercise: Launaka gaia-emanda Proposed topic: Oihaneko lau animalia izango zarete. Eta jakin nahi dugu nor den oihaneko erregea: Sebastian elefantea da, Unai lehoia, Andoni errinozeroa eta Jon gepardoa. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2014-07-09 Getxo Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, Jon Maia, Fredi Paia, Jone Uria Albizuri
[Extempore verse]
Stanza name:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Exercise:
Seinaka gaia-emanda besteak bati
Proposed topic:
Fredik asko ikasi du aspaldion gaitzen eta erremedio naturalen inguruan. Petrikillo edo kurandero lanean ipiniko dugu.
Beste bertsolariek gaitz bana omen dute eta Fredirengana joango dira banan bana bere gaitza azaldu eta sendabide eske. Honek banan bana emango die sendabidea. Zelako gaitza, halako erremedioa!
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2014-02-09 Bergara Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Jon Maia
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Ametsetako bi iratxo zarete. Zuk, Jon, amets goxoak ekartzen dizkiozu. Zuk, ordea, Maialen amesgaiztoak. Atzekoak lotan daude eta amets gozo zein gaizto bana eman behar dizkiozue. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2014-04-25 Zumaia Jaialdia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Aitor Mendiluze
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Bi animaliatxo zarete. Aitor behia eta Uxue matxinsaltoa. Denbora asko zelai berean bizitzen. Zenbat tarte ez ote dituzue elkarrekin pasa? Ailegatu da udaberria eta zuengan hasi da zerbait sortzen. Hasi da zuen estomagoa elkarrekiko zerbait sentitzen. Ilunbarra da eta hor zaudete zelaian. Maitasun inposible horretan. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2014-04-25 Zumaia Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Sebastian Lizaso
[Extempore verse]
Stanza name:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Exercise:
Binaka gaia-emanda
Proposed topic:
Ocho apellidos vascos pelikulan topikoak erabiltzen dira eta jendeari gustatu egiten zaio. Zuek ere topikoak erabili. Zarauztarren topikoak exajeratu Sebastianek eta azpeitiarrenak Andonik, jarritako eszena hauetan:
1.- Azpeitiarra eta zarauztarra hondartzan.
2.- Azpeitiarra eta zarauztarra baserrian.
3.- Azpeitiarra eta zarauztarra soziedadean.
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2014-09-20 Atarrabia Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Sustrai Colina, Igor Elortza, Jon Maia, Julio Soto
[Extempore verse]Stanza name: Zortzikoa, handiaren moldekoa, 4 puntuz (hg) / Lau puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Exercise: Bosnaka gaia-emanda Proposed topic: “Maita nazazu gutxio, goza nazazu gehiago…” [Megafoniatik kantua entzuten da. Anje Duhalderen abestia]. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2015-12-06 Eibar Txapelketa [Bertsoa] / Jon Maia
[Extempore verse]Exercise: Bakarka hasierako agurra Proposed topic: Hasierako agurra Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
